Azalekoa | 2019ko Maiatzaren 09a

Ezpeletatik... Sichuan-erat

M.O.

Ezpeletatik...%20Sichuan-erat

Berrikitan 50 bat pertsona joan dira Txinara, 150. urteurrena izanez Armand David ezpeletar apezak deskrubitu zuela Panda Handia. Mintzatu gira Panpi Dirassar Ezpeletako hautetsi eta turismo bulegoko presidentea denarekin, bidaian parte hartu baitu.

Armand David-en urratsetik

Duela mende bat Armand David ezpeletar apeza joan zen misionest Txinara. Aditua zen zoologia eta botanika sailetan, Pariseko Natura Historia Muséum-entzat lan egin zuen eta 70 bat animalia, landare eta harri bildu zituen. Bertako hizkuntza ikasten ari zela eta, Txinako bazterretan ibiltzen zen, ikerketa anitz egin zuela, geroztik beti bali direnak. Ikerketa lan horiek egiten ari zela eta, Sichuan eskualdera joan zen bizitzera, han egon zen 9 hilabetez. Toki hori Tibeteko mugan da, 2000 metrotan kokatua. Miaketa batzuk eginik sartzen ari zela, ohartu zen pertsona baten etxean bazela kabala baten larrua, hasieran uste zuen hartz bat zela. Kuriostasuna piztu zaion eta hilabete bat berantako beste hartz gisako bat ikusi zuen. Azterketak egin ondoan hor da ohartzen ez zela hartz bat baina beste motako kabala bat Panda delakoa.

Geroztik Panda Handia Txinako sinboloa bilakatua da, Panpi Dirassarek erraiten zaukun heientzat kabala sakratua dela. Funtsean Txinako agintari politikoek bisita ofizialak egiten dituztelarik panda bat dute prestatzen etortzen direlarik. Txinatarrentzat bake eta adiskidetasun sinbolo azkarra baita.

Lehen harremanak

Andde Darraidou, Ezpeletako auzapez zelarik zituen sortu harremanak txinatarrekin eta bereziki 20 urteko adiskidetasuna lortu zuen Sun Qian Ya’an-rekin. Sortu zuen “Armand David-en lagunak” elkartea, nun Roger Etchegaray Kardinala ere partaide zen. Ezpeletan, Armand David-en etxe aitzinean plaka bat ezarri zuen eta izen bereko baratze botaniko bat eraiki zuen Herriko Etxeko jauregiaren ondoan. Txinatar delegazio bat etorri zen Ezpeletara eta Sun Qian Ya’an-eko auzapez izanez bi herrien artean birazkatu ziren. Aldi bat baino gehiagoetan ibili zen Sichuan eskualdean, artetan Roger Etchegaray berekin zuela.

Aurten 150. urteurrena

Urteurren karietara Euskal Herritik, gehienak ezpeletarrak zirela, joan dira Armand Daviden urratsetik. Taldean zuten ere Jean David, Donibane Lohizunen bizi dena, misionestaren arra-illoba. Lehen egunak Pekin-en pasatu eta abiatu dira Sichuan alderat eta hiru egunez ofizialki errezebituak izan dira. Panpi Dirassar-ek kondatzen du harrituak egon direla, autobusa pasatzerakoan bide guziak moztuak, diplomata handi batzuk balire bezala... seguritate neurri zorrotzak ezarriak, hamarnaka kazetari inguruan zituztela. Pandaren Etxean urrezko liburua denek banazka izenpetu dute, Euskal Herritik etorri delegazioak zuela ofizialki estreinatu. Maiatzean, Sichuan-en, beste ekimen batzuk ere antolatuak dituztela erraiten zaukun ezpeletarrak, Euskal Herritik ere hautetsi batzuk joaitekoak direla.

Han zirelarik da hil Andde Darraidou, parte hartu zuena bidaia horren antolaketan, hango ohidurak atxikiz omendu dute 2 baso eta fruitu platera baten aitzinean, erraiten duten bezala “Bidaiarentzat”.

Txinako egoera

Baliatu gira Panpi Dirassar-ekin solastatzea Txinako egoeraz, berak bigarren aldia zuen han ibiltzen zela. Biziki zaindua den herri bat dela zioen, kamerak eta poliza izkin guzietan, bereziki Pekin hirian, gutiago Shanghaien. Turismo saila azken 10 urte hauetan dela garatu, hilabeteko soldatek emendatze handia izanez. Duela 10 urte bat-besteko soldata 85€koa zen orain 1000ko bat delarik. Horri esker direla hasi beren lurraldearen bisitatzen, ekonomia garatuz bereziki turismo sailan. Gehienak hiri handietan dira bilduak, hango eta hemengo hirien handitasun neurriak ez direla berdinak erraiten zaukun. Populazioan bi herritar mota badirela, oraino adinekoentzat ohidura edo tradizioak atxikitzen dituztenak jantzietan baina berezi egin-moldean. Gazte belaunaldi bat aldiz, mundializazioaren eraginez beste munduko edozein gazte bezala bizi direla.

Txina munduko populazio handiena duen herria da, ez zuten haur bat baino gehiago ukaiten ahal. Horren eraginez anitz haur gorderik sortu eta haziak izan direla erraiten zuen ezpeletarrak, ez baitira ofizialki ezagutuak, izenik gabekoak... hots egoera larri batean direnak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3498. zbk

Sortzeak hiltzea zor

Betiko errana

Gure Hitza | 2019/05/09

Urtea lanari, maiatza alferkeriari!

Menane Oxandabaratz

Maiatza da langileek gostukoa duten hilabetea, nola ez besta egun anitz baitira, maiatzaren 1a, ondotik 8a eta 30ean Salbatore. Nola ez uros izan kasik aste guziz pausu egun bat dugula! Egun horiek guziek badute beren erran-nahia, bakoitzak jende mota bat hunkitzen duela.

Maiatzaren lehenean langileek ohidura dute karriketan ibiltzea, funtsean nihaurek betidanik maite izan dut egun hortan Baionako bidea hartzea, errituel bat bilakatua dena. Giro berezi bat bada, sektore desberdinetako langileak bilduak, bakoitzak bere berezitasunak dituela. Lantegi handi horietakoek banderola alimale batzuk dituztela, autoak sono azkarrekin, tropan etorriak... beste langile-ofiziale edo bulegoetakoak bakarrik etorriak baina gostura egonki. Hots giro horrek emaiten du bakoitza bere lan sailean ari bada ere urtean behin elgarrekin bilduak direla. Manifestazioaren bukaeran sindikatuek muntatu ostuetan aperitifa bat goxoan edaten dugula. Egun horrek sentsu azkar bat baldin badu ere, ez baita la...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016