Mundu zabalean | 2019ko Otsailaren 07a

Mundu Zabalean

M.L.

Mundu%20Zabalean

Autoak gasnen kontra

Japoniar auto gehiago salduko da Europan, beste zentzuan Europak fabrikatu milaka gisa eta leku desberdinetako Japoniako merkatuan sartuko dira. Horrengatik du JEFTAk (Europa eta Japoniaren komertsa hitzarmena) autoak gasnen kontra bigarren ezizena. Joan den ostiralean izenpetua izan da Bruselan. Biltzen ditu Europako 505 milioi biztanleak eta Japoniako 130 milioiak. Helburua da batak bestearen ekoizpen eta salgaiei ezarriak zituen pasatasak kentzea. Hitzarmenak epeak finkatzen ditu horretarako. Jadanik Japonian sartzen ziren hazkurri europearrak emendatu dira %20tik pasa. Berdin Japoniatik Europara saltzen diren autoak. Beraz bi aldeak irabaztun direla sinetsi dute bakoitzak bere aldetik. Lehen konfiantza horri bigarren bat gehitu behar zaio: Japoniarrek deblauki ezagutuko dituzte Europako nortasun ekoizpenak. Hirugarrenik bi entitatek batera txalotu dituzte Pariseko klima goi bilkuran (2015) hartu ziren engaiamenduak.

70 000 aterpegabek iaz bizileku iraunkor bat hartu dute hexagonoan

Bizilekuen ministroak jakiterat eman du leku ez iraunkorretan edo hala hala karrikan bizi diren 70 000 presuna bizi leku iraunkorretara sartu direla 2018ko urtean. Bi lerro desberdinetatik jiten dira aterpe gabe horiek: jada kokatuak zirenak aterpetxetan, 14 163 familia eta karrika gorrian bizi direnak: 7336. Zifra horietan familiak aipatzen ditu ministroak. Estatistikek erakusten baitute aterpegaberik bizi diren familiek bana bestean 2,2 presunekoak direla, ministroak gehitu du familiatik presunera ekarriz kopuru horiek heltzen garela erraiterat badirela karriketan eta aterpetxetan 70 000 presuna gutxiago aitzineko urtean baino. Bere aldetik Christophe Robert Emaus fundazioko presidenteak aitortzen du ministroak eta ere gobernuak indar bat erakutsi dutela, nahiz berak ez dituen ministroak eman zenbakiak gaxura bezala iresten? Bere aldetik egin berria zuen prentsaurreko batean: “iaz baino 12 000 aterbe gabe gehiago sartu direla egoitza iraunkorretan, erran nahi baitu horrek %20ko emendioa urtea barne”.

Zigarreta salmenta ere beheiti iaz hexagonoan

Joan den urte hastapenetik urte zahar egunera artean zigarreta salmenta funski apaldu da Frantzia eremuan. Beherakada % 9,3 izan da. Tabako bulego kasik guziak hornitzen dituen Logista etxeak eman ditu zifra horiek. Adituek hiru arrazoi emaiten dizkiote beherakada horri, ordena hierarkikorik gabe. Tabakoaren prezioak emendio kozkorra ezagutu duela iaz, zigarreta elektronika azkarki sartu dela hexagonoan, eta estatuko mugetan diren arrotz saltegietan, bereziki prezio guziz apalagotan tabakoa saltzen dutenetan. Iaz 40 miliar zigarreta saldu baldin badira hexagonoan, beste 600 milioi mugetako atzerritar tabako-dendetan hartuak izan dira. Beste zenbaki batzuk ere ongi hartzen dituzte kargudunek. Aditu horien beren arabera, egunero zigarreta bat erretzen dutenak 17 milioi eta erditan estimatuak izan dira, milioi bat eta 350 000 gutxiago urtea barne.

Erreferendum bat Frantzian europar bozketa egunean?

Ideiak bere bidea egiten hasia luke Emmanuel Macron presidentearen inguruan. Arrazoi desberdinak lerrokatzen dituzte aldekoek: Europako bozen egunean eginez merkeago aterako zaiola estatuko poltseroari. Data horretan eginik presidenteak deitua duen eztabaida nagusiari bururapen ofizial bat ekarriko liokeela. Kontra agertzen direnek aldiz azpimarratzen dute biziki fite beharko liratekeela bete legezko urratsak. Uste dute hauek jada Europar parlamentukoetan bozkatzera doazenak arras guti direla, beraz joatekotan zirenak ez ote lituzkeen erreferendumak lotsatuko. Badirudi presidenteak ez diola akta publiko horri beraren aldekoen/kontrakoen partidaren identitea eman nahi, alderantziz eta. Horrengatik bi jokabide egoki ikusten ditu. Lehenik erreferenduma bakarra izanik, barnean baliratekeela lau edo bost galdera, herrikideak balukeelarik bati baietz eta besteari ezetz ihardesteko parada. Bestalde, galderak politika publikoko erakundeei zuzenduak liratekeela, ez Macronen politikari zuzenean. Hain zuzen, hara esku artean gogoetatzen dituen galdera horietarik batzuk: hautetsien mandatuen pilaketa behin betikoz eta argi eta garbi mugatzea. Parlamentarien kopurua apaldu ala ez? Deputatuen Ganbaran bozkamolde proportzionaleko sistema erabiliz hautatuak izan diren batzuk onartu ala ez? Badu ere presidenteak xahubide huts ekartzen duen CJP atxiki ala ez galdera bat erreferendumeko zerrenda horretan gehitzea. CJP justiziako instantzia hori biltzen ohi da diputatu, zenatur batek edo presidenteak berak edo bere ministroek frantses estatua funski laidotzen dutenean. Akusapen gaia hain mugatua ikusiz, segur gorte horretako epaileek lan gutxi dutela baina soldatak handiskoak. Presidenteak uste du beste edozein auzitegitan xuri daitezkeela horrelako aferak, ez duela beraz CPJak lekurik merezi. Erreferendumeko galderetan hori gehituko luke gogotik. Azkenik lege ahal guziak eskutan ditu botere publikoen ibileraz erreferendum bat deitzeko, ez du, ez diputatuen, ez zenaturren iritziaren beha egoiterik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016