Kostaldean | 2019ko Maiatzaren 09a

Zokoa munduari so...

Arin abesbatza beti berdin gazte!
Arin%20abesbatza%20beti%20berdin%20gazte!

Maiatzaren lehenean, bazterrak harro ziren Zokoan eta goizetik arats izan da mugimendu! "Zokoa munduan" eguna zuten alabaina, besta alegera eta herrikoia. Elkartasunez jantzia, laguntzea gatik Hego-Ameriketako elbarritu batzu, Peru herrialdean direnak. Bildu da jende, bereziki eguerditik harat, eta bazen zernahi ausagailu. Dantza asko, mutxikoak barne "Begiraleak" elkarteari esker, baina ere Sevilla aldekoak. Kantari frango, hendaiar eta beste. Kuxkuxtu txaranga ere partzuer bai eta beste elkarte frango, hala nola Itsas-Begia, ondareaz azkarki arduratzen dena. Baziren jokoak, ttipi eta handientzat. Bazen ere jateko eta edateko, kermeza goxo batean bezala. Haragi hauta, taloak ere biziki onak, dela artekiarekin, dela gasna peza batekin... Hurbileko ekoizpeneri beti toki ederra eginez.

Arin abesbatzak 40 urte

Donibane Lohizunen, denek ezagutzen dute eta preziatzen Arin abesbatza. Horra nun ospatzen dituen bere 40 urteak. Kantaldi berezi bat emanen du karia hortarat ortzirale huntan, maiatzak 10, aratseko 9-etan, herriko elizan. Eta denbora berean aurkeztu du bere laugarren CD-a. Gertakari pozgarria zinez!

Ramiro Arrue ez ginuela nor nahi!

Denek badakigu hori, Ramiro Arrue artista zena margolari arraroa izana dela eta etzela beraz nor nahi edergintzaren mundu hortan! Haren margoek badute arrakasta handia eta hori probatzen da batzu salgai agertzen direlarik han edo hemen. Duela zonbait egun, Getarian, batto, frango handia, biziki ederra, zointan ikusten baitira bi pilotari, inkantean saldu da 90.000 eurotan. Biharamunean, Donibane Lohizunen, beste bat, aise tttipagoa, biziki fina, gaia izanki bi arraunlari estropadetan ari tirahala, 82.620 eurotan joan da, gisa berean inkantean salgai ezarria zena.

Elkarte bat gehiago

Elkarte berri bat sortu da Ziburun eta bere helburuak ezagutarazi ditu Bordagain dorrean egin den bilkura batean. Elgarretaratu nahi ditu Ravel kaiatik Zokorainoko hegi hortan bizi diren jendeak, hirigintza mailean zerbait galdetzen dutelarik hobeki entzunak izaiteko. Hasteko, arranguratuak dira orai arte baino eremu handiagoan autoen aparkatzea pagatuz izanen baita hor gaindi, ekainaren lehenetik aitzina, irailaren 30-a arte, egun guziz, igande eta besta-buruak barne. Ja ardietsia dute pagatuzko eremu hori ez behin erran bezen zabala izaitea. Bestalde, Herriko Etxeak prezio apal berezi bat egitekoa diote hor bizi direneri. Bainan etzaiote hori aski eta beste aldarrikapen batzu ere badituzte, hala nola azpimarratzen duten obra batzuen beharra, espaloi batzuen berritzea besteak beste. Richard Bousquet jarria da elkarteburu, bere aldean dituela Mireille Tachoires eta Beñat Ahetz-Etcheber.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3498. zbk

Sortzeak hiltzea zor

Betiko errana

Gure Hitza | 2019/05/09

Urtea lanari, maiatza alferkeriari!

Menane Oxandabaratz

Maiatza da langileek gostukoa duten hilabetea, nola ez besta egun anitz baitira, maiatzaren 1a, ondotik 8a eta 30ean Salbatore. Nola ez uros izan kasik aste guziz pausu egun bat dugula! Egun horiek guziek badute beren erran-nahia, bakoitzak jende mota bat hunkitzen duela.

Maiatzaren lehenean langileek ohidura dute karriketan ibiltzea, funtsean nihaurek betidanik maite izan dut egun hortan Baionako bidea hartzea, errituel bat bilakatua dena. Giro berezi bat bada, sektore desberdinetako langileak bilduak, bakoitzak bere berezitasunak dituela. Lantegi handi horietakoek banderola alimale batzuk dituztela, autoak sono azkarrekin, tropan etorriak... beste langile-ofiziale edo bulegoetakoak bakarrik etorriak baina gostura egonki. Hots giro horrek emaiten du bakoitza bere lan sailean ari bada ere urtean behin elgarrekin bilduak direla. Manifestazioaren bukaeran sindikatuek muntatu ostuetan aperitifa bat goxoan edaten dugula. Egun horrek sentsu azkar bat baldin badu ere, ez baita la...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016