Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2019ko Martxoaren 14a

Baigorri

Ezkerretik eskuinera: Jean Michel Coscarat auzapeza, Jean Baptiste Lambert lehendakaria, Maite Bruthe diruzaina eta Marie Leparroux departamenduko ordezkaria
Ezkerretik%20eskuinera:%20Jean%20Michel%20Coscarat%20auzapeza_%20Jean%20Baptiste%20Lambert%20lehendakaria_%20Maite%20Bruthe%20diruzaina%20eta%20Marie%20Leparroux%20departamenduko%20ordezkaria

Goxokiren biltzar nagusia

Martxoaren 3an iragan da Plaza Xokon, hirugarren adinekoen elkarteko biltzar nagusia. Bildu diren 145 kideekin zauden ere Marie Leparroux departamenduko federazioko ordezkaria eta Jean Michel Coscarat auzapeza. Gaur egun, elkarteak 206 kide dauzka, gutiz gehienek urtean zehar antolatu ekitaldietan parte hartzen dutela. Iragan urtean, herrian berean egin dira lau bazkari, bataz beste 135 lagun bildu dituztenak. Bestalde, 2 ateraldi egin dira: lehena Loiolara, Basilika eta Casa Santa bisitatuz eta bazkaria Azkue Getariako jatetxean gozatuz. Bigarrena, Landesetan izan da, goizarekin Marquezeko ekomuseoaren bisita eta tokian berean bazkaldurik, arratsaldean erakustokiko bisita. Hilabetean behin, lehen ortzegunarekin, 30/35 lagun elgarretaratzen dira Plaza Xokon, atsalaskaria egiteko eta karta jokoekin dibertitzeko. Mayi, Jeanine eta Maitek urtean zehar trikotatu haurren jauntziak eskainiak dira nekezian diren ama gazteeri. Beti elkartasun ekintzetan, 17 kidek parte hartu dute urriaren 13an, Donapaleun antolatua zen elkartasun egun berezian. Horko emaitza guziak Biarnoko Mazeres Lezons-eko "Institut Médico Educatif et Pédagogique" etxera doatzi. Hunek, adimen gutiko eta elbarritu gaztetxoak errezebitzen ditu, ikasketak eta mediku artak segurtatuz. Biltzarraren ondotik Paxkal sukaldariaren bazkaria ongi preziaturik, eguna alaitasunean iragan da, kantu, dantza eta karta jokoek leku ederra zaukatela.

Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak

antolatzen du martxoaren 15ean, ortziralearekin, (20:00), Baigorriko Bil Etxean, ikusgai izanen den Harrera elkarteak egin dokumentala. Harrera elkarteak euskal preso ohiak eta errefuxiatu politikoak duintasunez bergizarteratzen laguntzea du helburu, gatazkaren konponbidearen parte gisa.

Bihotzeko Ostatuentzat

Martxoaren 16an ibiakoitzez, "Les Motards du Coeur" motoristek Euskal Herria zeharkatuko dute janariak biltzeko Bihotzeko Ostatuen alde. Moto Club BAB Sud Landes-ko hiruehun bat motodun geldituko dira Spar saltegian, (11:30), hor utziko diren emaitzen hartzeko. Gure eskuzabaltasunari dei egiten dute, ekintza hau arrakastatsua izan dadin. Oraindik, erosketak egiten ahal dira: galgarri ez diren janari, produktu higieniko, haurrentzat xatar etabar… Aitzinetk eskertzen dituzte urrats huntan aitzinetik parte hartuko duten guziak.

Dolu

Bere azken egoitzara lagundu dugu Maria Cruz Mateo Erlatseko Eiherakoa. Iruritan sortua zen duela 93 urte, eta Franco diktadorearen altxamenduaren ondotik, gazte gaztea Baigorrin lan egitera etorria. Gregorio senar zenarekin arraintegia muntatu zuten. Adinean joan arte ez zen beldur beharrez indarkako laner ere lotzeko. Lanbidez kondugile esperta zen Alain semea, mendi lasterkaria 2015eko uztailean galtzeak handizki joa, zinkurinarik gabe jasaiten zuen bere bihotz mina, Mixel seme gazteenari aitzina esku ukaldi ederrak emanez etxeko lanetan. Maria Cruzek maite zituen auzoekilako harremanak, HERRIA irakurtzea eta Irulegiko Irratiaren entzule jarraikia zen. Hain amultsuki inguratzen zuten seme-alaben eta arrahaurren doluminean parte hartzen dugu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3490. zbk

Zer balio luke ilargiaz jabetzeak Lurra galdu behar baginu

François Mauriac

Gure Hitza | 2019/03/14

Gure buruekin ez beti xuxen!

Menane Oxandabaratz

Joano eta gehiago entzuten da eskuin eta ezker kasu egin behar dugula gure eguneroko kontsumitzeko eta bizitzeko maneretan. Bereziki janariaren inguruan ehunka emankizun, film, liburu, konferentzia… aholkuak emaiten dituztenak bai eta informazioak, zer ona den eta zer nola egina den. Sare sozialetako “lagunek”, hola deitzen direlakoz, partekatzen dituzte batzuen edo besteen iritziak, tarteka petizio batzuk ere banatuak direla eginahala pertsonek izenpetzeko, agintari politikoer edo industrial arduraduneri deiadarra zabalduz. Egia da, gure lurra xehatzen ari dugula, ikusiz artetan ekaitza batzuk zer desmasiak egiten dituzten, eragin bat izanez hormagune batzuk urtzen ari direla, biharamun ilun batzuen menturan. Gauza baikorretan, kontzientzia hartze hori joano eta gehiago zabaltzen ari da, ez dugu zer nahi, nun nahi botatzen. Lehen pentze zola batean ikusiko ginituen auto zahar batzuk edo etxe bazter batean erretzeak kasu egin gabe ondorioa izaiten ahal zuenez. Orain erakunde p...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016