Azalekoa | 2019ko Ekainaren 06a

Bizi! mugimenduak urte ospatzen

M.O.

Bizi!%20mugimenduak%20urte%20ospatzen

2009an sortu zen Bizi! mugimendua 20 bat pertsonen eskutik, nazioarteko Copenhagueko gai lurra zela eta gogoetatzen hasi ziren zer egiten ahal zen justizia soziala eta klima aldaketari buruz. Bildu gira Xabier Harlouchet, hasieratik militante mugimenduan izan denarekin, oroitarazteko mugimenduaren lehen urratsak eta geroztik egin lanak.

2009an sortu zen Bizi! mugimendua 20 bat pertsonen eskutik, nazioarteko Copenhagueko gai lurra zela eta gogoetatzen hasi ziren zer egiten ahal zen justizia soziala eta klima aldaketari buruz. Bildu gira Xabier Harlouchet, hasieratik militante mugimenduan izan denarekin, oroitarazteko mugimenduaren lehen urratsak eta geroztik egin lanak.

Hasierako lehen urratsak

Herve Kemps kazetalari eta idazleak idatzi “Comment les riches détruisent la planète” liburuak eragin bat ukan zuela erraiten zaukun Xabier Harlouchet- ek. Aitzineko urteetan DEMO mugimendu zibilaren ildotik hasi zirela azaltzen mugimenduaren zimenduak, gehituz gai sozial eta ingurumenari buruzko gaiak eskas zirela. Bizi! sortu zen mugimendu altermundialista bezala, larrialdi klimatikoa eta ekologiaren arloa bai eta justizia sozialaren alde lan egiteko. Konstatazioa egin eta, arazoak nun ziren gogoetatu zuten, nola egin aldaketa klimatikoa aldatzeko gakoak eskainiz. Lehen sei hilabeteetan oinarriak pausatzeko gogoeta batzuk eramanak izan ziren klimari buruz, tokiko errealitatea eta egoera orokorra kondutan hartuz. Sozial arloaren egoera lotua zela klima aldaketari ohartuz, bateratu zituzten bi ardatz horiek. Xabier-entzat bi pundu hauek lotuak dira: “gure bizi moldeak du baldintzatzen planetaren egoera klimatikoa eta justizia soziala” gehituz “kaltetuak gehienetan, pobre direnek dituzte ondorioak jasaiten”

Ekintzak eta gogoetak batera

Lehen ekintza 2009ko uztailean antolatu zutela zioen Bizi!-ko partaideak, Biarritzeko Ama Birijinaren Arroka gainerat igan ziren: “Biarritze urpean noizko” mezua zabaltzen zutela, klima aldaketak ekartzen ahal dituen ondorio bat izanez, hori salatu nahian. Ekintza hori lotua zen ere Copenhaguen 6 hilabete berantago antolatua zen gailurraren kontra, Bizi! mugimenduko batzuk Euskal Herritik harat joan ziren. Xabier Harlouchet-entzat holako ekintza, ttipia izanikan ere, kanpaina batean sartzea eta inplikatzea dela, horri garrantzia emanez. Geroztik urtez-urte kanpaina batzuen inguruan ekintza anitz antolatu dituzte, zenbaitzu justizia sozialari lotuak: bankuetan zerga-ihesaren kontra, “lana eta aberastasuna banatu!”, lan lege erreforma salatzeko, igandetako lanaren kontra... Beste batzuk zuzenki ingurumenaren inguruan: “Sistema alda dezagun, ez klima!” lemapean eginak izan dira. Azken denbora hauetan aipagai dena, Macron presidentearen tabloen hartzea Herriko Etxeetan. Joan den astean Arrangoitze, Bidarte, Donibane Lohitzune eta Senperen diren tabloak hartu dituzte, pertsona batzuk arrastatuak izan direlarik.

Ekimen abiatzaile

Alternatiba, 2013-15 artean iragan zena, Baionatik abiatu zen Pariserat heltzeko. Xabier-ek zioen berriak joanago eta larriago izanez, GIEC (Groupement Intergouvernemental d’Experts sur le Climat erakundeak) publikatu zuen azken txoztenak hori erakustera emaiten zuen. Biderkatu behar zirela iniziatiba batzuk herritarrekin batean, pentsatu zuten bizikletaz ibiltzea herriz-herri. Oihartzun handia ukan zuena, geroztik Alternatiba anitz antolatuak izan dira, Europan gaindi 150 bat eta Afrikan ere. Xabier-en hitzetan, gauza ttipi eta xume batzuen bidez legeak edo agintari politikoak aldarazten ahal dira. Euskararen adibidea emaiten zuen, emekiemeki bai herritarrek eta hautetsiek bat egin dutela euskarak ezagupen bat ukan zezan. Ildo beretik kontzientzia hartzeak eta mobilizazioak behartzen duela gauzak aldatzerat, kotsaduraz gain diru anitz ezarriak direla modelo zaharkitu batean.

Ondoko errekonkak

Mugimenduak ez du dudarik bere lan ildoa segitu behar duenik, planeta eta pertsonek jasaiten dituzten erronka handien heineko ekintzak eta mobilizazio determinatuak garatuko dituela. Formakuntza saila uztartuz Bizi!-ren balore eta ibilmoldean oinarrituz, hortarako aste buru bat urtean behin antolatzen dute. Pundu nagusiak: elikagaiak, hirigintza, energia, hondakin kudeaketa... pundu horien inguruan gogoetak eramanez eta proposamenak eginez. Lehen hitzordua emaiten dute Baionan ekainaren 14etik 16a arte, hiru egunez konferentzia, kontzertu eta animazio desberdinak antolatuak izanen dira elkartearen 10 urteak ospatzeko. Joan den astean, egitarau zehatza Herriako irakurleek eskuratua dute xehetasun guziekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3502. zbk

Aingeru agertu nahiz aise bilakatzen ahal gira debru

Michel Serres

Gure Hitza | 2019/06/06

Herri bat osagarri onean!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean izan naiz Garapen Kontseiluko biltzar nagusian, 100 bat pertsona ginen gehiengo handi bat elkarteen ordezkariak. Nihaur Euskal Hedabideen izenean hor nitzen, prentsa ez baita gomitatua, konfidentzialtasuna atxikitzeko hor erranak direneri.

Garapen Kontseiluko ordezkariek antolatua zuten bilkuraren moldea aski berezia zen, presente ziren jendeeri parada emanez beren ikusmoldea eman zezaten. Mahai bakoitzak gai baten inguruan gogoetatu behar zuen, hitz batekin azalduak zirelarik: “Eragin”, “Abiatu”, “Dirdiratu”, “Hazi”, “Antolatu”, “Baieztatu”. Multxoka ginuen “hitzaren” inguruan gogoetak eraman behar ziren, gero agertu diren proposamenak edo oharrak kondutan hartuak dira. Garapen Kontseilua sortu zen (1994) helburu batekin jendarte zibilaren boz-eramailea izaitea, 222 elkarte eta sindikatuetako ordezkariek osatzen dute eta iazko biltzar nagusiaz geroztik 89 pertsona beren izenean heldu dira. Garapen Kontseiluaren funtzioa da propo...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016