Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 11a

Haziak Loratzen : Orbelak (hosto hilak)

Gene B. Baionako AEK Gau Eskola B2 maila

Haziak%20Loratzen%20:%20Orbelak%20(hosto%20hilak)

Urriaren hasieran, hiru egun pasatu nituen Berlinen. Hiri moderno honen erdian bigarren gerlako izugarrikerien aztarnak aurkitu nituen. Berlin iragan denboraz oroit da: bisean-bis behatzen dio egindakoari. Historia zaila izan arren, gairik garrantzitsuena dago artisten inspiraziorako. Judu museoan, Kadismana zizelkariaren arte obra agertzen zaigu, berezia eta harrigarria dena. Gela huts eta ilun baten erdian "Orbelak" deritzon sorkuntza dago. Lurrean zeuden hamar mila altzairuzko aurpegiek behatzen ninduten! Gizon, emakume, haur bisaiak; denak desberdinak, niri so, negarrez eta orroaz ari. Begitarte guziek -begiak eta ahoa zabal-zabalik- oinazea eta heriotza irudikatzen dute. Obraren gainean ibil daiteke, mezua hobeki barneratzeko gisan. Zango bat pausatu orduko, harrabots zorrotz eta metalikoa altxatu zen zolatik eta gela guzian barreiatu. Aurpegien oihuak entzun nituen. Bi urrats egin eta gero, ezinegonagatik itzuli nintzen abiatze puntura. Hori zen obra horren helburua: ezin hobeki sentiarazi juduek pairatu zorigaitza! Lagunei ere orbelen gainean ibiltzea zinez kostatu zitzaien, bisaiak errealki lehertu balituzte bezala, pasa ziren. Horra hor, holokaustoaren oroitzapen ohargarria! Ez naiz nehola ere ahanzteko prest

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/05/09

Epelondoren xokoa : URRATSEN HERRITIK

EPELONDO

Ibili dabilen herriak ez omen du gelditzerik. Poetek eta rock kantariek ez digute besterik kontatzen, hondar lau hamarkada hauetan. Gainera, aurtengo Herri Urratsen garai berdinean, Hertzainak taldearen lehen disko zuriaren 35. urteburua ohoratzen da! Baina igande honetako euskararen eta Seaskaren aldeko besta erraldoian ez da baskoen kontrako kritikarik hegaldatuko, alderantziz, meza saindukoak bailiran pasatuko baitira Senpereko orduak!

Oinak, buruak baino arinago mugitzen zaizkigu oraindik ere. Badakit: aurkituko zaitut lakuaren inguruan. Ikusiko dira milaka jende, taloak klikatzen, haurrak ausatzen, musikak entzuten eta beharrean garagardoak hurrupatzen (maite duenak, prefosta!). Ohikoa da jadanik. Gure egunerokoak zurkaiztu ditu Herri Urratsek, dena egin baitugu bertan, elkar maitatzetik elkar gorrotatzeraino. Umeek lehen urratsak Senperen eman dituzte, zutik, arrats apaletan, plastikozko ontzien itsasoa zeharkatu nahian eta adinekoak matoa eskuan aitzinatu dira, urrat...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/05/09

Itsas bazterretik : Nerabetsaunean, pubertaroa aipagai...

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik%20:%20Nerabetsaunean_%20pubertaroa%20aipagai...

Oporrak aitzin, seigarreneko ikasleek izan dute pubertaro saio bat. Neskak alde batetik eta muttikoak bestetik, lasaiki beraien kezkak eta galderak pausatu ahal izaiteko. Hasieran, hitza askatzeko bideo batzuk eta diaporama bat proiektatu dira. Anitz galdera eta ohar aipatu dituzte giro goxo batean. Ordua biziki fite joan da eta denak zerbait gehiago ikasita atera dira.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/05/09

4G sarea mendi gunetan sartzen ari

4G%20sarea%20mendi%20gunetan%20sartzen%20ari

Jadanik aipatua ginuen astekari huntan, Departamenduko Kontseiluak mendi guneetan 4G sarea ezarriko zuela eta beste toki batzuetan azkartuko. La Fibre 64 sindikatu mistoa sortu dute departamenduko Herri Elkargoak barne direla eta Departamenduko Kontseiluaren artean. Gune batzuetan ez bada ongi pasatzen edo batere, Departamenduaren helburua da 5 urtez 228 000 gune sortzea edo hobetzea. Lehen mendi guneko 4Gren plantan jartzea estreinatua izan da joan den astean Bankan, operatore desberdinak direla partaide (SFR, Orange, Bouygues Télécom et Free). Hautetsi andana bat etorriak ziren horren ospatzeko, auzapezak pozik zirela saretze horren azkartzea dela eta.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/05/09

Pamiela argitaletxearen eskutik : bi liburu

Pamiela%20argitaletxearen%20eskutik%20:%20bi%20liburu

Sarako Idazleen Biltzarrean, besteak beste, bi liburu interesantak eta mamitsuak aurkeztuak izan dira, Pamiela argitaletxearen laguntzarekin, Jose Angel Irigarai idazle eta poetak kudeatu du eztabaida.

Etxera Bidean, Xamar idazleak idatzia, Garraldako Xamarrenean sortua izanez Aezkoa ibarrean kokatzen da historia, 1980 hamarkadan. Bere Aezkoako bizia du kondatzen Xamar idazleak. Eskualde hortan euskara desagertua zen eta Xamar bezalakoek gogoeta batzuk hasi zituzten: Nun gaude? Nor gira? Zer da gure kultura? Aitatxi-amatxiak euskaradunak zirela eta frankismoaren garaiaren ondorioz, errepresio handia zela eta belaunaldi osoa erdaldun bilakatu zen. Euskal kulturatik abiatuz hizkuntzaren ber-jabetze urratsak hasi zituzten. Xamar-en erranetan Aezkoa Garazitik hurbil izanez eta harreman sendoak ukaiteko inportanta kausitu zuen euskararen erabiltzea. Oroitarazten du ere 80 hamarkadan aste kulturalak ere antolatzen zirela, historiaren ezagutzeko griña emanez bai eta jakin-mina so...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/05/09

Maiatzaren 1a

Manifestazioaren abiatzea Lan Burtsatik
Manifestazioaren%20abiatzea%20Lan%20Burtsatik

Iparraldean ere ospatua izan da nazioarteko langileen eguna, ohidura den bezala goizean langileak gomitatuak ziren manifestatzera, Lan Burtsatik abiatu dena. Aitzineko urteetan sindikatuen artean ez zuten lortzen elgarrekin dei egitea, bereziki LAB sindikatua baztertua baitzen bestenganik. Aurten lehen aldikoz denek batean deia zabaldu dute. CGT, LAB, Solidaire eta SNU sindikatuez gain Bizi mugmendua, EBA, Etorkinen plataforma eta M1 Altxa gazte mugimenduak lehen banderolan ziren. CFDT sindikatuak, azken urte hauetan bezala maitzaren 1ean ez du deitu, barneko gogoeta bat egiten zutela goiz hortan. Pentsatzekoa zen bezala, horiz jantziak ere hor ziren. Lehen banderolan, elkarte guzien artean adosturik irakurtzen ahal zen “Elgarrekin esplotazioaren kontra, aitzinamendu soziala eta ekologikoaren alde”. Hitzaldian gogoan izan dituzte emazte eta gizonen arteko soldaten desoreka, ingurumenari buruzko egoera larria, zerbitzu publikoen atxikitzea bai eta ere migranteek jasaiten dutena. ...

Irakurri segida

3498. zbk

Sortzeak hiltzea zor

Betiko errana

Gure Hitza | 2019/05/09

Urtea lanari, maiatza alferkeriari!

Menane Oxandabaratz

Maiatza da langileek gostukoa duten hilabetea, nola ez besta egun anitz baitira, maiatzaren 1a, ondotik 8a eta 30ean Salbatore. Nola ez uros izan kasik aste guziz pausu egun bat dugula! Egun horiek guziek badute beren erran-nahia, bakoitzak jende mota bat hunkitzen duela.

Maiatzaren lehenean langileek ohidura dute karriketan ibiltzea, funtsean nihaurek betidanik maite izan dut egun hortan Baionako bidea hartzea, errituel bat bilakatua dena. Giro berezi bat bada, sektore desberdinetako langileak bilduak, bakoitzak bere berezitasunak dituela. Lantegi handi horietakoek banderola alimale batzuk dituztela, autoak sono azkarrekin, tropan etorriak... beste langile-ofiziale edo bulegoetakoak bakarrik etorriak baina gostura egonki. Hots giro horrek emaiten du bakoitza bere lan sailean ari bada ere urtean behin elgarrekin bilduak direla. Manifestazioaren bukaeran sindikatuek muntatu ostuetan aperitifa bat goxoan edaten dugula. Egun horrek sentsu azkar bat baldin badu ere, ez baita la...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016