Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2019ko Ekainaren 27a

Plaza laxoko berri

MO

Aste huntan ere, partida garrantzitsuak zituzten gure pilotariek. Eta orohar, anitzak emaitza onekin etorri etxerat. Lehen mailako, David Etcheto- David Chamalbidek, hil ala biziko partida zuten jokatzen, Bidarraiko plazan eta azkenean gureek irabazi, 30-17, Lau Herriko J St Paul-A Espil-en parean. Irabazte horrekin, lehen mailarako lekua segurtatu dute heldu den urteko, egia erran aurtengoa doi bat berezia izan da anitz kolpatu edo fisiko enegurengatik. Horrengatik eskertuko ditugu gure bi David lauzkatu dituzten, bi pilotariak Patxi Cazenave eta Roger Etchevers! Hirugarren mailan, finalaurdenen kondu, A Etchemendy-P Cazenave 30 / Oztibartarrak2 9. Hemen, Irisarriko Airoski gelan iragan partidan, Arño eta Patxik partida hastetik buru menperatuz, finalerdiko bidea ideki dute eta aldi huntan Oztibarreko 3 Lucu-Ithurralde dituzte parean izanen. Artekoetan, finalaurdenetan, Suhuskuneko plazan, Mikael eta Battit Poutçou-Hourcade anaiek 20 / Sarako Izarra 30. Hastapenean, suhuskundarrak ongi hasi baldin badira gero Lapurtarrek joko hobea erakutsi dute, zinez pare pollitaren itxura eman daukute. Beti, Suhuskuneko plazan egonez, gaztetxoetako bi parek, final zortzigarrenak jokatu eta irabazi. Irisartarrak1 P Bidart-X Aizpurua 30 / Goizeko Izarra 17 eta Irisartarrak2 B Uhart-E Sallaberry 30 / Sarako Izarra 21. Orain finalaurdenetan, Irisartarrak1 / Abarratia eta Irisartarrak2 / Maule. Deneri, suerte on!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3505. zbk

Nehori ez bazira sobera fidatzen hortaz etzira sekulan dolutuko

Leonado de Vinci

Gure Hitza | 2019/06/27

Bederatzi miliar!

Janbattitt Dirassar

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala.

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala. Besterik erran ote zaukun gai hortaz, ez niz gehiago oroit, bainan ateraldi hori ez dut ahantzia, lau miliar ginela beraz. Ez hain aspaldi, nazioarteko erakunde nagusiak plazaratu txosten batean irakurtua dut orai zazpi miliarren ozka gainditua dugula. Eta badakizue zer jakina dutan joan den egunean? Hola segituz, 2050ean, heldu baita 31 urteren buruan, bederatzi miliarretarat helduak izanen girela. Kasik hamarretarat hain segur. Hori idatzi duen ikerlea gogoetatua egoki. Nun nola kokatuko den, eta nun nola biziko, hoinbeste jende! Jatekoa ez ote den eskastuko. Ez gituenez kotsadura zerbaitek itoko. Egia erran, bada hameka gogoetaren egitekoa. Gauzak sobera ilun ikusi gabe ere bistan da, eta aise gehiago txarrena gogoan ibilki bagira. Jadanik ere l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016