Pilota | 2019ko Martxoaren 14a
ELITE PRO, BINAKA : LEHEN PARTIDAK EUSKAL HERRIKO PILOTA BATZORDEAN : FINALERDIEN EMAITZAK BURUZ-BURUKA HEGOALDEAN
JME
ELITE PRO XAPELGOA BINAKA
Buruz-buruzkan bezala, binakan
ere, bi mailetan banatuak dira
pilotariak:
A mailan: Waltary / Guichandut; Larralde / Bilbao; Ospital / Ducassou; Etchegaray / Lambert X.; Monce / Harismendy
B mailan: Bielle / Çubiat; Inchauspe / Amulet; Lambert L. / Lucu; Elgart / Palomes; Olçomendy / Iturbe
Sailkapen partidak 9 trinket ezberdinetan jokatuko dira:
Baiona, D. Garazi, Arrangoitze, Zuraide, Maule, Senpere, Hazparne, Garindañe, Irisarri.
Programa bakoitzean, bi partida antolatuak dira. Partida hauen ondotik, barradera bat izanen da Arrangoitzeko
trinketean. A mailako laugarrena
ariko da B mailako lehenaren
kontra. Irabazleak segituko du
xapelgoa lehen mailan eta galtzaileak
bigarren mailan.
Finalerdiak beharrak dira Angelun
eta Hazparnen.
Finalak:
Baionan Moderne Trinketean,
apirilaren 28an, A maila
Zuraiden, maiatzaren 5ean, B
maila
Binakako xapelgo hau hasia da
eta lehen emaitzak baditugu.
Baionan, martxoaren 10ean,
igandean
Igande goiz huntan, xapelgoaren
lehen partidak ziren eta
Baionako trinket handian arras
jende guti zen. Halere, arrabotsik
ez izanik ere, partida pollitak
eskaini dituzte pilotariek bi mailetan.
B mailan:
Elgart / Palomes................ 40
Olçomendy / Iturbe.......... 32
Elgart eta Palomes 11/0-ko
abantzuarekin abiatu dira eta
hori, 7 minuturen buruan!
Olçomendy eta Iturbe ez ziren
batere partidan sartuak,
Elgart-en 6 sake, ez baitezpada
gaixtoak, erantzunik gabe
utzirik. Gero iratzartu direlarik,
kintzeak
egin dituzte eta ziloa
estaltzen hasi dute: 14/7, 16/9,
18/11, 20/17 baina ez dute berdinketarik
lortu. Berriz ere irabazleek
abantaila hartu dute:
23/17, 27/18, 30/22, 33/26. Galtzaileak
lotu dira beren aldetik
eta markagailuan 32/34 hurbildu
badira, Mikaelek eta Bixentek
ederki trenkatu dituzte azken
, LIGAXKAREN EMAITZAK BINAKA
kintzeak.
12 tanto saketik Elgartek, 5
Olçomendy-k.
Oren bat eta 13 minutu iraun du
partidak.
A mailan:
Monce / Harismendy.......... 40
Inchauspe / Lambert X...... 24
Partida huntan, Inchauspe ari
zen Etchegaray-ren ordez, Julien
gripatua zelakotz.
Lehen zatian, partida atakatua
zen, hiru berdintzerekin7/7,
12/12, 14/14. Hortik goiti, Anttonen
aire bortitzak eta Thierryren
jo handiak diferentzia egin dute:
18/14, 25/15, 28/15, 31/19,
32/22. Azkenean, 40/24 bururatu
da partida.
Oren bat eta 10 minutu iraun
duen partida huntan Moncek
6 tanto markatu ditu saketik, 3
Inchauspek.
Donibane Garazin, martxoaren
11n, astelehenean
Pilotaren egun handietako bat
zen, astelehen huntan Garatenean
: 5 ehun bat ikusle hor
ziren giro bero batean.
B mailan:
Lambert L. / Lucu.............. 40
Bielle / Çubiat................... 39
Emaitzak argi eta garbi erakusten
du bi ekipak elgarren bete zirela
partida huntan: partida atakatua,
interesgarria. Berdinketa
andana bat hor da frogatzeko:
3/3, 6/6, 7/7, 10/10, 12/12, 13/13,
15/15. Gero irabazleak gibeletik
egon badira 18/22, 24/ 26, 8. eta
azken berdinketa 39/39tan zen.
Sakean ere berdinean ziren 4na
tantorekin.
Partidak oren bat eta 33 minutu
iraun du.
A mailan:
Ospital / Ducassou............. 40
Waltary / Guichandut........ 38
Gaitzeko partida A mailako partida
hau ere trinketeko jokoaren
eremu guzian. Luzaz, Ospital
eta Ducassou gibeletik ziren:
4/6, 6/14, 11/19, 17/23 eta huna
lehen berdinketa 24/24, gero
29/29, 34/34. Hor irabazleak
aitzinean
36/34 eta berriz ere
ados 37/37, 38/38. Azken bi kintzeak
Ducassou-k egin ditu, punpa
sare bat gibelean eta bestea
ezkerrean.
Ospitalek eta Waltaryk 8na sake.
Partidaren iraupena: oren bat
eta 17 minutu
Heldu den asteko partidak:
Arrangoitzen, martxoaren
16an, larunbatean
17:00etan B maila
Inchauspe / Amulet............?
Olçomendy / Iturbe............?
18:00etan A maila
Larralde / Bilbao.................?
Monce / Harismendy...........?
Zuraiden, martxoaren 17an,
igandean
16:00etan B maila
Lambert L. / Lucu................?
Elgart / Palomes..................?
17:00etan A maila
Ospital / Ducassou..............?
Etchegaray / Lambert X........?
GARAZIKO ASTELEHENA
Heldu den astelehenean, martxoaren
18an, 16:00etan, usaiako
partida bat
Aguirre / Garat.....................?
Etcheverry / Larralde..........?
EUSKAL HERRIKO PILOTA
BATZORDEAREN XAPELGOA
BURUZ-BURUKA
Joan den asteburuan jokatu diren
partiden emaitzak.
Lehen mailan, finalerdiak:
Cigarroa (Urruñarrak).......... 40
Alcasena (Zaharrer Segi)... 28
Anchordoqui (Atzarri)......... 40
Lamure (Eskulari)................ 22
Bigarren mailan, finalaurdenak:
Maiz (Endaiarrak)................ 40
Ibarburu (Azkaine).............. 12
Hualde (Zaharrer Segi)........ 40
Carricart (Airetik)................. 30
Heguiabehere (BAC).......... 40
Maitia (Noizbait).................. 19
Haroçarene (Sara).............. 40
Larrondo (Noizbait)............. 25
Artekoetan, finalaurdenak:
Larre (Zaharrer Segi).......... 40
Hiriart (Airetik)....................... 9
Barreneche (Zaharrer Segi). 40
Retegui (Atzarri).................. 24
Lagarde (Uhaldean)............ 40
Orhategaray (Zaharrer Segi).37
Lecuona (Sara).................... 40
Harlouchet (Goizeko Izarra). 22
Artekoen eta bigarren mailakoen
finalerdiak beharrak dira heldu
den asteburuan eta hemen aipatuak
diren hiru maila hauen finalak
jokatuko dira Irisarriko trinketean
martxoaren 24an, igandez,
arraltsaldeko 3etatik goiti.
HEGOALDEKO BERRI
Huna joan den asteburuko
emaitzak:
Tolosa: 2019/03/05ean
Mendizabal III – Ruiz......... 18
Alberdi – Etchegoin........... 11
Ezkurdia – Ladis Galarza.. 22
Bengoetxea VI – Larunbe.... 5
Peña II – Ibai Zabala.......... 18
P. Etxeberria – Untoria....... 18
Labrit - Iruñea: 2019/03/09an
Agirre – Salaverri............... 22
Ugalde – Jaunarena............ 8
Elezkano II – Rezusta........ 22
Victor – Albisu.................... 12
Eibar: 2019/03/10ean
Jaka – Ruiz........................ 22
Retegi BI – Untoria............ 10
Irribarria – Zabaleta........... 22
Altuna III – Martija............. 16
Elordi – O. Etxebarria........ 22
P. Etxeberria – Garmendia. 21
Aldi huntan ez da sorpresarik
gertatu lehen mailan, faboritoek
irabazi dute eta frango aise
gainera.
Huna heldu den asteko programa,
hiru pilota lekutan eta Euskal
Telebistak osoki zabaldurik
zuzenean.
Mallabia: 2019/03/15ean –
20:00etan
Elordi – Untoria....................?
Ugalde – Jaunarena............?
Ezkurdia – Erostarbe...........?
Jaka - Ladis Galarza............?
Labrit - Iruñea: 2019/03/16an
– 17:45etan
Agirre – Salaverri.................?
P. Etxeberria – Garmendia...?
Altuna III – Martija...............?
Victor – Albisu.....................?
Bilbo: 2019/03/17an –
17:00etan
Retegi BI – Tolosa................?
Elordi – Erostarbe................?
Elezkano II – Rezusta..........?
Irribarria – Zabaleta.............?
Mendizabal III – Ruiz...........?
Dario – Jaunarena...............?