Inbido | 2019ko Otsailaren 07a

Hego-Ameriketako ihauteria koloretsuak

Muslaria

Oruroko debruak jende guziak harritzen ditu!
Oruroko%20debruak%20jende%20guziak%20harritzen%20ditu!

Ihauteria hor dugu. Edo ihauteak hor dira, hori ere aditzen da alabainan. Bi hilabetez segidan, hiruez ere berdin, bazterrak gisa hartarat harrotuko dira. Erromanoen ganik jina ditake usaia hori. Ohidura heiek sortua omen neguburua ospatuz. Dena den, gure eskualdean ere, ihauteria berriz azkartua da, eta ez guti, denbora batez arras motteldua egonik. Aurten, aitzineko urte horietan bezala, bada eta izanen da hitzordu asko eta asko. Xuberoko maskarada badabila herriz-herri. Ainitz tokitan ibilaldi jendetsu batzu ari dituzte prestatzen. Hartza ere laster iratzartuko da hor gaindi... Bainan ihauteria bestak badira kasik mundu guzian. Europan gaindi, batzu guziz famatuak. Veneziakoa besteak beste, Italia iparekialdean. Frantzian, Nizakoak badu arrakasta izigarria. Biziki ezagutuak ere Alemanian muntatzen dituzten batzu... Denetan, jendea mozorrotzen da eta dantzak hartzen du toki handia.

Mundu guziko famatuena!

Badu orai zonbait mende ohidura hori Hego-Ameriketarat hedatua dela. Eta lekuka segurik hango bereko ohidura batzuri lotua ere, horrek eman baitio aitzina beste indar bat. Hego-Ameriketako ihauteak aipatzean, izen bat heldu da berehala gogorat, Rio! Brasil herrialdeko hiri handiena da eta hango ihauteria da mundu guzian ditakeen famatuena. Berek diotenaz, ederrena ere funtsean. Bestak aste osoa irauten du – aurten martxoaren 2-tik 9-rat - eta ikaragarriko jendea biltzen da eskualde guzietarik! Erran behar da Hego- Ameriketan ez dutela sasoin hun tan negua bainan uda! Horrek ere ainitz egiten du nahitez. Jitea ere gisa hartakoa dukete, musika eta dantza biziki maite, eta badakite ibilaldi xoragarri batzuen moldatzen, jauntzi koloretsu batzu soinean! Lekukoen gustuko, badira urteak zazpi edo zortzi miliun jende biltzen baitira Rio-ko ihauteriaren karietarat, kasik ezin sinetsia ditakeen gauza eta egia dena... Lehen egunean, bat-batean, Momo erregea agertzen da nunbaitik. Nork egin duen errege, hori nehork ez omen daki. Bainan errege izan behar da zeren jaun auzapezak berehala emaiten daizkio hiriko giltzak! Gero, karrikazkarrika ibiltzen da kausitu arte bere gustuko neska gazte eder bat, erregina izanen dena... Orduan hasten dira sekulako dantzak, gau eta egun segitzen direnak!

Debrua eta Ama Birjina

Gauden aitzina Hego-Ameriketan bainan jauzi batez joanik Bolivia herrialderat. Han ere badute ihauteria bat gaitza, arras berezia gainerat, gero eta fama handiagoa duena, Oruro herrian egiten dena. Zernahi jende biltzen da bainan arras guti halere Rion ikusten denaren aldean. Bainan jakin behar da Oruro hori nun den! Arrunt mendian da, Andesetan, 3700 metroko alturan! Ez da nor nahi hola eta hola heltzen kasko hartarat... Gain hartan, baziren gaitzeko meategiak. Handik nunbaitik, hango sineste xaharraren arabera, urtean aldi bat ateratzen da debru atrebitu bat! Jendea enganatu nahi duena... Bainan handik ez urrun izanki bertute handiko andere bat, Pachamama izenekoa, biziaren jainkosa. Hunek du azkenean jendea begiratzen bide txarretik… Hori Jainkoak daki noizko ohidura... Europatik jende asko harat joaitearekin, eta girixtino fedea sartzearekin, lehengo besta josi da ihauteriari, biek bat eginez. Nahasketa bat bezala nolazpait. Debrua beti debru bainan Pachamama andereari eman diote Ama Birjinaren eite handia. Hots, ihauteriako ibilaldia elizan bururatzen da, Andredena Maria eskertuz debrua garaitu duela-eta... Hori ere, han nunbait, ihauteriako ohidura bat.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016