Herriz Herri - Banka (NB) | 2019ko Martxoaren 14a

|Aldude |Urepele

Banka-Aldude-Urepeleko gazteria

%7CAldude%20%7CUrepele

Libertimenduak:

martxoaren 9an, Santibate, neguaren besta ospatu ondoan Banka-Aldude-Esnasu- Urepeleko ostatuetan, udaberriaren besta dator, Libertimendua! Martxoaren 17an (10:30), desfilearekin hasiko dugu Libertimendua, Urepeleko karrika nagusian. Ondotik, ibarreko eskoletako haurrek Zanpatzar-ri auzia eginen diote. Libertimendua (11:00): Karatox eta Zirtzilen jokoa. Bertsutan, Aimar Karrika eta Maindi Murua. Libertimendutik landa, zintzur bustitzea C Vall’ ostatuan eginen da eta bazkaiteko parada, ibarreko ostatuetan izanen da. Bertzalde, ihauterien prestatzeko, erakusketa ibiltari bat antolatua da, lehengo eta oraingo karatox eta masken lekukotasun eta argazkiekin. Hilabete honetan Urepele Koseinean ikusgai da. Laster arte!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3490. zbk

Zer balio luke ilargiaz jabetzeak Lurra galdu behar baginu

François Mauriac

Gure Hitza | 2019/03/14

Gure buruekin ez beti xuxen!

Menane Oxandabaratz

Joano eta gehiago entzuten da eskuin eta ezker kasu egin behar dugula gure eguneroko kontsumitzeko eta bizitzeko maneretan. Bereziki janariaren inguruan ehunka emankizun, film, liburu, konferentzia… aholkuak emaiten dituztenak bai eta informazioak, zer ona den eta zer nola egina den. Sare sozialetako “lagunek”, hola deitzen direlakoz, partekatzen dituzte batzuen edo besteen iritziak, tarteka petizio batzuk ere banatuak direla eginahala pertsonek izenpetzeko, agintari politikoer edo industrial arduraduneri deiadarra zabalduz. Egia da, gure lurra xehatzen ari dugula, ikusiz artetan ekaitza batzuk zer desmasiak egiten dituzten, eragin bat izanez hormagune batzuk urtzen ari direla, biharamun ilun batzuen menturan. Gauza baikorretan, kontzientzia hartze hori joano eta gehiago zabaltzen ari da, ez dugu zer nahi, nun nahi botatzen. Lehen pentze zola batean ikusiko ginituen auto zahar batzuk edo etxe bazter batean erretzeak kasu egin gabe ondorioa izaiten ahal zuenez. Orain erakunde p...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016