Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2019ko Ekainaren 27a

Arberoa egunaren berri

Herriko besta giroan abiatu da eguna: ikastolako panpina Xantxoteiko leihotik pilota plazarat jaustearekin, gako botatze, suziri, tiro eta haurrek kantatu bertsuekin. Ondotik ikastolan antolatu bi pilota lehiaketen finalak jokatu dira:

- Eskuhuska: Johañe eta Iztebe Oihenart bi anaiek ereman dute Gexan eta Kaiet Arotzarena anaier.

- Palaz: Maddi eta Filipe Etxart aitalabak nagusitu dira Melina eta Alain Armendaritz aitalaber. Partidetarik landa, hor ziren buru handi eta ziganteak gaiteroekin, Izturitzen lehen aldikotz atsegin handirekin ikusi eta entzun direnak. Luzaz iraun duen hurrupaldiaren ondotik Denen Etxean bildu dira 160 bat bazkaltiar orotarat. Aratsaldean haur eta helduen arteko herri jokoek ere ukan dute arrakasta. Berriki berrantolatua eta aberastua izan den herriko parkean bazen mugimendu arastiri arte.

Anartean izan dira ere kontzertu interesgarriak eta ikastolako buraso eta haurren arteko mus lehiaketaren finala, Mehaineko Sallagoity aita semeek ereman dutena Izturitzeko Oiharzabal ama semeeri. Hots kausitua izan den eguna, adiskidetasunean iragan dena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3505. zbk

Nehori ez bazira sobera fidatzen hortaz etzira sekulan dolutuko

Leonado de Vinci

Gure Hitza | 2019/06/27

Bederatzi miliar!

Janbattitt Dirassar

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala.

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala. Besterik erran ote zaukun gai hortaz, ez niz gehiago oroit, bainan ateraldi hori ez dut ahantzia, lau miliar ginela beraz. Ez hain aspaldi, nazioarteko erakunde nagusiak plazaratu txosten batean irakurtua dut orai zazpi miliarren ozka gainditua dugula. Eta badakizue zer jakina dutan joan den egunean? Hola segituz, 2050ean, heldu baita 31 urteren buruan, bederatzi miliarretarat helduak izanen girela. Kasik hamarretarat hain segur. Hori idatzi duen ikerlea gogoetatua egoki. Nun nola kokatuko den, eta nun nola biziko, hoinbeste jende! Jatekoa ez ote den eskastuko. Ez gituenez kotsadura zerbaitek itoko. Egia erran, bada hameka gogoetaren egitekoa. Gauzak sobera ilun ikusi gabe ere bistan da, eta aise gehiago txarrena gogoan ibilki bagira. Jadanik ere l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016