Pilota | 2019ko Otsailaren 07a

BURUZ-BURUKA, ELITE PRO XAPELGOAN : LIGAXKAKO PARTIDAK EUSKAL HERRIKO LIGAN BURUZ-BURUKA 3. ITZULIA

JME

ELITE PRO XAPELGOA BURUZ-BURUKA

Iragan den astean, Ligaxkako partidak ziren A eta B mailetan.

 Hazparnen, otsailaren 2an, larunbatean

B mailan

De Ezcurra.........................40

Palomes.............................36

Oren bat iraun du partida hunek eta biziki atakatua eta orekatua izan da, berdinketa andana batekin: 9 orotara, azkena 35/35. Orduan, Paxkalek hartu du nagusitasuna, azken lau kintzeak ederki trenkatzen zituela: bi sake, izkin motz bat eta punpa sare bat bururatzeko. Saketik egin tantoak: 9 bakoitzak.

A mailan

Larralde............................. 40

Bilbao................................ 28

Partida hunen iraupena, oren bat eta 5 minutu. Sake guti: 3 Larraldek, 4 Bilbaok baina 2 falta ere bakoitzak. Markagailuan, partida guzian, Peio aitzinean joan da: 10/6, 22/15, 28/18, 38/22. Orokorki, Peiok joko hobea erakutsi du erasoan nola defentsan.

 Senperen, otsailaren 3an, igandean

B mailan

Lambert L..........................40

Inchauspe..........................25

Hastetik, L. Lambert aitzinean abiatu da: 7/0, 12/2, 17/4, kintze guziak serioski jokatuz. Halere, Alexis hurbildu zaio 21/22 baina ez du berdintzerik lortu. Sakea berriz beretu eta, Lambert- ek ziloa handitu du 34/21, 40/25. Lambert-ek 12 tanto saketik, Inchauspe-k 5. A mailako partida ez da jokatu Ospital kolpatua zelakotz. Partida hau luzatu dute otsailaren 24rat eta Senperen jokatuko da.

Ospital.................................?

Ducassou...........................?

Heldu den asteko partidak:

 Hazparnen, otsailaren 9an, larunbatean

18:00etan: B maila

Lambert L...........................?

Palomes..............................?

19:00etan: A maila

Ospital.................................?

Bilbao..................................?

 Donibane Garazin, otsailaren 11n, astelehenean

16:00etan: B maila

Inchauspe............................?

De Ezcurra...........................?

17:00etan: A maila

Ducassou...........................?

Larralde...............................?

GARAZIKO ASTELEHENA

Otsaileko lehen astelehen huntan Garateneko galeriak erdi hutsak ziren. Halere, partida gustagarria ikusi dute hor ziren pilotazaleek.

Olçomendy / Harismendy. 50

Etcheverry M. / Lambert X..41

Partida huntan, bi aldiz ados izan dira bi ekipak 7/7 eta 8/8. Gero, irabazleek abantzua hartu dute eta bururaino atxiki: 11/9, 20/10, 22/18, 29/21, 33/27, 38/32, 44/36, 49/41, 50/41. Nahiz saketik tanto asko egin

duten, Olçomendyk 13 eta Etcheverryk 8, partidak oren bat eta 39 minutu iraun du. Heldu den astelehenean, otsailaren 11n, buruz-buruko xapelgoaren konduko bi partida, lehena 16/00etan.

FRANTZIAKO FEDERAZIOAREN XAPELGOA GAZTEENTZAT

Gazteak beren xapelgoa deramate aitzina. Huna finalaurdenen emaitzak

Xitoetan:

Eyherart / Saldubehere (Zaharrer Segi)...40

Iralour / Sallaberry (Goizeko Izarra).25

Dufau / Larre (Zaharrer Segi).?

Pezoinboure / Darguy (Denek Bat)..............?

Kimuetan:

Zozaya / Ernaga (Zaharrer Segi 2)....40

Larralde / Laco (Oztibartarrak)............39

Ibarrola / Oronos (Zaharrer Segi 1).....?

Iralour / Bicain (Goizeko Izarra).........?

Gaztetxoetan:

Salaberry / Erguy (Denek Bat 1)...........40

Duhalde / Etchevertz (Abarratia)........35

Lagourgue / Darguy (Denek Bat 2).........40

Indacoechea / Etchart-Sarasola (Maule)...22

EUSKAL HERRIKO PILOTA BATZORDEAREN XAPELGOA BURUZ-BURUKA

Joan den asteburuan jokatu dira bigarren itzuliko partidak. Huna emaitzak:

 Saran, otsailaren 1ean, ortziralean

Ibarburu (Azkaindarrak 1). 40

Haroçarene (Sara).............38

Endara (Sara).....................40

Cigarroa (Urruñarrak)........ 36

 Milafrangan, otsailaren 2an, larunbatean

Lamure (Eskulari).............. 40

Larralde (Noizbait).............36

Bideondo (Urruñarrak).......40

Heguiabehere (BAC)......... 32

 Irisarrin, otsailaren 2an, larunbatean

Etcheto (Irisartarrak)...........40

Iribarren (Zaharrer Segi)....19

Massonde (Atzarri).............40

Alcasena (Zaharrer Segi)...21

Lekornen, otsailaren 3an, igandean

Echeverria (Airetik)............ 40

Mendiburu (Amikuze 1)......19

Anchordoqui (Atzarri)........ 40

Oxarango (Airetik)..............16

Heldu den asteburuan multzoetako partiden jarraipena, 3. itzulia.

 Saran, otsailaren 8an, ortziralean

19:00etan

Bideondo (Urruñarrak)........?

Lamure (Eskulari).................?

20:00etan

Echeverria (Airetik)..............?

Ibarburu (Azkaindarrak 1)....?

 Donapaleun, otsailaren

10ean, igandean

16:00etan

Haroçarene (Sara)..............?

Mendiburu (Amikuze 1)........?

17:00etan

Endara (Sara)?

Alcasena (Zaharrer Segi)....?

 Hazparnen, Berria Trinketean, otsailaren 10ean, igandean

15:00etan

Massonde (Atzarri)...............?

Cigarroa (Urruñarrak)...........?

16:00etan

Larralde (Noizbait)...............?

Heguiabehere (BAC)............?

17:00etan

Etcheto (Irisartarrak)............?

Anchordoqui (Atzarri)...........?

HEGOALDEKO BERRI:

Joan den asteko partiden emaitzak:

 Urduliz: 2019/02/01ean

Elordi - O. Etxebarria........ 22

Arteaga II – Urretabizkaia II.15

Elezkano II – Rezusta....... 22

Bengoetxea VI – Imaz........15

 Idiazabal: 2019/02/02an

Peña II – Aranguren.......... 22

P. Etxeberria – Garrnendia... 15

Ezkurdia – Ladis Galarza. 22

Olaizola II – Albisu............ 11

Labrit - Iruñea: 2019/02/02an

Irribarria – Zabaleta.......... 22

Artola - Mariezkurrena II...15

 Bilbao: 2019/02/03an

Jaka – O. Etxebarria..........22

Retegi BI – Untoria............13

Jaka nagusi aitzinean eta Etxebarriaren moldea biziki gustagarria gibelean.

Altuna III – Martija............ 22

Victor – Aretxabaleta.........14

Urrutikoetxea ez da oraino ozkan, xapelketa huntara itzultzeko. Aldi huntan, bere ordez, Victor ezarria zuten. Partida hasieran, Victor eta Arretxabaletak ongi kausitzen zuten pilota, baina gero huts andana bat egin dute, Jokin Altuna eta Julen Martija konfiantzan jartzen ari zirelarik. Bi ekipak 13/13 ados ziren oraino. Partida huntan garaipena lortuz, Altuna III eta Martija bosgarren postuan dira sailkapenean. Finalerdietan

sartzeko, laugarren postura behar dute heldu eta, hortarako, jokatzeko gelditzen zaizkien hiru partidetarik biga behar dituzte irabazi. Heldu den astean xapelketa hunen segida eta hemen aipatzen ditugun partida guziak Euskal Telebistak zabalduko ditu zuzenean.

 Azpeitia: 2019/02/08an – 22:00etan

Ugalde – Jaunarena............?

Alberdi – Erasun.................?

Ezkurdia – Ladis Galarza....?

Irribarria – Zabaleta.............?

 Labrit - Iruñea: 2019/02/09an – 17:45etan

Altuna III – Martija..............?

Elezkano II – Rezusta.........?

 Ogeta - Gasteiz:

2019/02/10ean – 17:00etan

Retegi BI – Untoria.............?

Mendizabal III – Erostarbe.?

Olaizola II – Albisu...............?

Artola - Mariezkurrena II.....?

Dario – Ruiz........................?

Peña II – Aranguren.............?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016