Azalekoa | 2019ko Apirilaren 11a

Klika dezagun euskaraz! Lehen Korrikatik... ttipi ttapa bide egin da!

M.O.

Klika%20dezagun%20euskaraz!%20Lehen%20Korrikatik...%20ttipi%20ttapa%20bide%20egin%20da!

1980an lehen Korrika abiatu zenetik, euskara garatu da eta Korrikan parte hartzaileen kopurua emendatuz joan da. Froga hor dugu kilometro bakoitzean leku eskasagatik, elkarte, Herriko Etxe... elgarrekin egin behar baitute kilometro berdina. Lehen Korrika Oñatik abiatu zelarik “Zuk ere erran bai euskarari!” hautatua izan zen mezuak oraino badu zentzu. Euskal Herri osoa zeharkatzen ari den 21. edizioa da, apirilaren 14an Gasteizera heltzeko. “Klika” da hautatua den leloa: euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararekin bat egiteko deia. Txillardegi omendua da aurtengo edizioan, kulturan, euskalgintzan, ikerketetan... ekarri zuen aldaketa adibidetzat hartuz. Euskara batuaren sortzaile izan zen, hau dela eta, AEK eta Korrika baliatzen dira Txillardegi omentzeko.

Abiatzea ospe handian

Aurtengo Korrikaren abiatzeko lekuak bazuen sinbolo handia, Izarbeibar eremutik joan baita, duela oraino zenbait urte euskara guti mintzatzen baitzen Nafarroako eskualde hortan. Gaur-egun Gares herrian %24a euskaraduna dela errana da, Nafarroako zonalde mistoan kokatua da eta ikasleen %70a murgiltze sisteman da. Oihan Mendo Goñi, Gares-eko auzapeza harro agertu da holako gertakari bat bere herritik abiatzeaz, bere herrian euskara joano eta gehiago mintzatua dela adieraziz. Lehen kilometro edo hobeki erraiteko metroak Izarbeibar eta Mañeruibarreko hamasei herrietako ordezkariek dute eraman. Ohidura den bezala, Korrika abiatzerakoan AEK-ko arduradun batek milaka kilometro eginen duen lekukoan mezua ezarri du, Gasteizen irakurria izanen dena.

Iparraldea zeharkatu ondoan... Gasteizera buruz abian

Ttipi ttapa gau eta egun segitzen du lekukoak eskuz esku bere bidea. Arnegitik pasatu zen larunbat eta igandeko gauean, zeharkatu du Ipar Euskal Herria. Garazitik Oztibarrera buruz segitu du, Xuberoan sartzeko, Amikuze zeharkatu eta eguerdi aldean Hazparneko lurraldera heltzen zela. Uztaritzeko bidea hartu eta, Hiriburura buruz segituz. Astirian Baiona, Angelu eta Biarritzeko hirietan usaiaz kanpoko giroa sortuz, jende batzuk ez zakitela zergatik zenbaitzu lasterka ari ziren. Gaua etorria zela, Donibane Lohizune, Ziburun gaindi abian zen lekukoa eskuz-esku pasatuz... gauerdi aldean Gipuzkoa aldera pasatzen zela. Biharamunean astelehenarekin goizeko 7:00ak aldean Lapurdira berriz etortzen zela Sara, Azkaine, Senpere... Ezpeletatik gaindi pasatuz Ainhoan 10:30 aldean bere bidea segitu du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3494. zbk

Mahainerat berant heldu denari besteen ondarrak zaizkio bakarrik gelditzen

Lehengo erromanen eran zaharra

Gure Hitza | 2019/04/11

Diru publikoa zertarako?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean entzun dut Biarritzeko BO errugbi taldea zor handietan zela, nola ez 400 000€ko ziloa omen izanez! Berehala Biarritzeko Herriko Etxeak adierazi du 150 000€ko diru laguntza emanen ziola egoera txar hortarik ateratzeko. Hau entzutean ene baitan pizten zaut kezka handia, diru publikoa zertarako da? Hola xahutzen ahal dira milioiak beste hiriko elkarte batzuk bizi direlarik xumeki bi sos eginez? Enpresa bat zorretan izan bazen berdin eginen ote zuten? Zalantzak ditut! Entzuten ditut zenbaitzuk erraiten, AB edo BO bezalako kublak ere enpresak direla, langileak pagatu behar dituztela, fres handiak eraginez. Noski, baina joan den asteko sar-hitzan Janbattittek aipatu zuen bezala baloi batekin jolasteko 22 milioi euro hunkitzen zutela futbolari batzuk, gogoetak sorrazten ditu gaurko egunean soldaten bata-bestekoa zenbatekoa izan behar den.

Dudarik ez dut kirolak ere gure jendartean leku bat ukan behar duela, gauza baikorrak ekartzen baititu, hala nola gazteak d...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016