Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019ko Otsailaren 07a

Uztaritze

Kontratuaren izenpetzea
Kontratuaren%20izenpetzea

Erien meza

Heldu den igande huntan (10:30) Jondoni Bixintxo elizan meza berezi bat emana izanen da erientzat. Jende adinetakoek edo beharretan senditzen direnek galdegiten ahalko dute erien sakramendu berezia. Errezebitzeko behar dute aitzinetik izena eman Uztaritzeko apezetxean. Sakramendua beren etxerat errezebitu nahi dutenek ere apezetxera jakinaraztea beharrezkoa da.

MAHEVA estreinaldi

Uztaritzeko herriak eta CCAS herriko laguntza sozialen zentroak, “Euskal Herriko haurtzaro eta helduen babesa'”, “Office 64 de l'habitat'”, eta Baionako ospitalearekin partzuergoan, xutik eman dute MAHEVA proiektua. Proiektu hori da bizitegi kolektibo bat partekatua elbarritu jenden eta neurologiko aztoramenez hunkituak direnentzat. Hor biziko direnek segituki errezebituko dituzte medikuen bisitak eta laguntzak. Hiru helburu ditu proiektu horrek: 1) soluzio berri batzuk azmatzea, eri klase horiek bizi ahal diten erietxetarik kanpo; 2) alternatiba bat proposatzea premiazkoak dituzten beharrak ongi estaliak izan daitezen; 3) elbarrituak zoriontasunean bizi daitezen duintasun eta errespetuan. Uztaritzen ''Mahasti Landa'' gunean bi bizitegi (T3 eta T4 modelokoak) berrantolatuak izan dira 2018ko azaroan, 5 presuna errezebitzeko gisan. Bruno Carrère auzapezak eta partaideek kontratua izenpetu dute urtarrilaren 28an.

Temp'oreka tailerra

Uztaritzeko ''Gizarte Ekintzako herriko zentroa''-k, ''64 Departamenduko Nahitarako Gimnastika eta Gorputz Heziketa'' batzordeak eta herrian kokatua den ''Osasuna'' elkarteak partaidetzan, antolatzen dute ''Form'Equilibre'' tailerra hirugarren aldiko jarraikian. ASEPT-eak diruztaturik urririk den tailer hau, hunen ezagutza lehen aldiko egiten dute, Euskal Elkargoko adindun guzieri eskainia da. Informazio bilkura bat iraganen da otsailaren 11n astelehenez (10:00) Lagunen Etxean. Bilkura hortan parte hartzea baitezpadakoa da tailerran izena eman nahi duenarentzat. Izenen bilketen arabera oren bateko saioak iraganen dira 12 astez astelehenetan (10:00-11:30), 2019ko martxoaren 4tik goiti (eskolako bakantzetatik kanpo). Argibideak emanen ditu CCAS laguntza sozialen zentroak telefono huntara deituz: 05 59 93 38 91. Jendea handizki gomitatua da.

Mus lehiaketa

Otsailaren 9an larunbatez San Frantses kolegioko eta Jondoni Bixintxo eskolako burasoen elkarteek antolatzen dute partzuergoan mus lehiaketa bat kolegioan iraganen dena. Izen hartzeak eta lehiaketa (16:00). Pare bakotxarentzat 20 euro gostako da. Lehen saria 200 eurokoa izanen da saltegietako txartel gisa, bainan beste lotarik ere izanen da. Izen emaiteko eta argitasunendako deit daiteke telefono huntara: 07-78-28-42- 02. Jan-edariak tokian berean segurtatuak dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016