Gure Hitza | 2019ko Martxoaren 14a

Gure buruekin ez beti xuxen!

Menane Oxandabaratz

Joano eta gehiago entzuten da eskuin eta ezker kasu egin behar dugula gure eguneroko kontsumitzeko eta bizitzeko maneretan. Bereziki janariaren inguruan ehunka emankizun, film, liburu, konferentzia… aholkuak emaiten dituztenak bai eta informazioak, zer ona den eta zer nola egina den. Sare sozialetako “lagunek”, hola deitzen direlakoz, partekatzen dituzte batzuen edo besteen iritziak, tarteka petizio batzuk ere banatuak direla eginahala pertsonek izenpetzeko, agintari politikoer edo industrial arduraduneri deiadarra zabalduz. Egia da, gure lurra xehatzen ari dugula, ikusiz artetan ekaitza batzuk zer desmasiak egiten dituzten, eragin bat izanez hormagune batzuk urtzen ari direla, biharamun ilun batzuen menturan. Gauza baikorretan, kontzientzia hartze hori joano eta gehiago zabaltzen ari da, ez dugu zer nahi, nun nahi botatzen. Lehen pentze zola batean ikusiko ginituen auto zahar batzuk edo etxe bazter batean erretzeak kasu egin gabe ondorioa izaiten ahal zuenez. Orain erakunde publikoek ere bultzatzen dituzte holakorik ez dadin izan, adibidetzat Herriko Etxe anitzetan antolatzen dituzte trabagarri diren puska horien bilketak. Laborariak ere antolatuak dira beren etxeko ekoizpenak zuzenean salduz etxetik, baina gauza berria hurbileko saltegiak muntatuz beren eskualdetan. Horrela bezeroak badakite nork zer egin duen, nundik heldu den eta horri esker segurtatzen da erosten dena nola egina den. Azken aste hauetan entzun dugu ere bastimenduetako trabagarri direneri buruz bilketa batzuk antolatuak direla, birziklatzeko. Emeki-emeki gauzak plantan jartzen ari dira, bazter garbiak ukaiteko.

Alta hori guziak kondutan harturik, kontradizio hutsean gira, zeren gehienek eskuko telefonoa edo tauleta gurekin daukagu, wifiaren uhinek imokatzen gaituztela! Kasu egin gabe zer ondorio izaiten ahal duten gure bizitzan, baina horrez gain haur batek eta berezikiago sortu berri batek zer-nolako eragina ukanen duen bere osagarriarentzat. Kontsumatzen dugu behar baino gehiago. Nork ez ditu etxen mila gauza inutilkerian erosiak, ustez eta pasa ezina direla? Interneten bidez klik ttipi bat eginez manatzen dugularik edozein gauza, ohartu gabean Txinatik igorria izanen dela milaka kilometro eginez.

Kontsumitzaile jendarte batean girela maiz entzuten da, kapitalismoak ekarri duen min handi bat ditugun irabaziak berriz xahutzeko sistema batean denak zepoan sartu girela! Horrez gain bankuen jukutriek ere eragin bat badute, dugun diruaz gain gehienek zilo bat egiteko ahala emanez, beti kontsumitzea dela gibelean. Teknologia berriek gure bizia aldatu dute, erreztasun bat emanez gure egunerokoan, baina kasu egin beharko dugu gure buruekin xuxen ibiltzea, eta ez sobera galtzea bide lainotsuetan. Lehengo oihidura xahar batzuk berriz gureganatuz, behar bada buru hartze gutiago eraginez!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3490. zbk

Zer balio luke ilargiaz jabetzeak Lurra galdu behar baginu

François Mauriac

Gure Hitza | 2019/03/14

Gure buruekin ez beti xuxen!

Menane Oxandabaratz

Joano eta gehiago entzuten da eskuin eta ezker kasu egin behar dugula gure eguneroko kontsumitzeko eta bizitzeko maneretan. Bereziki janariaren inguruan ehunka emankizun, film, liburu, konferentzia… aholkuak emaiten dituztenak bai eta informazioak, zer ona den eta zer nola egina den. Sare sozialetako “lagunek”, hola deitzen direlakoz, partekatzen dituzte batzuen edo besteen iritziak, tarteka petizio batzuk ere banatuak direla eginahala pertsonek izenpetzeko, agintari politikoer edo industrial arduraduneri deiadarra zabalduz. Egia da, gure lurra xehatzen ari dugula, ikusiz artetan ekaitza batzuk zer desmasiak egiten dituzten, eragin bat izanez hormagune batzuk urtzen ari direla, biharamun ilun batzuen menturan. Gauza baikorretan, kontzientzia hartze hori joano eta gehiago zabaltzen ari da, ez dugu zer nahi, nun nahi botatzen. Lehen pentze zola batean ikusiko ginituen auto zahar batzuk edo etxe bazter batean erretzeak kasu egin gabe ondorioa izaiten ahal zuenez. Orain erakunde p...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016