Kostaldean | 2019ko Maiatzaren 09a

Zokoa munduari so...

Arin abesbatza beti berdin gazte!
Arin%20abesbatza%20beti%20berdin%20gazte!

Maiatzaren lehenean, bazterrak harro ziren Zokoan eta goizetik arats izan da mugimendu! "Zokoa munduan" eguna zuten alabaina, besta alegera eta herrikoia. Elkartasunez jantzia, laguntzea gatik Hego-Ameriketako elbarritu batzu, Peru herrialdean direnak. Bildu da jende, bereziki eguerditik harat, eta bazen zernahi ausagailu. Dantza asko, mutxikoak barne "Begiraleak" elkarteari esker, baina ere Sevilla aldekoak. Kantari frango, hendaiar eta beste. Kuxkuxtu txaranga ere partzuer bai eta beste elkarte frango, hala nola Itsas-Begia, ondareaz azkarki arduratzen dena. Baziren jokoak, ttipi eta handientzat. Bazen ere jateko eta edateko, kermeza goxo batean bezala. Haragi hauta, taloak ere biziki onak, dela artekiarekin, dela gasna peza batekin... Hurbileko ekoizpeneri beti toki ederra eginez.

Arin abesbatzak 40 urte

Donibane Lohizunen, denek ezagutzen dute eta preziatzen Arin abesbatza. Horra nun ospatzen dituen bere 40 urteak. Kantaldi berezi bat emanen du karia hortarat ortzirale huntan, maiatzak 10, aratseko 9-etan, herriko elizan. Eta denbora berean aurkeztu du bere laugarren CD-a. Gertakari pozgarria zinez!

Ramiro Arrue ez ginuela nor nahi!

Denek badakigu hori, Ramiro Arrue artista zena margolari arraroa izana dela eta etzela beraz nor nahi edergintzaren mundu hortan! Haren margoek badute arrakasta handia eta hori probatzen da batzu salgai agertzen direlarik han edo hemen. Duela zonbait egun, Getarian, batto, frango handia, biziki ederra, zointan ikusten baitira bi pilotari, inkantean saldu da 90.000 eurotan. Biharamunean, Donibane Lohizunen, beste bat, aise tttipagoa, biziki fina, gaia izanki bi arraunlari estropadetan ari tirahala, 82.620 eurotan joan da, gisa berean inkantean salgai ezarria zena.

Elkarte bat gehiago

Elkarte berri bat sortu da Ziburun eta bere helburuak ezagutarazi ditu Bordagain dorrean egin den bilkura batean. Elgarretaratu nahi ditu Ravel kaiatik Zokorainoko hegi hortan bizi diren jendeak, hirigintza mailean zerbait galdetzen dutelarik hobeki entzunak izaiteko. Hasteko, arranguratuak dira orai arte baino eremu handiagoan autoen aparkatzea pagatuz izanen baita hor gaindi, ekainaren lehenetik aitzina, irailaren 30-a arte, egun guziz, igande eta besta-buruak barne. Ja ardietsia dute pagatuzko eremu hori ez behin erran bezen zabala izaitea. Bestalde, Herriko Etxeak prezio apal berezi bat egitekoa diote hor bizi direneri. Bainan etzaiote hori aski eta beste aldarrikapen batzu ere badituzte, hala nola azpimarratzen duten obra batzuen beharra, espaloi batzuen berritzea besteak beste. Richard Bousquet jarria da elkarteburu, bere aldean dituela Mireille Tachoires eta Beñat Ahetz-Etcheber.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3498. zbk

Sortzeak hiltzea zor

Betiko errana

Azalekoa | 2019/05/09

Ezpeletatik... Sichuan-erat

M.O.

Ezpeletatik...%20Sichuan-erat

Berrikitan 50 bat pertsona joan dira Txinara, 150. urteurrena izanez Armand David ezpeletar apezak deskrubitu zuela Panda Handia. Mintzatu gira Panpi Dirassar Ezpeletako hautetsi eta turismo bulegoko presidentea denarekin, bidaian parte hartu baitu.

Armand David-en urratsetik

Duela mende bat Armand David ezpeletar apeza joan zen misionest Txinara. Aditua zen zoologia eta botanika sailetan, Pariseko Natura Historia Muséum-entzat lan egin zuen eta 70 bat animalia, landare eta harri bildu zituen. Bertako hizkuntza ikasten ari zela eta, Txinako bazterretan ibiltzen zen, ikerketa anitz egin zuela, geroztik beti bali direnak. Ikerketa lan horiek egiten ari zela eta, Sichuan eskualdera joan zen bizitzera, han egon zen 9 hilabetez. Toki hori Tibeteko mugan da, 2000 metrotan kokatua. Miaketa batzuk eginik sartzen ari zela, ohartu zen pertsona baten etxean bazela kabala baten larrua, hasieran uste zuen hartz bat zela. Kuriostasuna piztu zaion eta hilabete bat berantako beste hartz gisako bat ikusi zuen. Azterketak egin ondoan hor da ohartzen ez zela hartz bat baina beste motako kabala bat Panda delakoa.

Geroztik Panda Handia Txinako sinboloa bilakatua da, Panpi Dirassarek erraiten zaukun heientzat kabala sakratua del...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016