Herriz Herri - Azkaine (L) | 2019ko Martxoaren 14a
Azkaine
Sainte Marie eskolako lotoa
Urte guziz APEL buraso elkarteak antolatzen duen ekintza iraganen da aurten ere, martxoaren 16an, larunbatarekin (18:30), Bil Toki salan. Buraso, aitatxi-amatxi eta herritarrak gomit dira joko hortan parte hartzera. Hor berean afaltzen ahalko du jendeak: ogitarteko, patata freitu, anitz pastiza mota eta edari tokiaren gainean atzemaiten ahalko baitira. Familiako giroan memento atsegina iraganez, burasoek egiten duten indarra sustengatuko duzue: haur guzieri, nehor berexi gabe, elurretan edo bertze nunbait egun batzuk eskolatik eta familiatik kanpo, elgarrekin, bat bertzeen errespetuan bizi eta egun aberasgarriak iragaiteko suertea eskainiko baituzue. Ongi etorri deneri.
Neska Korrikari buruz
Lasterkaldi hau iraganen da apirilaren 6an. Oraindik beretik parte hartzaileak prestatuko dira. Laguntza ekartzeko asmoz eta jostatzeko molde batean, muntatzaileek bide-aurkikuntza bat goizaldi goxo eta onuragarria iragaiteko proposatzen dute, larunbatez, martxoaren 16an. Deneri idekia, neska eta mutil, emazte eta gizon, hitzordua (9:15), Plaza ostatuan. 10:00etan abiatuko da 7 kilometroko lasterkaldia eta ondotik, luzatze eta yoga ariketak, hortan aditua eta herrian kokatua den erakasle batek erakatsiko ditu. Kirolarien puska, fruitu jusa, salboi… salmenta eta jan-edana (11:30). Izenen emaiteko Urruñako Inter Sport deitu edo antolatzaileen Facebook orrialdean sartu eta ikus.
Adin Goxoko bazkaria
Martxoaren 24an proposatzen du elgarretaratzea Bil Toki salan (12:30) mahain on baten inguruan; huna menua: piperrada xingarrarekin, bakailao berria saltsa ferdean, ardi gasna gerezi erreximentarekin, etxe pastiza eta sagar tarta, kafe eta ttotta xorta bat bururatzeko. Kantu errepikak nasai izango dira; hortarako izenak laster eman behar. Adin Goxoan parte hartu nahi dutenentzat, oroitarazten du ere urte-saria emaiteko orain dela azken epea. Telefonoz deitzen ahal da Martta Harispe 05-59-54-01-55, edo idatziz 459 Monsegur Bidea 64310 Azkaine bai eta ere mailez harispe.pierre@sfr.fr..