Euskal diaspora | 2019ko Otsailaren 07a

SLCko NABO bilkura, Montrealen kantuz, SFOko besta eta Necochea

Joseba Etxarri

NECOCHEA. Ez, ez da Donostia, Necocheako Euskal Etxeko danborrada baizik. Udako oporretan dira Argentinan, baina urtarril ondarreko Danborrada urte hastapeneko euskal elgarretaratze nagusi bilakatu dute Necochean (arg. EuskalKultura.com-EE)
NECOCHEA.%20Ez_%20ez%20da%20Donostia_%20Necocheako%20Euskal%20Etxeko%20danborrada%20baizik.%20Udako%20oporretan%20dira%20Argentinan_%20baina%20urtarril%20ondarreko%20Danborrada%20urte%20hastapeneko%20euskal%20elgarretaratze%20nagusi%20bilakatu%20dute%20Necochean%20(arg.%20EuskalKultura.com-EE)

SALT LAKE CITY, UTAH.

Iragan astean aipatu genuen heldu den ebiakoitz huntan Utahko Euskal Etxeak eginen duen bere ‘Basque Dinner & Dance’ besta. Bakarrik emendatuko dugu usaian bi urte guziz agitu bezala, eguna NABOren bilkurarekin hasiko dela, goizeko 8etarik goiti AEB osoko euskal etxeetako ordezkariak bildurik, Philippe Acheritogaray lehendakaria buru, Kate Camino NABOko idazkari. HERRIA ere hor izanen da guziaren aipu txoko huntara biltzeko.

MONTREAL, QUEBEC.

Montreal hiria egoitza duen Quebec- eko Euskaldunak euskal etxeak gomita berezia luzatu die inguruko euskalduner eta euskaldunen laguner, bi astean behin, asteartez, biltzeko eta euskal dantza, musika eta kantua landu eta berriz ere klubaren ohiko ekitaldietara ekartzeko. Hitzordua Lajeunesse- ko Komunitate-Etxean izanen da, 19:30etan. Joan den asteartean egina dute lehenengo elgarretaratzea eta oinarria ezarri dute euskal kulturaren barnean hain oinarrizko eta maitatuak diren aktibitate hauek berresku- ratu eta elkartearen baitan duten garrantziarekin aitzinarazteko.

SAN FRANTZISKO.

Aipatuko dugu hobeki ondoko asteetan, baina ez ahantz datorren astean eginen duela San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak (Basque Cultural Center) bere urteroko urteurren besta, Euskal Herriko pilotariekin, joko-garbi jokalariekin, Egan musika taldearekin eta Europa eta Ameriketako beste komitatu batzuekin. Aipatuko dugu orduan nor diren San Frantziskoko 2019ko Bizi Emankorra saria jasoko dutenak. Urte sasoin huntako euskal elgarretaratze behinena da Estatu Batuetan.

NECOCHEA, ARGENTINA.

Urtarrileko euskal elgarretaratze nagusia Diasporan Necocheako San Sebastian euskal kultur astea baita. Aurten bostehun pertsona inguru bildu ditu, eta protagonista berezia, ohi bezala, Danborrada ukan du. San Sebastian ondoko astean ospatu dute eta Argentina osoko euskal etxeetako ordezkariekin batera, Euskal Herriko euskaldunak, Valentzia, Bartzelona, Sydney eta Londreskoak ere bildu dituzte. Urtarrilaren 24an, Sagardotegi Gaua egin zuten; 25ean, Pintxo Eguna; eta 26an, ebiakoitza, Erromeria eta danborrada, eta euskal etxeko ‘auzapeza’ hautatu zuten, aurten Maria Angeles Ibarguren. Partaide berezia, Gipuzkoako Hernanitik joana, Ainara Ortega kantaria izan zen, bere ahots ederra opari ereman zuena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016