Herriz Herri - Heleta (NB) | 2019ko Martxoaren 14a
Heleta
Herritarra
Feria:
joan den astean erran bezala asteburu huntan dugu beraz primaderako feria. Ibiakoitzean zaldi ala behi, denak egun hortan. Igandean migen lehiaketa handia igurikatua da, ageriko Sauveur Etcheverry trofeoa nork eramanen duen, epaileak izanen ditu lanak bereizteko. Parisera joan ahal ez direnendako, han saristatuak izan diren kabalak, Izoard eta Louis zezenak bakotxak beren mailean lehen egin dutenak hor izanen dira eta behiak ere. Segur balio baitu ikustea inguruan izanen diren tresneriak, bestalde erran gabe doa ongi etorria ere dagoela ostatuen aldetik.
Mezak:
ibiakoitzean ez da mezarik. Igandean: (09:00) Landibarre Behaune, (10:30)