Herriz Herri - Suhuskune (NB) | 2019ko Martxoaren 14a
Herriko Etxeko agiantzak:
Berrikitan, René Etchemendy auzapezak eta bere kontseiluko lagunek gomitaturik, suhuskundar multxo ederra, 45 bat lagun, bildu da herriko salan. Hor, presentatuak izan dira eginak izan diren obrak aitzineko urtean, hala nola, Herriko Etxearen arrafreskatze, itxura airos bat emanez, idazkari gelaren berritze, liburutegi bat idekiz. Badira beste proiektu batzuk egin direnak, ondarkinen biltzeko arramoldatze, errebotearen eta eskola xaha rraren tindatze besteak beste bai eta Uhaldia ostatuaren arrapiztea. Hortako, EPFL egiturarekin, eginak dira erospenak, ondotik beharko dira egin etxe eta bazterren antolatze lanak, urte hondarreko idekitzeko gisan. Anartean, badute kidek zer egin, laguntza ardieste handik eta hemendik, obren segitze eta abar. Bilkura bururatu eta, zintzur bustitzea hartu eta, han berean, denek goxatu dute baskari on bat, segur omore hoberenean.