Gure Hitza | 2019ko Ekainaren 06a

Herri bat osagarri onean!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean izan naiz Garapen Kontseiluko biltzar nagusian, 100 bat pertsona ginen gehiengo handi bat elkarteen ordezkariak. Nihaur Euskal Hedabideen izenean hor nitzen, prentsa ez baita gomitatua, konfidentzialtasuna atxikitzeko hor erranak direneri.

Garapen Kontseiluko ordezkariek antolatua zuten bilkuraren moldea aski berezia zen, presente ziren jendeeri parada emanez beren ikusmoldea eman zezaten. Mahai bakoitzak gai baten inguruan gogoetatu behar zuen, hitz batekin azalduak zirelarik: “Eragin”, “Abiatu”, “Dirdiratu”, “Hazi”, “Antolatu”, “Baieztatu”. Multxoka ginuen “hitzaren” inguruan gogoetak eraman behar ziren, gero agertu diren proposamenak edo oharrak kondutan hartuak dira. Garapen Kontseilua sortu zen (1994) helburu batekin jendarte zibilaren boz-eramailea izaitea, 222 elkarte eta sindikatuetako ordezkariek osatzen dute eta iazko biltzar nagusiaz geroztik 89 pertsona beren izenean heldu dira. Garapen Kontseiluaren funtzioa da proposamen gune bat izaitea, ideiak hartzea eta lantzea, Euskal Elkargo hautetsiekin batean elgarrekin gauzatzeko. Hots ideia kutxa bat! Euskal Herria bizi da, kultur aldetik aberatsa da, astekari huntan berean astero froga hor dugu herrien berriak irakurtzean. Ohartzen gira zenbat ikusgarri, herriko edo elkarte baten bazkari, konferentzia, erakusketa, kirol gertakari… den antolatua. Osagarrian den herrialde bat dela froga! Horrez gain jendea prest da boluntario bezala lan egiteko, beren denbora libroa emanez, engaiamendu azkarra eskatzen duela.

Ekonomia aldetik ere enpresa, zenbaitzuk herri dinamika bati esker sortu dira. Gogora heldu zait, 80 harmarkadan, Ipar Euskal Herrian kooperatiba anitz sortu zirela, izan ofiziale arloan edo laborantzan, pertsona batzuek nahi izan baitzuten lana sortu herrian, hemengo gazteak tokian atxikitzeko, bai eta orokorki enpleguak sortzeko. Zenbaitzuk, buru beroak izan behar izan dute enpresa horien sortzeko eta iraunarazteko, baina lortu dute. Geroztik beste zenbait lantegi ez dira sortu beti izpiritu berdinean.

Sozial arloan ere ikusten da, adibidetzat azken denbora hauetan, migranteen kasua dela eta, bai eta beste arlo batzuetan, besteak beste izan Bihotz Ostatuak edo Sokorri Katolika, jendea inplikatzen besten zerbitzurako. Ipar Euskal Herrian zenbat elkarte Larrainetik... Biriatu arte ez dira martxan pertsona batzuk engaiatzen direlakoz?

Euskal Herrian badakigu elgarrekin lan eginez gauza batzuen sortzen eta garatzen, gehienetan kanpoko edo instituzioen diru laguntzarik gabe edo gutirekin. Azken denbora hauetan ohartzen gira populazio gazte berri bat heldu dela lan egitera Ipar Euskal Herrirat, froga badela nahikeria bat herrialde baten bizirik atxikitzeko.

Herri baten dinamika azkarrak belaundiz belaunaldi segi dezala, populazio sendo baten seinale!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3502. zbk

Aingeru agertu nahiz aise bilakatzen ahal gira debru

Michel Serres

Gure Hitza | 2019/06/06

Herri bat osagarri onean!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean izan naiz Garapen Kontseiluko biltzar nagusian, 100 bat pertsona ginen gehiengo handi bat elkarteen ordezkariak. Nihaur Euskal Hedabideen izenean hor nitzen, prentsa ez baita gomitatua, konfidentzialtasuna atxikitzeko hor erranak direneri.

Garapen Kontseiluko ordezkariek antolatua zuten bilkuraren moldea aski berezia zen, presente ziren jendeeri parada emanez beren ikusmoldea eman zezaten. Mahai bakoitzak gai baten inguruan gogoetatu behar zuen, hitz batekin azalduak zirelarik: “Eragin”, “Abiatu”, “Dirdiratu”, “Hazi”, “Antolatu”, “Baieztatu”. Multxoka ginuen “hitzaren” inguruan gogoetak eraman behar ziren, gero agertu diren proposamenak edo oharrak kondutan hartuak dira. Garapen Kontseilua sortu zen (1994) helburu batekin jendarte zibilaren boz-eramailea izaitea, 222 elkarte eta sindikatuetako ordezkariek osatzen dute eta iazko biltzar nagusiaz geroztik 89 pertsona beren izenean heldu dira. Garapen Kontseiluaren funtzioa da propo...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016