Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2019ko Martxoaren 14a
Aiherra
Euskal Herriko Mus Txapelketa: Eric Mimiague eta Frederic Martinon final handiko sailkatu!
Euskal Herri osoan jokatzen ari den mus txapelgoan, lehenik lurraldeka jokatu ziren partidak eta Baxe Nafarroako saila Bankan trenkatu zen. 18 pare atera ziren handik, gure herritik Eric Mimiague eta Frederic Martinon (Aiherra 1), martxoaren 16an Lizarran (Nafarroa) jokatuko den Euskal Herri osoko finalean parte hartzeko. Xantza on gure herriko pareari.
Gozategian, mus txapelketaren bururatzea, afari alaitu batekin
Gozategian, Union Basque batasunak antolatu mus txapelketaren kondu, ibiakoitz guziz 41 pare biltzen dira, denek final handian parte hartzeko gogoarekin. Mus txapelketa, gure herriarentzat, martxoaren 16an bururatuko da, ibiakoitzean, afariarekin usaian bezala. Hau 28 euro gostako da bakoitzari eta izenak ortzegun arratseko eman behar dira ostatuan berean (05 59 70 38 99). Nola pasatuko da azken arrats hori? (18:30) azken 2 partidak. Jakin behar da 41 pareetarik, 8 hoberenek parte hartuko dutela kantonaletan martxoaren 30ean, Auxotean (20:00). Azken 2 partida horien ondotik, aperitifa eta gero afaria. Animazioa ZORTZI taldearekin (22:00). ZORTZI da Xanti Legarto herritarrak eta Bixente Junca beskoiztarrak osatzen duten kantari bikotea. Ongi etorri deneri!