Gure Hitza | 2019ko Maiatzaren 09a

Urtea lanari, maiatza alferkeriari!

Menane Oxandabaratz

Maiatza da langileek gostukoa duten hilabetea, nola ez besta egun anitz baitira, maiatzaren 1a, ondotik 8a eta 30ean Salbatore. Nola ez uros izan kasik aste guziz pausu egun bat dugula! Egun horiek guziek badute beren erran-nahia, bakoitzak jende mota bat hunkitzen duela.

Maiatzaren lehenean langileek ohidura dute karriketan ibiltzea, funtsean nihaurek betidanik maite izan dut egun hortan Baionako bidea hartzea, errituel bat bilakatua dena. Giro berezi bat bada, sektore desberdinetako langileak bilduak, bakoitzak bere berezitasunak dituela. Lantegi handi horietakoek banderola alimale batzuk dituztela, autoak sono azkarrekin, tropan etorriak... beste langile-ofiziale edo bulegoetakoak bakarrik etorriak baina gostura egonki. Hots giro horrek emaiten du bakoitza bere lan sailean ari bada ere urtean behin elgarrekin bilduak direla. Manifestazioaren bukaeran sindikatuek muntatu ostuetan aperitifa bat goxoan edaten dugula. Egun horrek sentsu azkar bat baldin badu ere, ez baita langileen besta eguna baina bai aldarrikatzeko eguna baizik.

Maiatzaren 8ak beste erran-nahi bat badu, 1945 gerlaren bukaera eta aliatuen garaipena nazien kontra. Alemaniako nazien kapitulazio gertatu zela eta. Gaur egun ikusten delarik herrialde batzuetan eskuin-muturrak egiten dituen emaitzak. Emeki-emeki hautetsi bezala sartzen direla erakunde publiko batzutan, gogoetatzekoa bada ez dugunez egun batez berriz holako gertakari latzak ikusiko. Laster europar hauteskundeak direla eta, ikusiko dugu emaitza zein nolakoak eginen dituzten, agian ez dute gehiengoa lortuko Europar Parlamentuan! Egia erran interes guti dituzten hauteskundeak dira, alta Europar Parlamentuak badu zer ikusirik gure eguneroko gauzetan. Giristino izan ala ez Salbatore eguna ere ospatuko dugu, 40 egun Pazkotik landa iragaiten dena. Komunione edo jaunartze eguna da gehienetan. Gogoan dut ttipitan arropa xuria soinean, lili buketa eskuetan eta zapata berniz dirdiratsuekin egun inportantea zela! Nola ez usaiaz kanpoko egun bat zelakoz, ez baiginen horrela jantziak beste egunetan. Etxetan besta ere egiten zela, kasik etxe guzietan menu berdintsua zerbitzatua zelarik.

Besta egun horiek guziek beren erran-nahia baldin badute, bereziki lanetik aparte deskantsatzeko parada on bat emanez. Bakoitzak bere gostuen arabera, mendian itzuli bat egin, lagunartean edo familian bazkari on bat gozatu... alfer egoiteko aitzaki ona! Entzuten dudalarik, saltegiak idekiak izanen direla besta egun horietan, bitxi kausitzen dut jendea ibil dadin erosketen egiten beste manera batez baliatzeko ordez, justoki orain aipatu bezala nagikerian. Kontsumitzeko sistema batean girela dudarik ez da, denetatik ukaiten baititugu publizitateak pusatzen gaituztenak besta egun horietan saltegietan itzuli baten egitera... guri da ez zepoan sartzea eta alfekeriari lotzea!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3498. zbk

Sortzeak hiltzea zor

Betiko errana

Gure Hitza | 2019/05/09

Urtea lanari, maiatza alferkeriari!

Menane Oxandabaratz

Maiatza da langileek gostukoa duten hilabetea, nola ez besta egun anitz baitira, maiatzaren 1a, ondotik 8a eta 30ean Salbatore. Nola ez uros izan kasik aste guziz pausu egun bat dugula! Egun horiek guziek badute beren erran-nahia, bakoitzak jende mota bat hunkitzen duela.

Maiatzaren lehenean langileek ohidura dute karriketan ibiltzea, funtsean nihaurek betidanik maite izan dut egun hortan Baionako bidea hartzea, errituel bat bilakatua dena. Giro berezi bat bada, sektore desberdinetako langileak bilduak, bakoitzak bere berezitasunak dituela. Lantegi handi horietakoek banderola alimale batzuk dituztela, autoak sono azkarrekin, tropan etorriak... beste langile-ofiziale edo bulegoetakoak bakarrik etorriak baina gostura egonki. Hots giro horrek emaiten du bakoitza bere lan sailean ari bada ere urtean behin elgarrekin bilduak direla. Manifestazioaren bukaeran sindikatuek muntatu ostuetan aperitifa bat goxoan edaten dugula. Egun horrek sentsu azkar bat baldin badu ere, ez baita la...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016