Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 14a

Erkideko (EAE) eta Euskal Elkargoko lehendakariak bateratu

Iñigo Urkullu EAEko eta Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak Gasteiz-en Ajurianean
IAigo%20Urkullu%20EAEko%20eta%20Jean-RenA%20Etchegaray%20Euskal%20Elkargoko%20lehendakariak%20Gasteiz-en%20Ajurianean

Mugaz gaindiko kooperazioan urrats bat gehiago izan da joan den martxoaren 4an, Gasteiz-en bildu dira ofizialki Etchegaray eta Urkullu bi instituzioetako lehendakariak lehen aldikoz. Jadanik martxan diren proiektu batzutaz haratago, kolaborazio berri batzuk ere adostu dituzte. Hiru puntu nagusi atera dira hitzordu hortarik. “Elgarrekin” proiektua: hautagaitza pausatu dute Europako Batzordearen aitzinean, Hendaiako Geltoki auzoan eginen den berrantolaketari buruz SNCF eta EUSKOTREN-en arteko funtzionamenduarentzat. “Share” iniziatiba: Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen Europako Parlamentuan, migratzaileak Europako Batasuneko herrialdeetan banatzeko, Euskal Elkargoaren sustengua ukan du. Horrez gain, Euskal Elkargoak aurten Mugaz Gaindiko Lankidetza plana osatuko du, Euskal Autonomia Erkidegoa gomitatua izan da ofizialki parte hartzera. Kolaboraziorako sail batzuk finkatuak izan dira: euskara eta euskal kultura, turismoa, laborantza. Helburua delarik Ipar eta Hego Euskal Herriko ekoizpenen ezagutaraztea eta sustatzea. Bestalde bi lehendakariek 2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik abia dadin, hautagaitza elgarrekin pausatuko dutela adierazi dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/03/14

Oroit meza

Xelai

Oroit%20meza
Bi urte pasatu dira, denbora aldatu da, Txomin Peio etorri da. Zuk hain kartsuki erraiten zinuen "Hitza" Aita Jainkoarena lotuz "Fedea eta hizkuntza". Oroitzapenez meza bat emana izango da Hazparnen martxoaren 16an (18:30) eta Aiherran martxoaren 24an (10:30). Espertateiko hil guziekin batean.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/14

Atxik Berrituz-en gaualdia

Atxik berrituz

Aitzinago antolatu beilaldien eta joan den urtarrilaren 12an euskal presoen eskubideen alde Baionan eta Bilbon iragan manifestaldien oldeari jarraikiz, gogo-bihotzez gomitatzen zaituztegu martxoaren 15ean, ostiralez, Baiona Ttipiko San Andres elizan (20.00) iraganen den lekukotasun, kantu eta otoitz beilaldira, Bakearen alde Euskal Herrian eta munduan. "Gaia ez da iraganeko zauriak ukatzea bainan bai lurralde hunen etorkizuna eraikitzea molde baretu eta baketsuan, presoen egoera kondutan hartuz, baita ere biktima guzien sufrimenduen artapena bermatuz. Hauek ezinbesteko baldintzak dira Euskal Herrian bake sendo eta iraunkor baten prozesua bideratzeko". Helburu hunen alde engaiatu dira hainbat eta hainbat talde eta arlo desberdinetako pertsonak eta ere diozesako asko apez. Dinamika berean kokatzen da ATXIK BERRITUZ-ek antolatzen duen otoitz beilaldia. Martxoaren 15ean iraganen den beilaldi hortan entzuten ahalko dira, besteak beste, Vincent Bru deputatuaren lekukotasuna eta ere Cléme...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/14

Gora borroka feminista!

Baionan eguerditan Merkatu Plazan piknikatzen
Baionan%20eguerditan%20Merkatu%20Plazan%20piknikatzen

Oihukatua izan da aldi bat baino gehiago Baionako karriketan iragan den manifestazioan, nun 400 bat pertsona hurbilduak ziren. Eguerditan mugimendu feministek deitua zuten piknika batetara, 100 bat jende etorriak ziren, zenbaitzuk greban zirela, besteak lanetik etorriak. Emazteen borrokari esker gauza batzuk aitzinatu badira, bidea oraino luzea izanen dela berdint a s u n a r e n alde zioten hitza hartu duten emazteek. Horietan eraso sexisten ondorioz diren gertakari larriak, adibidetzat emanez 2018an Euskal Herrian 9 emazte eta 2 haur hilak izan direla. Migratzaileak ere gogoan izan dituzte, gaur egun eramanak diren politikek emazteak egoera zailtasun batean ezartzen dituztela, humanitate eskas handi batean. Hitzaldia bururatu dute, Nazioarteko Emazteen Egunean bezala, urte guzian segituko dutela borrokatzen, emazteek bortizkeriarik ez dezaten jasan, aniztasunean, bereizkuntzarik gabeko jendarte bat lortu arte. Eguna bururatu da besta giro batean poteo batekin.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/14

Epelondoren xokoa : ZORIAK ZORI

Epelondo

Natura ongi egina da. Egunak luzatzen hasiz geroztik, badu bulta bat orain, txoriak kantan entzuten dira azkorrian. Ez da aro, bistan dena, gauean, etxeko leihoak zabalik uzteko, baina badakigu hor direla, kanpoan, baratzeak eta etxe gorak bordatzen dituzten sasi eta arboletan, txio eta elkarri zirtoka. Desafioz ari dira, nork sakonago, nork distiratsuago, nork garaikideago. Sozietate irekiak osatzen dituzte, udaberrian eta larrazkenean, txori migrariak ere beren kontzertuetan onartzen dituztelako. Erranen duzue ez dudala besterik egiteko eta Erdi Ameriketako zimino alferren familiakoa naizela! Arrazoiekin… argi urratze oroz, alabaina, kafe kikara eskuetan, irratia eta soinu iturri guztiak isil arazi ondoan, leihoan plantatzen naiz, hiruzpalau minutuz, txoriak abesten entzuteko! Eta loriatzen naiz. Melodia ezberdinak zehazten entseatzen naiz, berriak trukatzen dituztela irudikatzen dut, beren artean nagusi eta etxandreak kausitzen direla, batzuk ari dira moskoekin egurra jotzen er...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/14

Lapurdi 1609/2009

Lapurdi%201609/2009

Senpereko LARRALDEAn sortu zen elkartea 2009 urtean, 1609an gertakizun lazgarrien oroimenez: bostehun urte lehenago, Bordeleko Parlamentuko Pierre de Lancrek Senpere eta Lapurdin 50 eta 100 pertsona bitarte erre zituela estimatzen zen, gehienak emazteak, sorginkeria deuseztatzeko estakuruz. Garai hortako historia janinarazi beharrean, hitzaldiak eskainiak izan ziren eskoletan, liburuak argitaratu, Iguzki-Lore antzerki taldea sortu zen Lapurdiko jokolariekin, bertsu saio eta erakusketa artistikoak antolatu. Oroimina deitzen den obra eraiki zuen Nestor Basterretxeak Zuberoko Jean-Mixel Bedaxagar errementariaren laguntzarekin, politikaren eta erlijioaren fanatismoa eta intolerantzia salatuz. Senpereko Gaztelu Zaharraren ondoan lo dago oroitarria, erranez egur-metak su hartzeko prest dagola, sua, torturetan gogorrena, sufrimendu handiena. Geroztik, xinaurri lanetan ikertzen ari baitira elkarteko kide batzuk, izan dadin euskal kantu xaharren ondotik, "gure erroen bila" "Senpereko bertsul...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/14

Euskal zinemaren hiru belaunaldi

Alexandre Hurel Pimientos argitaletxea, Joxean Fernandez Arteaz argitaletxea, Pantxoa Etchegoin EKEko zuzendaria, Irene Larasa Etxepare Institutua eta Frank Suarez EKEko Egitasmo arduraduna
Alexandre%20Hurel%20Pimientos%20argitaletxea_%20Joxean%20Fernandez%20Arteaz%20argitaletxea_%20Pantxoa%20Etchegoin%20EKEko%20zuzendaria_%20Irene%20Larasa%20Etxepare%20Institutua%20eta%20Frank%20Suarez%20EKEko%20Egitasmo%20arduraduna

Zinemagileen hiru belaunaldiren ibilbideak segituz, liburu huntan agertzen dira euskal zinemaren inguruko gogoetak. Euskal Kultur Erakundea, Etxepare Institutua eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Arteaz argitaletxeak publikatua duen liburua da. Liburu hau euskaraz egina izan zen, ondotik espainolez itzulia izan zena, oraikoan frantses bertsioa da aurkeztua izan. Joxean Fernandez-ek zuzendutako liburu kolektibo huntan euskal zinemaren inguruko gogoetak dira azalduak. Euskadiko Filmategiak antolatu zuen 2014an unibertsitateko udako ikastaro batetik abiatu zen liburu hunen idazteko xedea. Antolatu ziren mahai-inguruetako gogoetak dira agertzen idatzi hortan. Euskal zinemaren historia, bere izaera, euskararen lekua bai eta zinema industrialaren egoera agertzen dira. Hiru zine-egileen belaunaldia da kondatua, transmisioa nola egina izan den. Liburu hau ezagutu nahi duenak parada ukanen du apirilaren 12an, Atalanten aurkeztua izanen baita, ondotik film bat ikusgai izanen delarik. ...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/14

Haziak Mintzo : Hazik elurretan

Donibane Lohizuneko CM1-CM2 elebiduna

Haziak%20Mintzo%20:%20Hazik%20elurretan

Donibaneko Santa Familiako CM1 eta CM2 elebidunak gira eta ikastolako ikasleekin Piau- Engalyra joan gira elur klaserat. Abiatu gira otsailaren 3an sei egunetarako eta 8an itzuli gira. Lehen egunean, igandean, iritsi girelarik, instalatu gira eta joan gira eskien, eskiako zapaten eta kasken hartzerat. Egun guziz, iratzartzen ginen 8ak laurden guttitan, jausten ginen gosaltzera eta bukatu eta, berriz igotzen ginen beztitzeko eskiako jantziekin. Jausten ginen eskiako zapatekin, eskiak hartzen genituen eta joaten ginen eskiatzerat. Hasten ginen denak 9ak eta erditan eguerdi eta laurden arte goizean. Arratsaldean eskiatzen ginuen 3etatik 5ak arte. Arratsetan, jokoak egiten genituen eta bideoak begiratzen lo egin aitzin. Ostegun gauean “boom”-a egin dugu, oren bat eta erdi iraun duena. Ostiral goizean zakuak egin ditugu eta azken aldiko eskiatzerat joan gira. Bazkaldu dugu eta berriz autobusa hartu dugu Donibane Lohitzunera itzultzeko. Aste izigarri on bat pasatu dugu!

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/14

Itsas bazterretik : IHAUTE IHAUTE!

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik%20:%20IHAUTE%20IHAUTE!

Otsailaren 15ean, ostiral eguerdiz, goizeko kurtsoak bukatu eta, ikasleek haien mozorroa ipini dute, kanpoko eremua koloreztatuz, ihauteri arratsaldea abiatu aitzin. "Munduko biztanleak" gaia errespetatuz, denetarik ikusten ahal zen: mexikanoak, txinatarrak, razta batzuk, munduko kirolariak, turistak, euskaldunak... eta ahantzi gabe txaketa horiak! Handienek bazkaltzen zuten bitartean, gazteenek zuten lehen orduan hitzordua: - Seigarrenekoak adi egon dira Joseba Ayalaren ipuin kondaketan (laguntasuna, Lota Jauregiko jauna eta buhamien istorioa...) - Bosgarrenekoek, Ziburun iragaiten den Sorgin Gaueko 5 pertsonaien ezagutza egin dute: akerra, hartza, zirtzila, joalduna eta sorgina (sinbolizazioa, jantzia, irudiak...). Maider, Intza, Joana eta Gillermori esker! Ondotik, kolegioko ikasle guziak elkartu dira ezker paretan Zanpantzar-en auzia entzuteko, hainbat leporatze eginak izan zaizkio: munduan den pobrezia, kutsadura, terrorismoa... Desoreka sozialengatik, Frantzian izan den txaket...

Irakurri segida

3490. zbk

Zer balio luke ilargiaz jabetzeak Lurra galdu behar baginu

François Mauriac

Gure Hitza | 2019/03/14

Gure buruekin ez beti xuxen!

Menane Oxandabaratz

Joano eta gehiago entzuten da eskuin eta ezker kasu egin behar dugula gure eguneroko kontsumitzeko eta bizitzeko maneretan. Bereziki janariaren inguruan ehunka emankizun, film, liburu, konferentzia… aholkuak emaiten dituztenak bai eta informazioak, zer ona den eta zer nola egina den. Sare sozialetako “lagunek”, hola deitzen direlakoz, partekatzen dituzte batzuen edo besteen iritziak, tarteka petizio batzuk ere banatuak direla eginahala pertsonek izenpetzeko, agintari politikoer edo industrial arduraduneri deiadarra zabalduz. Egia da, gure lurra xehatzen ari dugula, ikusiz artetan ekaitza batzuk zer desmasiak egiten dituzten, eragin bat izanez hormagune batzuk urtzen ari direla, biharamun ilun batzuen menturan. Gauza baikorretan, kontzientzia hartze hori joano eta gehiago zabaltzen ari da, ez dugu zer nahi, nun nahi botatzen. Lehen pentze zola batean ikusiko ginituen auto zahar batzuk edo etxe bazter batean erretzeak kasu egin gabe ondorioa izaiten ahal zuenez. Orain erakunde p...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016