Gure Hitza | 2019ko Otsailaren 14a

Pertsona batzuen joaiteak oroitzapenak ekartzen

Menane Oxandabaratz

Joan den astean jakin da Peio Erramouspe Baigorriar semea hil zela. Hori entzutean etorri zaizkit oroitzapen batzuk. Irulegiko Irratia sortu zelarik 1981eko urte hondarrean, Peiok Irulegin zuen Menta etxean, parte bat prestatu zuen zuzenean irratia hedatzeko. Gogoan dut behar zela bere etxean sartu eta gainean irratiak bazuela gela ttipi bat nun estudio bat muntatua izan zen. Oroitzen naiz ere Pirinioetako zakur zuri handi horietarik bat bazuela eta beldurtzen nintzela zakurrak ausikitzea! Beti hitz goxo bat bazuen guri ongi etorria egiteko eta artetan kafeño bat ere eskaintzen zaukula. Gero Irulegiko Irratiak leku gehiago hartu zuen eta estudio handiagoak plantatu nahian bere arditegiko xoko bat eman zaukun han plantatzeko.

Orduetan hurbildu ginen batzuk ez ginakien ere zer zen xuxen irrati bat, nola ibiltzen zen, zer berri mota zabaldu behar zen eta noraino entzuna zen... Beharrik beste batzuk esperientzia eta gogoeta hobeak eginak zituzten afera ongi ibil zadin. Mitterand Frantziako presidente pasatu zelarik ziren irrati libroak abiatu, orduan hola deitzen ziren. Pilota punpean hartu zuten Iparraldeko pertsona batzuk, jakinez euskara hutsean ari zen ahozko hedabiderik ez zela.

Radio Côte Basque baldin bazen ere 1961ean sortua, emankizun batzuk euskaraz hasi ziren hedatzen 1966-1967an, Maite Barnetche izan zelarik protagonista. Baina, ez zen egun osoan irrati bat emankizunak zabaltzen zituenak euskara hutsean. Horrez gain hemengo hurbileko berrien emaiteko parada ere izan zen, herritarren onerako, artetan sozial funtzioa betez. Denbora berdintsuan ere abiatu ziren Gure Irratia eta Xiberoko Botza, gaur-egun Euskal Irratien izenean berriak zabaltzen dituena. Gogoan dut irratian hamarnaka laguntzaile hasi zirela irratiko lanetan, bakoitzak bere gostuko arloa animatzen zuela eta bereziki bakoitzak bere harri ttipia eman nahi zuela euskarazko hedabideak martxan ibiltzeko. Pario handia baitzen, diru eta langile guttirekin egun osoan irrati baten ibilaraztea. Peiok Irulegiko Irratiari etxe parte baten prestatzeak lagundu zuen Irulegiko Irratiak egoitzarik ezin baitzuen alokatu.

Orain ere garrantzitsua da euskarazko hedabideak ukaitea, izan idatzizkoak Herria astekaria bezala, irratiak edo ikus-entzunezkoak. Garatuz joan dira, leku bat hartu dutelarik prentsa arloan, egitura publikoek edo elkarte desberdinek ere partez kondutan hartzen dituztela. Euskarazko hedabideek lotura badute heien artean, orain ere hilabetean behin elgarrekin gai bat jorratuz eta bakoitzak arlo bat tratatuz.

Eskerrak Peio, Irulegiko Irratiari ateak ideki baizinituen, zu bezalako pertsona batzuri esker dira ere gauza batzuk errexago abiatu. Ez addiorik!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3486. zbk

Bizitzen ikasi orduko bizia han harat joana duzu

Louis Aragon

Gure Hitza | 2019/02/14

Pertsona batzuen joaiteak oroitzapenak ekartzen

Menane Oxandabaratz

Joan den astean jakin da Peio Erramouspe Baigorriar semea hil zela. Hori entzutean etorri zaizkit oroitzapen batzuk. Irulegiko Irratia sortu zelarik 1981eko urte hondarrean, Peiok Irulegin zuen Menta etxean, parte bat prestatu zuen zuzenean irratia hedatzeko. Gogoan dut behar zela bere etxean sartu eta gainean irratiak bazuela gela ttipi bat nun estudio bat muntatua izan zen. Oroitzen naiz ere Pirinioetako zakur zuri handi horietarik bat bazuela eta beldurtzen nintzela zakurrak ausikitzea! Beti hitz goxo bat bazuen guri ongi etorria egiteko eta artetan kafeño bat ere eskaintzen zaukula. Gero Irulegiko Irratiak leku gehiago hartu zuen eta estudio handiagoak plantatu nahian bere arditegiko xoko bat eman zaukun han plantatzeko.

Orduetan hurbildu ginen batzuk ez ginakien ere zer zen xuxen irrati bat, nola ibiltzen zen, zer berri mota zabaldu behar zen eta noraino entzuna zen... Beharrik beste batzuk esperientzia eta gogoeta hobeak eginak zituzten afera ongi ibil zadin. Mittera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016