Herriz Herri - Pagola (Z) | 2019ko Martxoaren 14a
Pastorala: Domingo Garat pastoraleko süjeta Thierry Inchastoichipy dateke
Frantxoa Caset herritarrak idatzi düan eta Pagolako herriak dagün üztailaren 28an eta agorrilaren 4an emanen düan Domingo Garat trajeria edo pastoralaren kargüak eman berri dütü Jean-Fabien Léchardoy errejent barkoxtarrak. Hala, Domingo Garat izanen dena eta, arren, pastoraleko süjeta datekeana Thierry Inchastoichipi da. Domingo Garat gaztea eginen dü, aldiz, Cédric Eyhéramendyk. Beste kargüetan aipat detzagün ondoko hauk: Garat aita: Peio Etcheber, Garat ama: Chantal Maitia, Domingo Garaten emaztea: Patricia Etchart, Joseph Garat: Dominique Urruty, Luis XVI.a erregea: Jean-Claude Aguerre, Marie-Antoinette erregiña: Mirentxu Laco, Olympe de Gouje: Amaia Etcheber. Trajeria baten historiaren llabürpena den lehen perediküaren emailea dateke Jean-Claude Barthaburu, eta hori eginen dü bi agerraldietan. Historiaren erakaspenak lau aizetara zabaltzen dütüa azken perediküarentako, berriz, bost emazte dirateke, horietarik bata bi agerraldietan ariko delarik. Lehen agerraldikoak dütükegü: Amaia Etcheber, Maritxu Béhéty eta Iréne Erreçaret eta bigerrenekoak: Amaia Etcheber, Isabelle Erreçaret eta Mirentxu Laco. Bost hilabete badüe orai ehünez goiti diren pastoraleko arizaleek osoki trebatzeko, düda denmendrenik ere ez delarik üken behar hortaratüko direla.