Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2019ko Ekainaren 27a

Amikuze

Amikuze

Lur Berri kooperatibako langileak kexu!

Joan den ostiralean, Lur Berriko 100 bat langile (lehengoak eta oraingoak) bildu dira Aiziritzeko kooperatibaren egoitzan eta egun guzian hor egon dira. Beren kexua duela hogei bat urte abiatu zen auzigai bati lotua da. Orduan Lur Berrik langileeri eman behar zuen urte hondarreko saria baztertu zuen eta ondotik auzitegiak kondenatu zuen 1,2 milioi ordaintzera langileeri. Hori egin zuen 2014an baina gibelapen interesak gehitzea errefusatu zuen. Berriz, auzitegiaren manuz Lur Berri behartua izan zen 0,8 milioi gibelapen interes gehitzera eta langileeri hori ordaintzera. Lur Berrik, behar zena pagatu zuen bainan dei egin zuen eta urte hastapen huntan auzitegiak deliberatu zuen interesak bakarrik 2014ez goiti behar zirela kontuan hartu eta ez hogei urtez. Beraz, Lur Berrik langileeri galdegin du berrikitan, emana izan zen interes parte bat gibelatzera. Gauzak hortan dira. Joan den ostiraleko ekintzan langileek nahi zuten zuzendaria ikusi eta berarekin mintzatu. Baina ez zen hor eta lehendakaria ere iduriz ez zen telefonoaren puntan! Ageriko ondoko egunetan gauzak nola trenkatuko diren.

Mithirinan mus lehiaketa uztailaren 6an

Mithirindar Goiztiri taldeak mus lehiaketa bat antolatzen du uztailaren 6an ibiakoitzez herriko ezker paretan. Izen emaiteak arratsaldeko 2:30tan hasiko dira eta partidak 3:00etan. Sariak: 500€ txapeldunendako, 300€ bigarrenendako eta lekuko mozkin eta sari anitz gaineratekoendako. Finalak jokatu aitzin, jateko parada ukanen duzue (xingarra piperadarekin). Ongi etorri deneri.

Marrazki erakusketa Amikuzeko mediatekan

Amikuzeko mediatekak marrazki erakusketa bat antolatzen du ekainaren 28tik uztailaren 31a arte. Aurtengo gaia da “Bat batean, oihanaren barren barrenean...”. Amikuze kolegioko seigarren ikasleek, Belem Julien eta Mathieu Schmitt artisten laguntzarekin, egin lan kolektiboa erakustera emana izanen da. Estreinaldia ekainaren 28an ostiralez (17:00) eginen da. Deneri idekia da.

Orotarik

Hirugarren aldikotz, Uharte Hiriko gazteluan erakusketa bat egonen da uztailaren 1tik, irailaren 30a arte. Lekuko artisten obrak erakutsiak izanen dira. Besteak beste: Chantal Allais (urmargoak), Mauricette Stevenot (margolaria), Marie Roger- Etchegoyen (margolaria), Christian Saint-Marc (margolaria), Gratianne Ahrweiler (margolaria), Miren Laxague (margolaria), Hervé Larrieu (metal zizelkaria). Usaia duten bezala, Donapaleuko antzerki taldeak beren urteko ikusgarriaren emaiten hasiak dira: "je vous fais visiter l’appartement". Aste huntan oraino ariko dira Saint-Louis zinema gelan ekainaren 28an eta 29an (21:00) eta 30ean (15:00). Sartzea urririk da. Donapaleun heldu den igandean, ekainaren 30ean, gitarra kontzertu bat emana izanen da merkatu plaza estalian. "Takashi Iwagami" taldea ariko da (20:30. Sartzea urririk.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3505. zbk

Nehori ez bazira sobera fidatzen hortaz etzira sekulan dolutuko

Leonado de Vinci

Gure Hitza | 2019/06/27

Bederatzi miliar!

Janbattitt Dirassar

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala.

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala. Besterik erran ote zaukun gai hortaz, ez niz gehiago oroit, bainan ateraldi hori ez dut ahantzia, lau miliar ginela beraz. Ez hain aspaldi, nazioarteko erakunde nagusiak plazaratu txosten batean irakurtua dut orai zazpi miliarren ozka gainditua dugula. Eta badakizue zer jakina dutan joan den egunean? Hola segituz, 2050ean, heldu baita 31 urteren buruan, bederatzi miliarretarat helduak izanen girela. Kasik hamarretarat hain segur. Hori idatzi duen ikerlea gogoetatua egoki. Nun nola kokatuko den, eta nun nola biziko, hoinbeste jende! Jatekoa ez ote den eskastuko. Ez gituenez kotsadura zerbaitek itoko. Egia erran, bada hameka gogoetaren egitekoa. Gauzak sobera ilun ikusi gabe ere bistan da, eta aise gehiago txarrena gogoan ibilki bagira. Jadanik ere l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016