Herriz Herri - Azkaine (L) | 2019ko Ekainaren 27a

Azkaina

Integrazio Batzordeari laguntza

Urtero bezala, aurten ere Neska Korrika egunean bildu emaitzaren parte bat eskainia izan zaio. Maider Laduchek, Neska Korrikaren izenean, Didier Labegueri ASS Elgarrekin kirol elkarteko lehendakariaren partaidetzarekin, Integrazio Batzordeko Maialen Eldoyen-i 500€ko txekea eman dio aperitifa baten inguruan batzu eta bertzeak bildurik. Haur eta gazten eskolatzeaz arduratzen den elkarte horrek segurki merezi dituela holako urratsak!

Pilotaz bi hitz

Aurten Plazan ostatuak ez du uda guziz bezala, palantxako zoingehiagokorik muntatuko baizik eta esku huskako txapelketa lehen aldikotz, buruz buruka bai eta 11 metra arteko sake eta punpak finkatuz eta pilota “goxoa” jokatzeko baliatuz. Uztail osoa iraunen duen zoingehiagokan parte hartu nahi duenak ostatura dei dezala ekain ondar huntarik goiti.

Dantzaldia

Ortzegun huntan, 27a, euskal dantzak ikusteko parada eskainia zauku Chourioko plazan, iluntzean (21:00) MIRARI taldeak emanik.

Selauru hustea

Hilabeteko azken igandero bezala selauru hustea iraganen da Uhertxin goizetik arrats; aldi huntan Bollendorf eta Azkaine birazkatzeak antolaturik. UDA ON HERRIAko langile eta irakurle guzieri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3505. zbk

Nehori ez bazira sobera fidatzen hortaz etzira sekulan dolutuko

Leonado de Vinci

Gure Hitza | 2019/06/27

Bederatzi miliar!

Janbattitt Dirassar

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala.

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala. Besterik erran ote zaukun gai hortaz, ez niz gehiago oroit, bainan ateraldi hori ez dut ahantzia, lau miliar ginela beraz. Ez hain aspaldi, nazioarteko erakunde nagusiak plazaratu txosten batean irakurtua dut orai zazpi miliarren ozka gainditua dugula. Eta badakizue zer jakina dutan joan den egunean? Hola segituz, 2050ean, heldu baita 31 urteren buruan, bederatzi miliarretarat helduak izanen girela. Kasik hamarretarat hain segur. Hori idatzi duen ikerlea gogoetatua egoki. Nun nola kokatuko den, eta nun nola biziko, hoinbeste jende! Jatekoa ez ote den eskastuko. Ez gituenez kotsadura zerbaitek itoko. Egia erran, bada hameka gogoetaren egitekoa. Gauzak sobera ilun ikusi gabe ere bistan da, eta aise gehiago txarrena gogoan ibilki bagira. Jadanik ere l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016