Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2019ko Ekainaren 27a
Kabalkada antolaketa haste
Ortzaizen, gazte multxo bat hasi da kabalkada bat antolatu nahian, hau 2020eko larrazkenean agertzeko gisan. Hortarako elkarte bat sortu dute, Urzaiz deitua (hau da Ortzaizeren lehen izen ezaguna). Dantza ikasketa batzuk hasiak dituzte jadanik igande guziez eta orain bertze urrats batzuk abiatzen dira. Holako ikusgarri batek antolaketa lan handia du arlo ezberdinetan eta lan talde batzuk eginak izanen dira. Ortzaiztar guziak gomitatuak dira lan talde horietan sartzea beren izena emanez heldu den ortziralean, uztailaren 5ean, (20:00) Denen-Etxea gelan eginen den bilkuran. Galdera guziak egiten ahalko dira eta bakotxak bere ahalen arabera bere ekarpena hautazen ahalko du.