Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2019ko Martxoaren 14a

Ortzaize

Ortzaize

Ate idekiak ikastolan

Ortzaizeko ikastolak bere ateak zabalduko ditu martxoaren 16an goizeko 10 orenetarik aratsaldeko oren bata arte. Buraso eta erakasleak hor izanen dira xehetasun guzien emaiteko.

SUTAGAR ikastolaren alde

Ortzaizeko ikastolak kantaldi xoragarri bat antolatzen du martxoaren 23an, larunbatarekin (20:00), Irisarriko Airoski gelan. “Metal” musika moldea maite dutenak xoratuko dira gaualdi hortan. Bortz talde ariko dira bat bertzearen ondotik. Lehenik, (20:00) Torheit taldea, 2018an Suhuskunen sortua; ondotik, (21:00) Ikus taldea 1999an Garazin sortua; (22:00) Killers, Bardoze aldean sortu taldea; (23:00) Sutagar, Eibar aldetik heldu den talde ezaguna. Gaualdiaren bururatzeko, Iron eta Maider taldea ariko da. Sartzea 17 eurotan izanen da eta tokian berean izanen da bakarrik salgai, aski goiz etortzea hobe. Aratsaldeko 7etarik goiti, jateko eta edateko aurkituko da nasaiki tenorea igurikatzeko artean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3490. zbk

Zer balio luke ilargiaz jabetzeak Lurra galdu behar baginu

François Mauriac

Gure Hitza | 2019/03/14

Gure buruekin ez beti xuxen!

Menane Oxandabaratz

Joano eta gehiago entzuten da eskuin eta ezker kasu egin behar dugula gure eguneroko kontsumitzeko eta bizitzeko maneretan. Bereziki janariaren inguruan ehunka emankizun, film, liburu, konferentzia… aholkuak emaiten dituztenak bai eta informazioak, zer ona den eta zer nola egina den. Sare sozialetako “lagunek”, hola deitzen direlakoz, partekatzen dituzte batzuen edo besteen iritziak, tarteka petizio batzuk ere banatuak direla eginahala pertsonek izenpetzeko, agintari politikoer edo industrial arduraduneri deiadarra zabalduz. Egia da, gure lurra xehatzen ari dugula, ikusiz artetan ekaitza batzuk zer desmasiak egiten dituzten, eragin bat izanez hormagune batzuk urtzen ari direla, biharamun ilun batzuen menturan. Gauza baikorretan, kontzientzia hartze hori joano eta gehiago zabaltzen ari da, ez dugu zer nahi, nun nahi botatzen. Lehen pentze zola batean ikusiko ginituen auto zahar batzuk edo etxe bazter batean erretzeak kasu egin gabe ondorioa izaiten ahal zuenez. Orain erakunde p...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016