Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 11a

Arño Gastambide, Aiherrako auzapezaren sar-hitza Herriaren biltzar nagusian.

Arño Gastambide Aiherra auzapeza.

Egun on deneri, Ongi etorri Denen Etxeko sala huntara eta ongi etorri aihertarren izenean. Egun jakin behar duzue harro naizela zuen aitzinean mintzatzea, HERRIAk egiten duen lana goraipatu nahi nuke eta ahalaz luzaz segituko duela. Euskara anitz gazte eta helduek ikasten baldin badute, HERRIAren irakurtzeak laguntzen ahal ditu hizkuntzaren hobeki menperatzeko. Aiherrako Herriko Etxea HERRIA astekariari eta euskarari atxikia da. Azken hauteskundeen ondotik hasi gira HERRIA laguntzen, urtero 150Eko dirulaguntza. Kontseiluko bilkuren gomitak osoki elebidunak dira, herriko kontseiluko bilkuren gomitak Irulegiko Irratian pasarazten ditugu, herriko aldizkaria osoki elebiduna da. Herriko Etxeko webgunea ere elebiduna da parte gehienean. Irakurleek hautua badute euskaraz ala frantsesez klikatzeko, jakinez lehen aldian klikatzean, euskaraz dela beti pantaila agertzen. Herriko agiantzen ekitaldian, EEPren kaskoeri esker eta herritar itzultzaile bati esker, mintzaldien erdia euskaraz egiten da, eta beste erdia frantsesez. Antzuolarekin urtero egiten diren ekintzak osoki euskaraz dira. Aurten Korrika kari bi Herriko Etxeek elgarrekin eginen dute. Aurtengo pundu baikor bat, antolatzen ari dugun kabalkadaren trebaketak kasik osoki euskaraz direla. Gehiagoren egitea momentukotz ez zauku errex. Behar bada HERRIA astekariaren harpidetza bat hartzen ahal genuke, herritarrek, kontseilariek, herriko langileek ukan dezaten honen irakurtzeko parada Herriko Etxeko igurika gelan. Eta finitzeko nahi dut eskertu gure “kazetalaria” den Jean Mixel, bera gabe ez ginuen hoinbeste gauzarik eginen Aiherran, hor baita beti gure akuilatzeko eta bistan da gogotik laguntzeko. Segi HERRIA eta milesker
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/04/11

AltzainTxaranbela:

Apirilaren 13an, Algarri salan (19:00). Düala 47 urte Iruñeako gaiteroek grabatü züen Xiberoako "azken" txanbelaria, Arhaneko Caubet-Xübüko, honen jokamoldea ikertü züen eta dizka bat zabaltü bere sonü eta kantoreekin. Orai Xiberoan bada hamar bat txanbelari eta txanbelari gei. 13ko alkarretaratzean jokamolde desbardinak entzünen dira eta Beñat Itoizen xedea da denak alkarrekin kantan aritzea. Iruñeako gaiteroen ikerlana ikus daiteke: caubet.eklablog.com. Ondotik buxi bat jan, bi txorta edan, hiru hitz trükatü, lau ahaide jo eta bost kantore eman!

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/11

Euskal Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren artean akordioak segitzen euskararen alde

Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako hizkuntza saileko sailburuordeak eta Beñat Arrabit Euskal Erakunde Publikoko (EEP) presidenteak hizkuntza politikari buruzko akordioa berretsi dute, Bernadette Soule EEPko zuzendaria hor zela xehetasunen emaiteko. 2017-2022-rako izenpetu akordioan kokatzen da hitzarmen hau, 2007an ziren hasi lehen lankidetzan. Akordio hori oinarritzen da pundu hauen inguruan:

 Euskaren transmisioa garatzea, haurtzaroaren arloko erakaskuntza sailean bai eta helduen euskalduntzean.

 Euskaren erabilpena garatzea bizitza sozial arloetan, izan aisialdietan, hedabideetan edo argitalpenean.

Aurtengo diru laguntzarako eragile desberdinen deia zabaldua da, jaz bezala 1.930.000€ko fondoa da banatua izanen, bi iturri desberdinetatik heldu dena, Eusko Jaurlaritzak 400.000€ eta 1.530.000€ EEPtik. Diru-laguntza galdea jasotzeko epea maiatzaren 3ko ezarri dute. Xehetasun guziak www.mintzaira.fr webgunean atzemanen dira.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/11

21 . KORRIKA

G.L. 2019-03-09

(Airea: Ttiki-ttikitik aita etama…)

Hogoita batgarren aldia da,

Aurten dugula Korrika,

Zerbait gehiago lotu nahiz

Baserria -ta karrika…

Nafarroan Garestik abia,

Araban Gasteizen buka…

Jendea euskaraz ibil dadin

Gau-egunero eleka!

Jose Luis Alvarez Enparantza,

Euskal hizkuntzalaria

Eta pentsalari gisa ere

Izan zen aitzindaria.

Haren omenez ibiliko da

Aurten korrikalaria:

Bidez bide oinez elkartzeko

Euskaraz Euskal Herria!

Helduen Korrikak zenbat mila

Jende bilduko duen,

Aitzinetik asmatzea ez da

Gauza errexa izanen…

Halarik ere, ustez bederen,

Haurren Korrikan omen,

Hamar milako bat ibiliko

Dela diote, han hemen!

Hamaika gau eta egunez,

Kultur ekitaldiak

Antolatuz ase nahi ditu

A.E.K-k diru galdeak:

Urte...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/11

Epelondoren xokoa BALIORIK GABEKO BIZITZAK

Epelondo

Judith Butler handiak, filosofia lan oso bat dauka, baliorik gabeko bizitzak izeneko kontzeptua ikertzeko. Dirua eta erostahala jainkotuak dituen sozietate neoliberalak hiritarrik ahulenen egunerokoak ditu gehien bat debaldetzat jotzen. Pobreen, erien edo minorien kontrako gerrak, egiazkoak ala sinbolikoak, pizten ditu, aburu publikoa manipulatu asmoz.

Macronen gobernuaren hondar iragarpenek argiki erakusten duten non errotzen den aberatsenen axola. Lana duena da ederretsia, hark du balioa eta premia, irabazle-sozial diskurtso ofizialetatik baztertuak direla gainerakoak. Karia horretara, azken asteotako bi berriek balioaren eta baliogabearen arteko lezea azpatzen dute: haur hotzak xardinak bezala plegatu behar dituzte haurtzaindegietan eta adinekoak halaber, zahar-etxeak enpresa pribatuek kudeatzen dituztenean. Bezeroentzat, gasturik gorena eta zerbitzurik apalena. Tolosa ondoan, janari kutsatuarengatik gertatu bost hilek egoera hori garbiki frogatzen dute.

Bizitza...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/11

Irulegiko arnoen saloin profesionala

Irulegiko arnoen sindikatuak antolatu du hirugarren aldikotz, Irulegiko arnoen saloi profesionala. Ekitaldi horren helburua da profesionaleri mahastizainen ezagutzeko parada emaitea eta haien arnoak ezagutzea. Baliatuz merkataritzako harremanen egitea. Irulegiko mahastizain guziek (12 + kooperatiba) presentatu dituzte heien arnoak eta profesionalek dastatzeko parada ukan dute. Arno horiek ongi dastatzeko, IDOKI elkarteak janariak proposatuak zituen, Irulegi sormarkako mahastizainek eskainirik.

Irakurri segida

3494. zbk

Mahainerat berant heldu denari besteen ondarrak zaizkio bakarrik gelditzen

Lehengo erromanen eran zaharra

Gure Hitza | 2019/04/11

Diru publikoa zertarako?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean entzun dut Biarritzeko BO errugbi taldea zor handietan zela, nola ez 400 000€ko ziloa omen izanez! Berehala Biarritzeko Herriko Etxeak adierazi du 150 000€ko diru laguntza emanen ziola egoera txar hortarik ateratzeko. Hau entzutean ene baitan pizten zaut kezka handia, diru publikoa zertarako da? Hola xahutzen ahal dira milioiak beste hiriko elkarte batzuk bizi direlarik xumeki bi sos eginez? Enpresa bat zorretan izan bazen berdin eginen ote zuten? Zalantzak ditut! Entzuten ditut zenbaitzuk erraiten, AB edo BO bezalako kublak ere enpresak direla, langileak pagatu behar dituztela, fres handiak eraginez. Noski, baina joan den asteko sar-hitzan Janbattittek aipatu zuen bezala baloi batekin jolasteko 22 milioi euro hunkitzen zutela futbolari batzuk, gogoetak sorrazten ditu gaurko egunean soldaten bata-bestekoa zenbatekoa izan behar den.

Dudarik ez dut kirolak ere gure jendartean leku bat ukan behar duela, gauza baikorrak ekartzen baititu, hala nola gazteak d...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016