Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2019ko Maiatzaren 23a

Izturitze

Artetxean

Aurten ere antzerki bat emaiteko gogoarekin dira herriko besten karietara. Parte hartu nahi duten 10 urtez goitiko neska eta mutikoek maiatzaren 26ko jakinaraz dezatela 06 31 64 60 88ra deituz.

Eskola publikoan ate idekiak

Bigabat herriko eskola elebidunean ateak zabalik izanen dira maiatzaren 25ean larunbat goizez 9etarik 12ak arte. Beren haurrak eskolan sartzeko adinean dituzten burasoentzat ikastetxearen ezagutzeko parada izanen da.

Biltzar nagusi

Izturitzeko AEP elkarteak urteko biltzarra ostiral arats huntan eginen du (20:30), Haixtoenan, usaiako gelan. Kide guziak gomit dira beti bezala.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3500. zbk

Besta on Ama guzieri!

Gure Hitza | 2019/05/23

Gure boza Europara

Jean-Louis Harignordoquy

Europar parlamenturako hauteskundeetan, Euskal Herria bezalako Estaturik gabeko nazioei ez zaie uzten zuzenean beren ordezkariak izendatzeko ahalik.

Europar parlamenturako hauteskundeetan, Euskal Herria bezalako Estaturik gabeko nazioei ez zaie uzten zuzenean beren ordezkariak izendatzeko ahalik. Berenaz injustizia bat da eskubide falta hori, eta zuzen litaike Europako araudia araberan aldatzea. Bainan gaur egun Europan agintzen dutenak Estatu erdira biltzaleen buruak dira. Frantziako eta Espainiako agintariek ez dute deus eginen menean dauzkaten herrialdeak egiazko nazio gisa onartuak izaiteko. Bestenaz nola esplika desterruan bizitzera behartua den Puigdemont-i aurkeztea debekatu nahi ziotela. Horiek hola, gure gustukoa ez izanik ere, Europaren beharra badugu beti landuz eta barnatuz gogoan atxikitzekoak diren lau gauza hauentzat: demokrazia, bakea, oreka eta jasangarritasuna. Beraz, gure eginbidea da igandean bozkatzera joaitea.

Horrek ez du erran nahi gure egitekoa hortan mugatzen dela, eta ez dugula mintzatu behar populuen Europa hobe bat altxatzeko moldeetaz.

Frangotan Europaren gain botatzen dira Frantzi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016