Herriz Herri - Sara (L) | 2019ko Martxoaren 14a

Sara

GANEX

Sara

Abisu:

- Martxoaren 16an larunbatez ikastolako ateak zabalduak izanen dira (10:00).

- Martxoaren 24an igandez Santa Katalinako kaperan kontzertua (16:30): Unama "Iduzki xuri" diskaren aukerzpena eta "Daniel Blumbery" taldea, USOPOP-ek antolaturik.

- Beti martxoaren 24an Lur Berri gelan egun guzian, estofa eta dendari erakusketa, parte hartu nahi dutenek behar duzue zuen izena eman, martxoaren 15a aitzin Brigitte Sasias 05-59-47-50-53 edo 06-20-33-17-54.

- Sara Korrika Trail ari da hurbiltzen, martxoaren 31n igandez. Nola aurten 20 urte dituen taldeak, berritasun bat egiten dute, bezperan larunbatez (12:00) 30 kilometroko lasterketa antolatzen dute, hiru partez partekatua, talde bakotxak hiru lasterkari ukan behar ditu, gutienetik neska bat. Afari bat ere antolatzen dute, hortako zuen izenak eman taldeari.

Kirolak

Pilota: Esku huska trinketean buruz buruka

2. maila: Haroçarene Olivier irabazdun 40-25 Noizbait-en kontra.

3. mailan: Aroçarene Arnaud galtzaile 40-20 Azkaindarren kontra.

4. maila: Agesta Joan irabazdun 40- 25 Noizbait-en kontra.

Artekoak: Lecuona Aritz irabazdun 40-22 Goizeko Izarraren kontra.

Gazteak: Elizalde Lauran galtzaile 40-22 Oztibartarren kontra.

Palantxa neskak kimuak: Mounho Maia – Etcheverry Azcarraga irabazdun 40-36 Denek Bat-en kontra.

Pasaka Lemoine kopan: Etchegaray Patrick – Pery Nicolas irabazdun 13-07 Senpereren kontra. Union Basque Batasunean

gaztetxoak: Iriarte Eñaut – Iribarren Oihan irabazdun 40-10 Noizbait-en kontra. Lecuona Peio – Etchegaray Eneko galtzaile 40-28 Abarratiaren kontra.

Kimuak: Mariluz Xan – Cottave Mikel galtzaile 40-10 Airetik-en kontra.

Umetxoak: Vella Barneix Manu – Saint Martin Andoni irabazdun 40-25 Airetik-en kontra. Semerena Eneko – Berasategui Unai irabazdun 40-10 Abarratiaren kontra. Aguirre Arkaitz – Pradere Donaiz irabazdun 40-08 Amikuzeren kontra. Martin Imaz Eneko – Goyenetche Ellande irabazdun 40-18 Mauleren kontra. Alduntzin Kaiet – Belleret Milan irabazdun 40-18 Irisartarren kontra.

Pasaka Franziako Federa zionean: Haroçarene Olivier – Oronoz Mattin irabazdun 13-08 Senpereren kontra. Ezker paretan esku huska kimuak: Etxeberri Pacheco Manex – Zozaya Eñaut irabazdun 22-08 Pays d’Ortheren kontra.

Errugbia:

Finalen saila hasiko dute igandean Irunen. Sarak irabazi 21- 14 Irun-en kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3490. zbk

Zer balio luke ilargiaz jabetzeak Lurra galdu behar baginu

François Mauriac

Gure Hitza | 2019/03/14

Gure buruekin ez beti xuxen!

Menane Oxandabaratz

Joano eta gehiago entzuten da eskuin eta ezker kasu egin behar dugula gure eguneroko kontsumitzeko eta bizitzeko maneretan. Bereziki janariaren inguruan ehunka emankizun, film, liburu, konferentzia… aholkuak emaiten dituztenak bai eta informazioak, zer ona den eta zer nola egina den. Sare sozialetako “lagunek”, hola deitzen direlakoz, partekatzen dituzte batzuen edo besteen iritziak, tarteka petizio batzuk ere banatuak direla eginahala pertsonek izenpetzeko, agintari politikoer edo industrial arduraduneri deiadarra zabalduz. Egia da, gure lurra xehatzen ari dugula, ikusiz artetan ekaitza batzuk zer desmasiak egiten dituzten, eragin bat izanez hormagune batzuk urtzen ari direla, biharamun ilun batzuen menturan. Gauza baikorretan, kontzientzia hartze hori joano eta gehiago zabaltzen ari da, ez dugu zer nahi, nun nahi botatzen. Lehen pentze zola batean ikusiko ginituen auto zahar batzuk edo etxe bazter batean erretzeak kasu egin gabe ondorioa izaiten ahal zuenez. Orain erakunde p...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016