Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 14a

Emazteen aldarria, Lima, Unibertsitateetan euskara irakasle eta Pariseko hitzorduak

Joseba Etxarri

BARTZELONA, KATALUNIA. Aste huntan ari dira egiten Bartzelonan ‘Zinemaldia CAT’, euskal zinemaren erakusleihoa kataluniar hiriburuan, hiriko Euskal Etxea antolatzaile. Euskal zinemaren azkeneko izenburuak erakutsiko dira Girona zinema-geletan, martxoaren 14tik 17ra.
BARTZELONA_%20KATALUNIA.%20Aste%20huntan%20ari%20dira%20egiten%20Bartzelonan%20a€˜Zinemaldia%20CATa€™_%20euskal%20zinemaren%20erakusleihoa%20kataluniar%20hiriburuan_%20hiriko%20Euskal%20Etxea%20antolatzaile.%20Euskal%20zinemaren%20azkeneko%20izenburuak%20erakutsiko%20dira%20Girona%20zinema-geletan_%20martxoaren%2014tik%2017ra.

EMAZTEEN EGUNA.

Emeki urterik urte euskal etxe gero eta gehiago ari dira bat egiten Emazteen Egunarekin, eta aurten ere hainbat euskal etxek ospatu dute gisa batez edo bestez data eta aldarrikapen egun hau, batzuk argiki bat eginik greba deialdiarekin edo manifestaldiekin, beste anitzek elgarretaratzeak, hitzaldiak edo zuzenean besta ekitaldiak antolaturik. Egia da oraino euskal etxe zaharrenen artean badirela egitura tradizionalenak segitzen dituztenak, eta berrienen artean aldarrikapen feminista hastehastetik barneratzen dutenak. Emakunde deitu Eusko Jaurlaritzapeko Emazteen Institutuaren lana ere hor da, eta joan den astean, konparazio, Emakunderen bideo, erakusketa eta materialak erabili dira euskal etxe bat baino gehiagotan.

LIMA, PERU.

Helbide eta egoitza berria du Limako Euskal Etxeak, orai artekoan 30 urte inguru egon ondoren. Errentan ziren eta etxeko nagusiak beste plan batzuk agertu ditu, beraz egoitza aldatu eta Limako Miraflores auzo berean, egoitza zaharretik hurbil hartu dute egoitza berria, errentan hau ere. "Deia normaltasunez ari gira lanean egoitza berrian", adierazi dio HERRIAri Euskal Etxeko Xabi Gil gazte nafartarrak. Euskara eskolak hasiak dituzte eta baita dantza klaseak ere. Estreineko afaria martxoaren 7an egin zuten, aste guziz egiten duten afariaren ohidurarekin segitu nahi baitute. Interneten Facebook orria ez dute aldatu baina leku berria bisitatu nahi dutenentzat helbide berria Manco Capac karrika 471 da.

EUSKARA IRAKASLE.

Munduan euskara eta euskal kultura irakatsi nahi? Etxepare Euskal Institutuak ireki berria du deialdia lau irakurle kontratatzeko Katalunia, Italia eta Estatu Batuetan. Hautagaiek unibertsitate titulua ukan behar dute eta herrialdeko hizkuntzako titulua ukan. 2019-2020 ikasturtean hasteko da eta beharra duten unibertsitateak dira: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (UAB), Universitat de Barcelona (UB), Boloniako Alma Mater Studiorum unibertsitatea, Veneziako Ca’Foscari unibertsitatea, eta Estatu Batuetako UCSB (University of California, Santa Barbara) eta Chicagoko Unibertsitatea. Deialdiaren xehetasunak Etxepare Euskal Institutuaren webgunean atxematen ahal dira eta izena emateko epea apirilaren 7artenokoa da.

PARISE, FRANTZIA.

Aste huntako ostiraletik iganderaino eginen da Parisen ‘Paris Basque’ ekitaldiko edizio berri bat: euskal musika, dantza, pilota eta kirolak, kantariak, koralak, pintxoak eta gastronomia... karrikan partekatzeko, sarrera kitorik, 13. barrutian, Sena ibai ondoan. Ez ahantzi bestenaz, Pariseko Euskal Etxeak heldu den astean eginen duela urteko bere Biltzar Nagusia, eta aurten lehendakaria ere aldatuko dutela, orai arteko Sebastien Aguerrek aurkeztuko ez dela iragarri baitu (mila esker, Sebastien urte hauetako zure lan ederragatik!) eta ebiakoitz berean, 23an, Korrika pasatuko dela Pariseko Euskal Etxetik eta Gatibu taldeak kontzertua emanen duela Euskal Etxean berean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3490. zbk

Zer balio luke ilargiaz jabetzeak Lurra galdu behar baginu

François Mauriac

Gure Hitza | 2019/03/14

Gure buruekin ez beti xuxen!

Menane Oxandabaratz

Joano eta gehiago entzuten da eskuin eta ezker kasu egin behar dugula gure eguneroko kontsumitzeko eta bizitzeko maneretan. Bereziki janariaren inguruan ehunka emankizun, film, liburu, konferentzia… aholkuak emaiten dituztenak bai eta informazioak, zer ona den eta zer nola egina den. Sare sozialetako “lagunek”, hola deitzen direlakoz, partekatzen dituzte batzuen edo besteen iritziak, tarteka petizio batzuk ere banatuak direla eginahala pertsonek izenpetzeko, agintari politikoer edo industrial arduraduneri deiadarra zabalduz. Egia da, gure lurra xehatzen ari dugula, ikusiz artetan ekaitza batzuk zer desmasiak egiten dituzten, eragin bat izanez hormagune batzuk urtzen ari direla, biharamun ilun batzuen menturan. Gauza baikorretan, kontzientzia hartze hori joano eta gehiago zabaltzen ari da, ez dugu zer nahi, nun nahi botatzen. Lehen pentze zola batean ikusiko ginituen auto zahar batzuk edo etxe bazter batean erretzeak kasu egin gabe ondorioa izaiten ahal zuenez. Orain erakunde p...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016