Gure Hitza | 2019ko Apirilaren 11a

Diru publikoa zertarako?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean entzun dut Biarritzeko BO errugbi taldea zor handietan zela, nola ez 400 000€ko ziloa omen izanez! Berehala Biarritzeko Herriko Etxeak adierazi du 150 000€ko diru laguntza emanen ziola egoera txar hortarik ateratzeko. Hau entzutean ene baitan pizten zaut kezka handia, diru publikoa zertarako da? Hola xahutzen ahal dira milioiak beste hiriko elkarte batzuk bizi direlarik xumeki bi sos eginez? Enpresa bat zorretan izan bazen berdin eginen ote zuten? Zalantzak ditut! Entzuten ditut zenbaitzuk erraiten, AB edo BO bezalako kublak ere enpresak direla, langileak pagatu behar dituztela, fres handiak eraginez. Noski, baina joan den asteko sar-hitzan Janbattittek aipatu zuen bezala baloi batekin jolasteko 22 milioi euro hunkitzen zutela futbolari batzuk, gogoetak sorrazten ditu gaurko egunean soldaten bata-bestekoa zenbatekoa izan behar den.

Dudarik ez dut kirolak ere gure jendartean leku bat ukan behar duela, gauza baikorrak ekartzen baititu, hala nola gazteak deskantsatzeko gune bat eta bereziki elgarrekin bizitzeak balore batzuen ikasteko parada ezin hobea dela segur. Kirola aipatzerakoan ez ditut denak zaku berean ezarri nahi. Adibidetzat, pilota elkarteetan ari direnek badute zer egin, gazteen segipena astean aldi bat baino gehiagokotan heiekin bildu behar, haur eta gazteen entrenatzeko arratsalde osoak pasatzen dituztela. Laster ikusiko ditugu herrietako plazetan haurrekin segitzaileak etorriak, pilotarieri kuraia emaiten dutela, galtzen dutelarik pedagogia izan behar kontsolatzeko, gogoa ukan dezaten segitzeko. Horiek laguntzaileak dira, badakite engaiatu behar dela zerbaiten lortzeko eta adibide huntan pilota xutik atxikitzeko. Kultur arloan ere xinaurri lanetan ari dira ehunka pertsona, zenbaitzuk Herriko Etxeetarik laguntza zerbait eskuratzen dutela. Herriko besten kari edo urtean zehar berek antolatzen dituztela ekimen batzuk. Hiri handietako Herriko Etxeek euskal kultura laguntzen balute errugbi talde “handi” horiek egiten dituzten bezala, segur naiz eragin handia luketela euskal antzerkiak, bertsularitzak, dantzak... Entzuten da argitaletxeak zailtasunean direla liburuak joano eta gutiago erosten direlakoz. Funtsean Ipar Euskal Herri huntan berean urte batez 7 edo 8 liburutegik beren aktibitatea utzi izan behar ukan dute bezero gutti ibiltzen zelakoz.

Garrantzitsuagoa kausitzen dut bakoitzak ekartzen ahal duguna, hori deitzen da militante izaitea edozein arlotan. Memento huntan froga hor dugu, Korrika ibilki dela eta lurraldez lurralde, milaka laguntzaile hurbilduz arrazoi on batengatik. Korrika kulturalak antolatuak izan direlarik aitzindasta emanez jendea motibatzeko, lan anitz galdegiten duela. Horrek frogatzen du Euskal Herrian badela nahikaria xutik egoiteko eta aitzina segitzeko diru publikoa eskuratu ala ez!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3494. zbk

Mahainerat berant heldu denari besteen ondarrak zaizkio bakarrik gelditzen

Lehengo erromanen eran zaharra

Gure Hitza | 2019/04/11

Diru publikoa zertarako?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean entzun dut Biarritzeko BO errugbi taldea zor handietan zela, nola ez 400 000€ko ziloa omen izanez! Berehala Biarritzeko Herriko Etxeak adierazi du 150 000€ko diru laguntza emanen ziola egoera txar hortarik ateratzeko. Hau entzutean ene baitan pizten zaut kezka handia, diru publikoa zertarako da? Hola xahutzen ahal dira milioiak beste hiriko elkarte batzuk bizi direlarik xumeki bi sos eginez? Enpresa bat zorretan izan bazen berdin eginen ote zuten? Zalantzak ditut! Entzuten ditut zenbaitzuk erraiten, AB edo BO bezalako kublak ere enpresak direla, langileak pagatu behar dituztela, fres handiak eraginez. Noski, baina joan den asteko sar-hitzan Janbattittek aipatu zuen bezala baloi batekin jolasteko 22 milioi euro hunkitzen zutela futbolari batzuk, gogoetak sorrazten ditu gaurko egunean soldaten bata-bestekoa zenbatekoa izan behar den.

Dudarik ez dut kirolak ere gure jendartean leku bat ukan behar duela, gauza baikorrak ekartzen baititu, hala nola gazteak d...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016