Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2019ko Ekainaren 27a

Baigorri

Baigorri

Kontzertu

Ortzegun huntan (27a) (18:00) elizan, Hazparne aldetik heldu zauku “Elgarrekin” gizon korua kantatzera. Hemezortzi urte sortua dela, gaur egun 35 kantariek osatzen dute Céline Ladevezek kudeatzen duen talde hau. Euskal kantuez bestalde beren errepertorioan dauzkate ere kortsikar, espainol, italiar eta errusiar kantuak. Sartzea 10€ helduentzat eta urririk 18 urtez petik.

Kermeza

Uztailaren 7an, igandez iraganen da parropiako besta hau. Hunen helburua da, besta hau izan dadin belaunaldi desberdinak elgarretaratuko dituen eguna eta ere Bil Etxea parropiako etxearen mantenua diruz laguntzea, bere gelak herriko elkarteen zerbitzuko uzten dituelako baita behingoz Iparralai musika eskolaren zerbitzurako ere. Eguna, usaian bezala iraganen da: igande goizeko mezetarik landa, bai Irulegin eta bai Baigorrin, bixkotxa saltzeak eginen dira; eguerditan aperitifa eta bazkari alaitua Plaza Xokon. Menua: salda, amuarrain xerra, ahatekia lursagarrekin, entselada, ardi gasna, marrubiak, arno, kafe eta ondoko. Helduentzat: 22 euro eta haurrentzat 8 euro. Zozketa ere izanen da bazkal denboran. Arratsaldean, gelaren inguruan abusatzen ahalko da jokoetan anitz sari baita irabazteko eta haurrek ere izanen dituzte berenak. 7.00etarik goiti talo eta xingar eta zozketa nagusia, lehen saritzat dela bidaia batentzat txartela. Nahi duenak, apairua etxerat eremaiten ahalko du. Hortarako eta parte hartzeko ere, izenak eman behar dira deituz: Catherine Oronos 05 58 37 40 edo Bernadette Hillau 06 71 40 34 46, uztailaren 4a aitzin.

Film dokumentalak eta Foru publikoa

“Institut francophone pour la justice et la démocratie” institutuak festibal hau antolatzen du ekainaren 30tik uztailaren 6ra, Bil Etxea gelan, “Peuples autochtones et justice transitionnelle” lemarekin. Sei film erakutsiak izanen dira eta bakotxaren ondotik lekukotasunak eta debatea deneri idekia. Sartzeak urririk dira. Mundu guzitik unibersitateko ikasleak etorriko dira. Hunen xedea da, munduan zehar baztertuak diren populu batzuen berri emaitea, bereziki betidanik hor bizi direnak eta beren lurrak hartuak izan zaizkienak. Huna egitaraua: ekainaren 30ean igandez, (6:30), “Au coeur des zoos humains”; uztailaren 1an astelehenez, (20:30), Indiens d’Amazonie, “Le dernier combat”; uztailaren 2an asteartez (20:30), “Le peuple invisible”; uztailaren 3an astezkenez (20:30), “Nous sommes l’humanité”; uztailaren 4an ortzegunez (20:30), “Le sand des femmes”; uztailaren 5ean ortziralez (21:00), “The price of peace”. Uztailaren 6an ibiakoitzez, Foru Publikoa. Goizeko 10.00etarik goiti, aitzin solasa: “Les peuples d’Amazonie face à Jair Bolsonaro”; (10.30) mahain ingurua, baliabide naturalen esplotazioa; (12.00), bazkaria eta ONG-ko ordezkariekin topaketa. Emazteen kontrako bortizkeria (14:00); hizkuntzak eta kultura (16:00); filma “Laponiako gazteria” (18:00).

Pilota

Euskal pilota Batzordearen kondu, plaza laxoko txapelketa bururatzen ari da. Zonbait finalerdi jokatu dira joan den aste buruan eta huna Zaharrer- Segiko pilotarien emaitzak. Esku huska helduen lehen mailean, Peio Goicoechea eta Andoni Larre nagusitu Denek Bat-eko A. Cachenaut eta V. Arbeletche-ri: 30/15. Iñaki Goicoechea eta Benoit Errecak galdu Senpereko Thomas Dizabo eta Xabi Berreterbiden kontra:16/30. Gazte mailan, Yoan Elgart eta Nicolas Esainek galdu Senpereko Patxi Lopez eta Iñaki Iratzoquiren kontra: 17/30. Errebotean lehen mailean, Iban eta Teo Riouspeyrous, Paxkal Dutey, JP Lefranc eta Mathieu Asceryk galdu Luzean-en kontra: 7/13. Bigarren mailean, Bastien Lissar, Guillaume Ospital, Sebastien Handia, Thomas Semerena eta Vincent Videgain boskoteak irabazi Villabonaren kontra:13/4.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3505. zbk

Nehori ez bazira sobera fidatzen hortaz etzira sekulan dolutuko

Leonado de Vinci

Gure Hitza | 2019/06/27

Bederatzi miliar!

Janbattitt Dirassar

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala.

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala. Besterik erran ote zaukun gai hortaz, ez niz gehiago oroit, bainan ateraldi hori ez dut ahantzia, lau miliar ginela beraz. Ez hain aspaldi, nazioarteko erakunde nagusiak plazaratu txosten batean irakurtua dut orai zazpi miliarren ozka gainditua dugula. Eta badakizue zer jakina dutan joan den egunean? Hola segituz, 2050ean, heldu baita 31 urteren buruan, bederatzi miliarretarat helduak izanen girela. Kasik hamarretarat hain segur. Hori idatzi duen ikerlea gogoetatua egoki. Nun nola kokatuko den, eta nun nola biziko, hoinbeste jende! Jatekoa ez ote den eskastuko. Ez gituenez kotsadura zerbaitek itoko. Egia erran, bada hameka gogoetaren egitekoa. Gauzak sobera ilun ikusi gabe ere bistan da, eta aise gehiago txarrena gogoan ibilki bagira. Jadanik ere l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016