Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 11a

Tradizioa eta berrikuntzak

Euskal kultur erakundeak eta EHESS-ek gomita zabaltzen dute Euskal etnopoloa labelaren babesean antolatu kolokiora: ekainaren 13an (09-18:00) eta 14an (09-16:00), Euskal Museoan iraganen da. Aipatua izanen den gaia: “Tradizioa eta berrikuntza: identitatea denboran zehar”. Kultura beti berrituz baldin bada, nola iraun dezake beraz kultura-nortasunak denboran? Galdera horren inguruan da gogoeta eramana izanen, herrialde desberdinetako esperientziak (Euskal Herria, Frantzia, Europa Ekialdea, Erdialdeko Amerika), arlo zientifikoak (antropologia, soziologia, historia, politika) eta artistikoak (arkitektura, diseinua, dantza, musika, gastronomia, arte plastikoak) gurutzatuz. Kulturek aldatuz baizik iraun dezaketela, kodigo berriak asmatuz edo zaharkituak berrituz, erronka honen azterketa du jardunaldiak helburu. Sartzea kitorik izanen da, aldiz beharrezkoa da izena emaitea Euskal Kultur Erakundera deituz: 05-59-93-25-25.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/06/11

Haziak Mintzo : Euskal Kultur eguna Milafrangan!

Haziak%20Mintzo%20:%20Euskal%20Kultur%20eguna%20Milafrangan!

Duela bi urte bezala Milafrangako Bihotz Sakratuko ikasle handiek antolatu dute Euskal Kultur egun bat bertze elebidun ikasleekin euskaraz mintzatzeko eta euskal aktibitatea partekatzeko. Aldaketa handiena zen: 2017 goiz bat zen ama eskolako eta CPrentzat bakarrik. Aurten aldiz, egun oso bat da alde batetik ttipientzat eta beste alderat handientzat. Hara nola, maiatzaren 3an, goizarekin, ehun haur 3 urtetik 6 urte arte elgarretaratu dira Milafrangako denen etxean, esku lana, dantza et ipuinak entzuteko. Atelier horiek, Joana Larrandabururen 24 ikaslek (ce1tik cm2 arte) asmatu, prestatu eta antolatu dituzte ttipientzat. Bazen ere Gaia elkartea, euskal joko tradizionalak proposatzeko: soka tira, egur meta, buskail biltzea eta lasto atxatzea. Haurrak etorri ziren Mugerreko eskola pribatutik eta publikotik eta bistan dena Milafrangako eskolatik. Loriatu dira lagun berriak eginez, euskara entzunez eta mintzatuz eta bistan dena jostatuz! Eguerditan denak itzuli dira eskolarat irri eder ba...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/11

Itsas Bazterretik : Gezurretan aritzeko garaia.... Mus!

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20Bazterretik%20:%20Gezurretan%20aritzeko%20garaia....%20Mus!

Apirilaren 30etik maiatzaren 24a arte, kolegioko mus txapelketako multzoen partidak iragan dira gure kolegioan..... eta nola! Aurten bi lehiaketa antolatuak dira: 6./5.ekoa eta 4./3.ekoa. 43 ekipek izena eman dute eta txalotzen ditugu! Astearte eta ostiraletan, bazkaltzeko orduan, ekipak ari dira, gezur zonbaitzuk botatuz, multzoetako partida guziak segurtatzeko. Horren ondotik, ikasleak kalifikatuko dira printzipala ala kontsolantearendako. Laster berriak.... Imido, bi gehiago, bost.... Hordago... Kanta!

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/06

Bakegileak eta Bake Bidea: euskal gatazka gogoan

Bakegileak%20eta%20Bake%20Bidea:%20euskal%20gatazka%20gogoan

Ekainaren 7 eta 8an, Bake Bidea eta Bakegileak mugimenduek antolatzen dute Biarritzen bi ekimen. Biarritzeko Bellevuen ekainaren 7an, gogoeta arrats bat iraganen da (18:30). Veunac Michel Biarritzeko auzapeza eta Michel Berhocoirigoin-ekin Bakegileak sarhitza egin ondoan hitza emanen diote Christiane Taubira 2012tik 2016 arte barne ministro egon denari. Hitzaldia bideo moldean egina izanen da, “Zergatik elkarbizitza”-ren inguruan bere iritzia eman du. Ondotik mahai-inguru bat izanen da: “Bide gurutzatuak, Euskal Herriko bakearen bidean” lema pean. Parte hartuko dute: Iñaki Garcia Arrizabalaga, bere aita Komando Autonomoek hil zuten, Asun Lasa bere anaia GAL-ek bahitu, torturatu eta erahil zuena, Bradom Hamber nazioarteko gatazkak eta justizia transizionalaren ikerketa zentroko zuzendaria. Horren ondotik beste eztabaida bat eramana izanen da Michel Camdessusen eskutik “Elkarbizitza gure desafioa”, pertsonalitate hau Fondo Monetarioko lehendakari ohia da. Azken hitza eman...

Irakurri segida

3502. zbk

Aingeru agertu nahiz aise bilakatzen ahal gira debru

Michel Serres

Azalekoa | 2019/06/06

Bizi! mugimenduak urte ospatzen

M.O.

Bizi!%20mugimenduak%20urte%20ospatzen

2009an sortu zen Bizi! mugimendua 20 bat pertsonen eskutik, nazioarteko Copenhagueko gai lurra zela eta gogoetatzen hasi ziren zer egiten ahal zen justizia soziala eta klima aldaketari buruz. Bildu gira Xabier Harlouchet, hasieratik militante mugimenduan izan denarekin, oroitarazteko mugimenduaren lehen urratsak eta geroztik egin lanak.

2009an sortu zen Bizi! mugimendua 20 bat pertsonen eskutik, nazioarteko Copenhagueko gai lurra zela eta gogoetatzen hasi ziren zer egiten ahal zen justizia soziala eta klima aldaketari buruz. Bildu gira Xabier Harlouchet, hasieratik militante mugimenduan izan denarekin, oroitarazteko mugimenduaren lehen urratsak eta geroztik egin lanak.

Hasierako lehen urratsak

Herve Kemps kazetalari eta idazleak idatzi “Comment les riches détruisent la planète” liburuak eragin bat ukan zuela erraiten zaukun Xabier Harlouchet- ek. Aitzineko urteetan DEMO mugimendu zibilaren ildotik hasi zirela azaltzen mugimenduaren zimenduak, gehituz gai sozial eta ingurumenari buruzko gaiak eskas zirela. Bizi! sortu zen mugimendu altermundialista bezala, larrialdi klimatikoa eta ekologiaren arloa bai eta justizia sozialaren alde lan egiteko. Konstatazioa egin eta, arazoak nun ziren gogoetatu zuten, nola egin aldaketa klimatikoa aldatzeko gakoak eskainiz. Lehen sei hilabeteetan oinarriak pa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016