Pilota | 2019ko Ekainaren 27a

HAZPARNEKO MASTERS-AK : LARRALDE ETA XALA XAPELDUN PLAZA LAXOKO FINALAURDENEN EMAITZAK

JME

GARAZIKO ASTELEHENA

Ekainaren 24an, Garaziko astelehenak

bazuen usaiaz kanpoko

itxura bat sasoin huntan, bi

buruz burukako partidekin eta

jendea polliki bildua zen Garatenerat.

Lehen partidan:

Alcasena............................ 40

Lucu................................... 25

Oraino amatur den Zaharrer

Segiko pilotari gaztea nagusitu

zaio zenbait denbora huntan

Elite Pro mailan den Lucu-ri.

Hastapenean, berdin ziren 3/3

baina zalu Xabik abantaila hartu

du: 6/4, 12/8, 18/12, 26/14,

30/20, 35/25.

Oren bat eta 3 minutu iraun du

partidak;

Saketik egin tantoak: irabazleak

9, galtzaileak bat eta

beste bat falta.

Bigarren partidan:

Maiz................................... 40

De Ezcurra......................... 32

Bigarren partida hau orekatuago

zen 5 berdintzerekin: 2/2,

7/7, 28/28, 29/29, 30/30.

Azken hamarkada arte Paxkalek

zuen abantzua: 13/7,

21/19, 27/23. Azken berdinketaren

ondotik, Maizek bere

ahalak erakutsi ditu bai eta ere

trinketeko jokoa nola menperatzen

duen. Horrela, ondarrean,

Paxkal kasik lekuaren

gainean utzi du: 39/31, 40/32.

Partida hunek oren bat eta 9

minutu iraun du, bi pilotariek,

8na sake sartuz.

Heldu den astelehenean, uztailaren

1ean, 17:00etan, usaiako

partidetarik bat:

Bielle / Çubiat......................?

Olçomendy / Lambert X.....?

BERRIA TRINKETEKO

MASTERS-AK HAZPARNEN

Hazparneko Masters-en

emaitzak:

 Lehen finalerdia, ekainaren

19an, azteazkenean

Open lehiaketan:

Olçomendy / Lambert X... 40

Lambert L / Larralde B...... 20

Partidaren lehen partean, bi

ekipak elgarren bete ziren, beti

berdinean, 14 aldiz ados: lehenik

1/1 eta azkenik 15/15. Gero

alde batetarat joan dira tantoak

23/17, 32/18, 40/20. Sakeen

aldetik ere ezberdintasuna:

Olçomendyk 6, Lambert-ek

bat.

Partida hunek oren bat ez

baian iraun du.

Masters mailan:

Waltary / Ducassou........... 40

Ospital / Harismendy........ 35

Partida gogorra, Waltary-ren

boteak behar baitira altxatu bereziki

trenpu onean delarik eta

hala zen partida huntan. Partidan

zehar 6 berdintze kondatu

ditugu: 2/2, 7/7, 9/9, 15/15,

16/16, 33/33. Hortik goiti, Waltary

eta Ducassou nagusitu

dira: 37/33, 40/35.

Waltaryk 15 sake, Ospitalek 7.

Partidaren iraupena: oren bat

eta bi minutu.

 Bigarren finalerdia, ekainaren

20an, ortzegunean

Open lehiaketan:

Bielle / Çubiat.................... 40

Inchauspe / Iturbe............ 20

Masters mailan:

Larralde / Xala................... 40

Etchegaray / Bilbao........... 24

Lehen zatian, partida atakatua

zen. Etchegaray eta Bilbao ongi

hasi dira 9/1, aitzinean abiatuz.

Gero, Xala jokoan sartu

delarik gauzak aldatu dira eta

21/21etan ados eta berehala:

27/24. Etchegaray eta Bilbaoren

konduak ez dira gehiago

mugitu, Larralde eta Xala-k ez

baitiete xantza izpirik utzi.

 Ekainaren 23an, igandean

Open finalean:

Bielle / Çubiat.................... 40

Olçomendy / Lambert X... 30

Masters finalean:

Larralde / Xala................... 40

Waltary / Ducassou............ 38

Finala huntan, hastetik bazen

tentsio pixka bat: herriko pestak,

ekipa bat herritarra, bestea

irabazterat etorria eta galeria

guziak bete-beteak. Peio eta

Yves 8/5 aitzinean zirelarik, Waltary-

k pilota bat gaitzeko xistuan

apalegi tiratu du eta Peio kausitu

bekainean. Hau erori da eta

istant bat kantxan etzanik egonik

aldageletarat joan da. Han

mediku eta beste laguntzaileek

artatu dute eta hiru oren laurdenen

buruan, huna gure pilotaria

berriz trinketean burua lotura

batez inguratua baina jokoari

lotzeko kar handiarekin. Ez

zitekeen Peio gustuan, halere

bere partida egin du.

Partidan zehar, 6 berdintze:

lehena 12/12, gero, 16/16,

20/20, 29/29, 35/35, 38/38.

Bi ekipak, aldizka aitzinean

ziren, ekipa bakoitzak kintze

andana bat egiten baitzuen

segidan: sake, sare, gantxo,

denetarik. Hala nola, Waltary

eta Ducassou aitzinean zirelarik

29/22, Peio eta Yves aitzinera

pasatu zaizkie 34/29, beste ekipak

bere aldetik 8 kintze egin

ditu segidan berriz aitzenean

jarriz 38/35. Hor ere, azken 5

kintzeak hazpandarren alde,

xapela jaunzten zutela saritzat.

Peiok 12 sake, Waltaryk 15.

Jokoak oren bat ez baian iraun,

gelditzez kanpo.

ELHINAKO LEHIAKETA

ARMENDARITZEN

Lehiaketa hunen finala heldu

den igandean, ekainaren 30ean,

igandez iraganen da:

17:00etan, aitzin partida

18:00etan, partida nagusia

Etcheverry / Ducassou........?

Ospital / Harismendy..........?

EUSKAL HERRIKO PILOTA

BATZORDEAN: PLAZA LAXOKO

XAPELGOA

Joan den asteburuan, xapelgoaren

finalerdiak jokatu dira

lehen mailan, zenbait aldakuntzarekin

: Arbeletche, Urruty-ren

ordez, Goicoechea, Etchegaray-

en ordez eta Valencia, Dizaboren

ordez.

 Kanbon, ekainaren 22an,

larunbatean

Goicoechea / Larre (Zaharrer

Segi 4).................................. 30

Cachenaut / Arbeletche (Denek

Bat)............................... 15

 Donapaleun, ekainaren

23an, igandean

Goicoechea / Erreca (Zaharrer

Segi 1)................................ 30

Valencia / Bereterbide (Senpere

2)................................. 17

Finalak beharrak dira uztailaren

7an, Hazparnen

16:30etan Gazteen finala

17:00etan.Lehen mailako finala

HEGOALDEKO BERRIAK

Heldu den asteburuko programak,

Euskal Telebistak zabalduko

dituenak zuzenean:

 Adarraga (Logroño), ekainaren

21ean, 20:30etan

Dario – Ruiz........................ 22

Elordi – Untoria.................. 16

Irribarria – Zabaleta............ 22

Elezkano II – Rezusta......... 15

 Arbizu, ekainaren 23an,

17:00etan

Retegi BI – Tolosa.............. 22

Dario – Erostarbe.............. 10

Ezkurdia............................. 22

Jaka.................................... 17

 Eibar, ekainaren 24an,

17:00etan

Zabala – Martija................. 13

Egiguren V – Zabaleta....... 22

Altuna III............................. 22

P.Etxeberria........................ 10

Mendizabal III – Ruiz......... 18

Elordi – O.Etxebarria.......... 16

Huna orain heldu den asteburuko

partidak. Heldu den astean

emanen ditugu San Ferminetako

torneoen xehetsaunak.

 Sopelana, ekainaren 28an,

21:15etan eta Euskal Telebistaren

bidez zuzenean

Elezkano II – O. Etxebarria..?

Jaka – Untoria.......................?

Ezkurdia................................?

Altuna III................................?

Mungia, ekainaren 29an,

17:00etan

Elordi – Jaunarena...............?

P.Etxeberria – O.Etxebarria..?

Elezkano II – Ladis Galarza..?

Jaka – Martija......................?

 Atano III (Donostia), ekainaren

30ean, 17:00etan eta

Euskal Telebistaren leihotik

zuzenean

Retegi BI – Garmendia........?

Egiguren V – Erostarbe.......?

Ezkurdia – Tolosa.................?

Altuna III – Bikuña................?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2019/06/27

Mundu Zabalean

M.L.

Ernalkin mozketaren buru biltzarra

Senegaleko hiri nagusian, Dakarren bildu ziren joan den aste erdian bost ehun bat aditu, gobernu ordezkari eta gobernuz kanpoko erakundetako ordezkariak. Aipagai nagusiak bi izan zituzten: ernalkin mozketa eta adin txikiko ezkontzak. Bi errealitate munduko emazte anitzek jasan behar izaiten dituztenak. Ernalkin mozketa jada jasana dute munduan 200 milioi emaztek, UNICEF erakundeak plazaratu duen zenbakia da. Gutxiz gehienak afrikako kontinentean bizi dira, barne dira ere milioi erdi bat emazte hexagonoan bizi direnak. Ardurenean ebakidura horiek jasaiten dituzte neska gaztetxoek udako oporraldien iragaiteko beren burasoen familietara Afrikara joaiten direlarik. Uste baino maizago ere ebakidura horrekin batera neska gaztetxoak ezkontarazten dituzte familien artean hautatu mutiko edo gizon batekin. Zaitasun handiak badira ebakidura horien ohiturak geldiarazteko. Guziz famietan berean burutzen baitira eta ebakitzaileak gutxiz gehienetan fam...

Irakurri segida

Azalekoa | 2019/06/27

LAUKOTE EDO ZORTZIKO

Beñat Sarasola

Manex Pagolaren inguruan noiztenka biltzen ziren Beñat Sarasola, Joanes Borda eta Gexan Alfaro, egonaldi goxo bat elgarrekin pasatzeko, bazkari on bat segurtatuz bidenabar. Lau adiskide, beraz “laukote” bat eta beren lagunekin “zortzikote” bat osatzen zuten.

Karia horretara, hiru kopla hauek idatzi zituen Beñatek eta Urketako omenaldiakari hiruek kantatu zituzten, kopla bakoitzeko azken lerroa jendeak gogotik errepikatzen zuelarik.

(airea: Izotz ondoko eguzki…)

Gure urteko eguna huna nun den jina…

Nunbait baldin badago, hemen da jende fina.

Bizi hau gozatzeko baitzaigu egina,

Hortakotz on gireno jo ta ke aitzina. (bis)

Laukote edo zortziko, biak on zaizt neri,

Udaberriko lana udazkenez ageri…

Hazia erein eta zerua zohardi,

Debalde ez da izan lan eta izerdi!

Garai onean baigira gertatu munduan,

Gainera zorionez, hemen Euskal Herrian!

Arbasoen ureti...

Irakurri segida

Azalekoa | 2019/06/27

G7tik... G7 EZ-erat!

M.O.

G7tik...%20G7%20EZ-erat!

Nork ez du entzun G7 gailurra iragan behar dela Biarritzen agorrilaren 24etik 26a arte. Egun guziz denek aipatzen duten gai bat, bakoitzak besteak baino informazio gehiago du. Bilkurak eskuin eta ezker komertsantekin, herritarrekin... denek jakin nahian xuxen zer pasatuko den. Horren ondoan kolektibo bat ere sortu da G7 EZ! deitzen dena, kontra-gailur baten antolatzen ari da. Herria astekaria ere interesatu da xuxen gailur horiek zer diren, zer antolaketa eskatzen duen... eta zer ondorio duten.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/27

Irakurleak mintzo : Alemanak Arnegin

JB. Etxarren-Lohigorri

1940 urte dohakabera begiak itzuliz, haurtzaroko oroitzapen parrasta bat gogoratzen zaizkit. Lehenik, maiatzaren 10eko ortzantz karraska hura, noiz eta ere egunkariek eta irratiek Alemanen ofensiba zabaldu baitzaukuten, denak harriturik utziz. Hitz horren erroaren arabera, “harri bilakaturik”. Erdaraz: “pétrifiés”. Aitak igorri ninduen auzo bati berria jakinaraztera. Verduneko gerlari ohia bereak gogoan gelditu zen, kopeta murritz. Beharbada bere baitan erabiliz garaipen harek balio herrestorik ukan zukeenez. Nahiz bat ala bertzea neutro izan, Holandan eta Belgikan alemanak sartu ziren. Gero Frantziari buruz jeutsi, Ardennes- etako oihanetan gaindi aisexka ibiliz. Alta aspaldian oihukatua zaukuten jeneral ospetsu batzuk aleman tankek ez zutela hor gaindi ibiltzeko lanik izanen, hain ziren zuhaitzak elkarri hurbil emanak. Beraz Maginot gaztelu luzea hor geldiarazia zuten, zernahi gostaia baitzen ordu arte. Alta itsasoraino heldu izan balitz, ate guziak hetsirik kausituko zi...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/06/27

Egun eta Bihar

J-B D

Neurri berri batzu

Aspaldian, badu urteak eta urteak, arrangura handiak badira lan eskasarekin. Bai, zinez buruhauste gaitzak. Sail hortan ere gobernuak nahi du gauza frango kanbiatu. Erabaki parrasta bat badu beraz hartua. Egia erran, deus ez omen da aldatuko jadanik lanik gabe direnentzat. Neurri berriak zehaztuko dituzte uda huntan eta martxan ezarriko batzuk azaroan eta beste batzuk berantxago. Gobernuaren arabera errextasun gehiago izanen da nornahirentzat eta langabezia ozka batez behar litake apaldu. Beste frangok diote aldiz neurri berri horiek ez dutela deus onik ekarriko bainan ba zailtasun gehiago. Gisa guziz, lanik gabe geldituko denak laguntza gutiago ukanen du ez balinbada lanean arizana sei hilabetez bederen aitzineko bi urtetan. Orain arte lau hilabete aski zen eta 28 hilabeteko epean. Diru laguntza zonbatekoa izanen den, hortan ere izanen dira aldaketak, konduak ez dira orai artinoko moldean eginen, ondorioz batzuk irabazle naski eta beste batzuk galtzale...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/27

Itsas Bazterretik : "Mikel Laboa gogoan" 5.enendako!

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20Bazterretik%20:%20Mikel%20Laboa%20gogoan%205.enendako!

Maiatzaren 22an, Maialen Alfaro eta Philippe Albor, tailer batzuen eta ikusgarri baten eskaintzera 5.eko ikasleei etorri dira. Lehenago, euskarako Sabina eta musikako Aaron irakasleekin, Mikel Laboaren bizia edo(ta) hautatu kantu batzuen lantzeko parada ukan dute, hala nola "Haika mutil", "Martxa baten lehen notak", "Txoria txori".... Goizean goiz, ikastetxea esnatzen ari zenean bi artistak lekuak girotzera etorri dira. Tailerrak ikastetxeko kirol gelan iragan dira, aldiz emanaldia IDZtan. Hurbileko harremanarekin, bai eta giro goxo batean iragan dira tailerrak. Bertan, ikasleek kantatzeko, Mikelen bizitzako atal ezberdin batzuk ezagutzeko, gorputzarekin jolasteko aukera ukan dute. Hots, ikusgarriaz hurbiltzeko gakoak bi artistek ikasleei eskaini nahi izan dizkiete. Ikasleen arabera, ikusgarria izan da momenturik hoberena lagunekin partekatu dutena.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/27

Haziak Loratzen : ilunean

Elena Rada Diez Baionako AEK Gau eskola C1 maila

Haziak%20Loratzen%20:%20ilunean

Txikitan urtero oporretara joaten ginen gurasoak, ahizpa eta ni. Pixkanaka-pixkanaka Espainiako hiri desberdinak ezagutu genituen, urteak pasatu ahala. Urte batez, Madrilera joatea erabaki genuen ez baigenuen hiri nagusia ezagutzen. Madrildar Chueca auzo ospetsuan ostatua hartu genuen, apartamendu txiki batean. Kokapen bikaina zeukan egoitzak, eta ororen gainetik hiri guztia oinez ezagutzera uzten gintuen. Bi kale nagusi elkartzen zituen kale txiki batean kokaturik zegoen. Behin afaldu ostean, apartamendura abiatu ginen. Jende ugari zegoen kalean, eta gazte talde batzuk zebiltzan han hemenka, festa giroa hasteko ordua zelako. Gure ondoko bi atalondoak obretan zeuden, hortaz gure atalondoko atea iluntasunean zegoen, iñolako argirik gabe. Giltza ateko sarrailan sartzerakoan tupustez gizon bat atera zitzaigun ilunetik! Aitamak, ahizpa eta laurok harriturik geratu gintzaizkion, zer egin ez genekiela! Estatua moduan higiezinik! Ezezagunak eskua berokiko poltsikoan sartu zuen, zerbaiten ...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/27

Haziak Mintzo : TUDELAtik... ALDUDErat

Aldudeko Mendi Alde eskola

Badu orain 2 urte Aldudeko MENDI ALDE eskolak daramala mugaz gaindiko proiektu bat. Alde batetik, trukadak egiten ditu Iruñeako kolegio batekin. Iaz, hango 6 ikasleek pasatu zuten aste bat Aldudeko eskolan beren gutun-kideen etxean lo eginez. Aurtengo primaderan, Aldudeko ikasleak izan dira Iruñean hango kolegioaren bisitatzen eta parte hartu dute ere zonbait kurtsoetan. Bestalde, ekainean Tudelatik jin zaizkigu 2 gazte beren ikasketak hemen segitu nahiz. Astea, Aldudeko familietan pasatu eta asteburuetan beren etxerat sartzen dira berriz etortzeko ondoko astean. Hara berek eman arrazoinak holako esperientzia baten bizitzeko: “Hizkuntzen ikasteko gustua, kultura eta ohidura desberdinen kuriostasuna; ordutegia, janaria, eskola ttipi batean ikastea adin guzietako haurrak gela berdinean …” Ondoko urteetan ere esperientzia berdinaren segitzeko xedearekin da Aldudeko eskola.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/27

Mendiko suak

Mendiko%20suak

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak argitaratu berri duen 5. kaier teknikoaren aurkezpen publikoa eginen da uztailaren 10ean, asteazkena (14:30), Ainhize Monjolosen: “Mendiko suak Ipar Euskal Herrian: iraganeko ohitura? Mendia iraunkorki kudeatzeko tresna bat?”. Urte guziz, neguan, suak piztuak dira Euskal Herrian eta orokorki Pirinioetako mendietan. Mendi eremuetako larre eta alhaguneen kudeatzeko aspaldiko ohitura da. Eta negu guziz, erreketek sortzen dituzten ke lanoak eta paisaia beltzak ikusirik, herritar batzuk beren kezkak eta desadostasuna adierazten dituzte, su horiek ingurumenari egin ditzazketen kalteetaz galdezka, bioaniztasunaren suntsitzeaz, lur higadura azkartzeaz edo airea partikula finaz kutsatzeaz beldur baitira.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/27

Musika entzunez bihotzak lasaiago

Fédération française de cardiologie egiturak berrikitan atera du txosten bat nun agertzen den musikaren entzuteak ondorio onak baizik ez dituela bihotzarentzat. Ikerketa batzuk eginak izan dira nun agertzen den odol-presioa aldatzen dela, hatsaren erritmoa... hots bihotzaren ibilmoldea hobetzen. Aholkatua zaigu eginahala autoan, lanean, etxean... musika entzutea, %39ez hobetzen dituelako gure ahalak. Bestalde errana da, agertua izan den dokumentuan, omore onean jartzen duela pertsona. Horrez gain beharrezkoa da egun guziz irri egitea, hobetzen duelako bihotzaren erritmoa. Tratamendu errexa: musika entzunez... irri egin!

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/27

Txik Txak garraio berria

Uztailaren 1enetik harat autobus garraio aldaketa bat bada “Transport64” billakatzen da “Le car express-Txik Txak”. Udan ibilaldiak berdinak dira, aldiz irailaren 2tik harat izanen dira aldaketak ordutegietan bai eta bide berri batzuk idekiko dituzte. Helbide huntan xehetasun guziak eskuragarri dira: communaute-paysbasque.fr.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/27

Epelondoren xokoa : PATTAKA ALDE

EPELONDO

Arrestatu dute, azkenean, Lorient aldean, permisik gabe gidatzen zuela bere neska lagunaren konpainian, hamar urteko mutiko bat erail eta bestea larriki zauritu zuen gaztea. Bederatzi egun pasatu zituen sasian eta hotel merke bezain tepo batean atzeman zuten. Prentsan agertzen dira horrelako berriak, ez beti hain tragikoak, jainkoari esker. Alabaina, autoek, bizikletek eta trotinetek aho batez, oinezkoa dute partida. Iragan astean ikusi da sare sozialetan, gidari erotu bat, itsu baten laguntzailea erasotzen, ez baitezpada, diskretuki.

Karrikak pattaka airez hantuak direla ezin uka. Edozer ona da suaren pizteko, so bat, oihu bat, ohar bat, keinu bat, eta bizikletaz edo autoz pasatzen zaituenaren ezpainetatik laido oldeak isurtzen dira, ez bakarrik hiztegi aberatsa duela frogatzeko! Biolentzia giroa hedatzen da bat batean, bakoitza bere mailan, bestearen biktima senditzen dela: gidaria, bere autoa pasaia zebratuetan pilatzera behartua delako, ama-haurrak egiazki izutu direlak...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/27

ENARGIA argindar eskaintza abiatzen

ENARGIA%20argindar%20eskaintza%20abiatzen

ENARGIA kooperatiba bat da, Azkainen kokatua, 2 langile ditu, beste 3. postu baten sortzeko asmoarekin. Interes kolektibo kooperatiba hunen xedea da herritarrek sortu egitura izaitea lurraldearendako, hurbiltasuna helburutzat hartuz. ENARGIA, I-ENER energia ekoizpen sozietatearen segida logikoan da, bai eta osagarriak dira bi egiturak. ENARGIAren helburua da emeki-emeki garatzea energia ekoizteko gune berriak, I-ENEReri erosiz, horrela tokiko zirkuitu hobetsiz. ENARGIAren aktibitatea hidroelektriko argindar hornitzaile baten saltzearekin hasiko da, ekoizle independenteak batzen dituen Union des producteurs locaux d’électricité sozietatearen bidez. Berrikitan ukan du ministeritzatik baimena argindarra banatzeko %100 berriztagarria izanen dena. Uztailaren 1enetik harat partikular edo profesionalak kidetzen ahalko dira edo bezero arrunt bezala edo kooperatibako partaide bilakatuz. Proposatzen ditu bi eskaintza: “oinarrizko” edo “ordu oso eta hutsen” eskaintza deitzen duena....

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/06/27

Euro agindu eskaera Josu Urrutikoetxearen kontra

Euro%20agindu%20eskaera%20Josu%20Urrutikoetxearen%20kontra

Josu Urrutikoetxea, ETA erakunde armatuaren buruzagi politiko ohia Pariseko dei auzitegiak deitua zuen joan den astean. Azken hunek erabaki du libro uztea kontrol judizial pean. Baina askatua izan orduko, DGSIren (Direction Générale de la Sécurité Intérieur) egoitzetara eramana izan da Pariseko ministerio publikoaren kontrol pean. Espainiaratze eskaera bat ukan du, euroagindua notifikatu diote. Ihardukitze anitz izan dira, besteak beste, Bake Bidea eta Bakegileak mugimenduenganik: “Gaur egungo kontestuan, egoera hori onartezina da. Espainiar zein Frantses estatuek ez dute, azken zortzi urteetan jendarte zibilak bultzaturiko lana kontutan hartzen. Josu Urrutikoetxea, Pariseko dei auzitegiak erabaki zuen bezala kontrol judizial pean libratzea galdegiten dugu”. EH Bai eta EH Bildu mugimendu politikoek ere ageri baten bidez salatu dute gertakari hori: “Atxiloketa honek ez du bat egiten Euskal Herrian bizi dugun bake prozesuarekin, ez eta auzitegiak hartutako erabakiarekin!”...

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2019/06/27

Zorionak

Maite Irazoqui

Hamabi dira, zangoak taulen gainean eta burua izarretan. Hamabi dira, oinak airos eta begi- beharriak erne. Hamabi dira, egiak hitzetan eta irria ezpainetan.

Hamabi emazte dira, urteak hezurretan eta gaztetasuna gorputz- izpirituan. Hamabi emazte Biriatuko xokoan, gizon bat edo bertze lagun, antzerkilari bilakatuak direnak.

Hastapenean beren memorioa nahi zuten atxiki eta zabaldu, delako Alzheimer hori etxetik kanpo atxikitzeko eta haizatzeko. Adinarekin nork ez du ahantzi izen bat, norabide bat, egin behar bat? Beldurra sartzen da eta jakintsunek erraiten baitute ariketak egin behar direla memorioa ez galtzeko, horra nola emazte horiek sortu duten antzerkilarien taldea duela zenbait urte.

Ekainaren 22an, Biriatun eman dute beren urteko ikusgarria. Bi orduz hurbil, jendea xoratu dute. Gaurko gertakariak, egungo gizartearen aldaketak edo arazoak, aurkeztu dauzkigute, zorrozki eta errealismo handirekin, baina zer umorerekin! Ofizioko umoristek ez dute deus h...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2019/06/27

Kantuz, Bakersfield eta Donibane Lohizune ahaide, eta Dan Ansotegui

Joseba Etxarri

Kantuz_%20Bakersfield%20eta%20Donibane%20Lohizune%20ahaide_%20eta%20Dan%20Ansotegui

VIÑA DEL MAR, TXILE.

Sanfermineko besten aitzinetik, kantu elgarretaratze bat eginen dute ostegun huntan Txileko Viña del Mar-Valparaisoko Eusko Etxean. XIX. mende ondarretik dira euskaldunak komunitate gisa ezarriak Txileko eskualde huntan, eta 1915ean sortu zuten bertan hiriko lehenengo euskal elkartea ‘Elgarri laguntzeko Euskal Txiletar Elkartea" izenpean, ondotik 1940etan egungo Eusko Etxea sortuko zelarik. Gaurko hitzordua, kantuz arizateko La Paral Kulturalen eginen dute, 20:00etan, Duo Lusitania bikotea laguntzaile eta euskal kantuak protagonista.

VIEDMA, PATAGONIA.

Iragan asteko txoko huntako argazkia testurik gabe agertu zen, hauxe zen: "Emakume euskalduna Patagonian" zuen izenburu, hala izena baitu Argentinako Viedma eta Patagones-ko Aberri Etxeak abiatu duen proiektuak. Eskualdeko euskaldunen memorioa berreskuratu nahi dute, genero ikuspuntua gogoan. Lehenengo txostena irailaren 8an, Diasporaren Egunean, plazaratuko dute.

BAKER...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2019/06/27

Azkaina

Integrazio Batzordeari laguntza

Urtero bezala, aurten ere Neska Korrika egunean bildu emaitzaren parte bat eskainia izan zaio. Maider Laduchek, Neska Korrikaren izenean, Didier Labegueri ASS Elgarrekin kirol elkarteko lehendakariaren partaidetzarekin, Integrazio Batzordeko Maialen Eldoyen-i 500€ko txekea eman dio aperitifa baten inguruan batzu eta bertzeak bildurik. Haur eta gazten eskolatzeaz arduratzen den elkarte horrek segurki merezi dituela holako urratsak!

Pilotaz bi hitz

Aurten Plazan ostatuak ez du uda guziz bezala, palantxako zoingehiagokorik muntatuko baizik eta esku huskako txapelketa lehen aldikotz, buruz buruka bai eta 11 metra arteko sake eta punpak finkatuz eta pilota “goxoa” jokatzeko baliatuz. Uztail osoa iraunen duen zoingehiagokan parte hartu nahi duenak ostatura dei dezala ekain ondar huntarik goiti.

Dantzaldia

Ortzegun huntan, 27a, euskal dantzak ikusteko parada eskainia zauku Chourioko plazan, iluntzean (...

Irakurri segida

Inbido | 2019/06/27

Neska gazteak ere futbolean ari...

Muslaria

Neska%20gazteak%20ere%20futbolean%20ari...

Keinka huntan, eta uztailaren 7a arte, bada Frantzian gaindi lehiaketa berezi bat azkarki aipatzen dena eskuin eta ezker, hori da futbolarien munduko xapelketa bainan futbolari horiek denak neska edo (eta)emazte gazteak izanki. Partida guziak telebistak zabaltzen ditu eta biltzen da zernahi jende, lehen partidan baziren 40.000 ikusliar eta beste hainbeste, edo gehiago, izanen finala jokatuko denean. Usaian baino aise arrakasta gehiago badu beraz lehiaketa horrek. Zerk egiten du hori? Alde batetik, bai Frantzian berean bai eta beste herrialde frangotan, gero eta neska gazte gehiago emanak dira futbolari, gero eta jende gehiagok segitzen dituzte ere heien harat-hunatak. Bestetik lehiaketa hori burutik buru Frantzian jokatzen da eta gainerat frantses taldea ez da txarrenetarik, bere lau lehen partidak irabaziak ere ditu.

Zendako ez?

Egundainotik izan dira baloin jokoak. Edo baloina eskutan hartuz eta botaka erabiliz, edo alde bat zangoen puntan eta beraz ostikoka! D...

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/06/27

Jondonane besta ederrak

Donibane Lohizunen, oro har ederki joan dira Jondonane bestak, aroa ere alde. Bazen jende eta bazterrak airos ziren. Besten idekitzeko ekitaldi berezian, ikusteko zen nolako mundua bazen, kasik denak gorri eta beltxez jauntziak. Eta zonbat haur kantari eta atabalari, denak loriatuak! Anitzen gustuko, behin ere etzen izana hoinbeste jende ortzirale aratsarekin, giroa ere gisa hartakoa, biziki alegera. Larunbatean, mugimendu gaitza goizetik arats! Hasteko berrehun bat lasterkari Zurekin elkartearen sustenguz, irabazle Eric Etchegaray saratarra. Ondotik, arraulariak battelekuekin eta arrain saltzaileak lasterka, besoetan eremaiten zutela zare bat iduriz segurik arrainez betea. Arroltze moleta prestatzaileen lehiaketan José Fadon nagusi. Bazkari alegera Ramiro- Arrue plazan. Aratsaldean, estropada gustagarriak. Jondonane suek ere ukan dute beren betiko arrakasta. Igandean, zernahi jende mezan eta ondotik, Begiraleak elkartearekin, gaitzeko aurresku ederra. Jarria elizako atean, begia e...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2019/06/27

Hazparne

Bero handien menturan

Bero handirik gertatzen balitz prest izaiteko eta molde egokian buru egiteko, Hazparneko sozial zentroak adinetakoen eta bakarrik bizi diren enbaldituen izen biltze bat apailatzen du. Prebentziozko izen biltze horren helburua da, behar orduan, nor izan daitekeen laguntzeko berehala jakitea. Segurtasun horren ukaiteko, 65 urtez goiti dutenek edo enbaldituek zentroan eman behar dute izena 05 59 70 29 07 zenbakira deituz goizetan (09:00-12:30).

Zerga etxean

Aurten izan den zerga altxatzeko molde aldaketarekin, batzuendako xehetasun eskasa izan daiteke. Hortarako zerga etxeak ondoko hitzorduak emaiten ditu, bere arrengurak aipatu nahi dituenarentzat. Uztailaren 8an, agorrilaren 5ean eta irailaren 9an. Egun horietan harat joaitea aski da goizetan (09:00-12:00) edo arratsaldetan (14:00-16:00).

Jean Lissar edo Meriako karrikan

Urte hastapenean saltegi berri batek ateak ideki zituen: pizza, talo, panini eta kebab-ak pr...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2019/06/27

Airemodelismo erakustaldia

Airemodelismo%20erakustaldia

Airemodelismo erakustaldi bat ikusteko parada emana izanen zaiku igande huntan, ekainaren 30ean, Urzumuko kaskoan, goiz eta aratsaldez: goizean 9etarik eguerdi arte, eta aratsaldean 2etarik 6ak arte. Airemodeloak dira formato ttipiko hegazkinak, lurretik gidatuz aireratzen eta hegaldatzen direnak. Hemen eskainia izanen zaikuna erakustaldia da, ez lehiaketa. Dagoeneko, 25 bat partehartzailek emana dute izena. Hauen artean Patrick Bengochea Xiberutarra. "Corsair" gisako airemodelo biziki ederra erabiltzen du, eta bikotean egingo du erakustaldia, lagun batekin. Beste gisa anitzetako hegazkinak ere izango dira: planeagailu handiak, lauzkatuak, turbina motorreko "jets" batzuk, helikoptero eta beste... Ikuskizun ederraren parada beraz igande huntan Itsasun, Urzumun, goiz eta aratsaldez, eta hau guzia...kitorik!

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2019/06/27

Senpere

Herriko Bestak asteburuan

Jondoni Petriren ospakizunendako, Gazteen komiteak gaitzeko programa aurkezten du urtetik- urtera. Ostirala 28an: (12:00) adinekoen bazkaria La Nivelle jatetxean; (14:00) Eskolen lasterketa, kirol zelaian; (18:30- 19:30) Gantxiki trinketean, Senpereko open-aren finalerdiak esku-huska; (20:00) aperitifa pilota plazan eta ondotik (21:30) herriko zikiroa, Emile Negelouak animatua; Etxeratzea taxiaz urririk. Larunbat 29an: (12:00) Txopinazoa, herriko gakoen emaitea eta kirolarien sariztatzea; (13:00- 18:00) haurren xokoa “Euskaraz jostatzeko gunea”, piknika, (14:00) Euskaraz Bizi taldeak antolaturik joko eta musika; (14:30) Baso Pong lehiaketa; (16:00) “Joelette” oinezko ibilaldia; (16:00) Euskal Herriko txapelketaren kondu, esku-huska pilota plazan, artekoen A maila eta ondotik bigarren maila; (20:30) atun gorri dastaketa, Santiago jatetxean; (22:30) Kontzertua Willis Drumond taldearekin; gauerditan dantzaldia Herri-Tmo taldeak animaturik. E...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019/06/27

Uztaritze

Uztaritze

Uztaritzeko kermeza

Halsukoaren ondotik Uztaritzeko kermezaren aldi dugu igande huntan. Meza bakarra Jondoni Bixintxo elizan (11:00) Labourdins taldeko musikariekin. Ondotik zintzur bustitze eta bazkaria eskola giristinoko aterbean, musikariekin eta eskolako haur kantariekin. Gomita zabaldua da eta ongi etorri deneri.

Tolosa senidetza

Tolosa Uztaritze senidetzaren 30. urtemuga ospatuko da larunbat huntan 29an Tolosan. Karia hortara autobusak antolatuak dira hautetsi dantzari, musikari eta kantarientzat. Autobusen sariak Herriko Etxeak bere gain hartzen ditu, bazkariak aldiz bakotxak bere gain 22 eurotan. Abiatzea eginen da Lapurdiko aparkalekutik (9:30); itzultzea (20:00). Izenak eman daitezke oraino telefono huntara: 06 07 44 42 21.

Uztaritzeren saihesbidea

Hirurogeitahamar bat entzuleren aitzinean (heietan alderdi orotako hautetsi zonbait), Aski elkartea mintzatu da joan den ortzegunean aspaldian aipatzen den Uztaritzeren saihesbi...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2019/06/27

Aiherra

Aiherrako besta alaien ondotik, MILESKER gazteria ederrari

Berriki iragan herriko pesten ondotik, lehen lehenik eskertu behar ditugu pesta komiteko gazteak, holako lana eramanik besta hauetan. - Ortziral arratsean, jende gutti, erran behar da frango hotz zela, eta ez zela herritar gazteek eman antzerkirik. - Larunbat arratseko zikiro bestarentzat, aroa xoragarria eta 590 afaltiar bildu zen, joan den urtean baino 40 gutiago, baina zer giroa! Giro zinez onean iragan zen gaualdi osoa, Erritmo taldearen dantzaldiarekin bai eta afari denboran jendea kantuz eta dantzan arrarazi duen Kontrabanda taldearekin. Igande goizaldera etxera itzultzeko presatua ez zen jende anitz bazen oraino, plazan. -Igande eguerditan, Herriko Etxeak eskaini aperitifak betiko arrakasta izan zuen. Zortzi taldeak zuen alaitu hau eta zoin ederki, bai eta herriko gaiteroek, hauek lehen aldikotz ikusten genintuelarik herrian, berriki hasiak baitira gaita jotzen. Biba zuek. - Igande arratsaldean Euskal Herri...

Irakurri segida

Herriz Herri - Banka (NB) | 2019/06/27

Banka

Dolu:

Errekan sortua zen Patricia Gainza 47 urte zituen alaba baten ama, sofriturik gangrenak eraman du. Elizkizunak egin dira herriko elizan, jendalde eder batek parte hartu duela. Gure doluminak eskaintzen ditugu familia guziari.

Herriko bestak:

urte guziz bezala aste hunen hondarrean izanen ditugu bestak. Huna egitaraua: Ortzilarean (20:00) afaria Adartza taldeak alaiturik; ibiakoitzean: gaualdia Olhaberri ostatuan; igandean (10:30) meza nagusia klikarekin, ondotik zintzur bustitzea, bazkaria Erregina ostatuan, aratsaldean (17:00), Kantu Txapelketa, ondotik talo eta xingar, dantzaldia Baga taldearekin. Gomita igortzen dugu deneri momentu goxo baten pasatzera.

Uztailaren 14an:

(10:30) meza, klikak alaiturik, ondotik herritarren bazkaria.

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2019/06/27

Plaza laxoko berri

MO

Aste huntan ere, partida garrantzitsuak zituzten gure pilotariek. Eta orohar, anitzak emaitza onekin etorri etxerat. Lehen mailako, David Etcheto- David Chamalbidek, hil ala biziko partida zuten jokatzen, Bidarraiko plazan eta azkenean gureek irabazi, 30-17, Lau Herriko J St Paul-A Espil-en parean. Irabazte horrekin, lehen mailarako lekua segurtatu dute heldu den urteko, egia erran aurtengoa doi bat berezia izan da anitz kolpatu edo fisiko enegurengatik. Horrengatik eskertuko ditugu gure bi David lauzkatu dituzten, bi pilotariak Patxi Cazenave eta Roger Etchevers! Hirugarren mailan, finalaurdenen kondu, A Etchemendy-P Cazenave 30 / Oztibartarrak2 9. Hemen, Irisarriko Airoski gelan iragan partidan, Arño eta Patxik partida hastetik buru menperatuz, finalerdiko bidea ideki dute eta aldi huntan Oztibarreko 3 Lucu-Ithurralde dituzte parean izanen. Artekoetan, finalaurdenetan, Suhuskuneko plazan, Mikael eta Battit Poutçou-Hourcade anaiek 20 / Sarako Izarra 30. Hastapenean, suhuskundarra...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2019/06/27

Arberoa egunaren berri

Herriko besta giroan abiatu da eguna: ikastolako panpina Xantxoteiko leihotik pilota plazarat jaustearekin, gako botatze, suziri, tiro eta haurrek kantatu bertsuekin. Ondotik ikastolan antolatu bi pilota lehiaketen finalak jokatu dira:

- Eskuhuska: Johañe eta Iztebe Oihenart bi anaiek ereman dute Gexan eta Kaiet Arotzarena anaier.

- Palaz: Maddi eta Filipe Etxart aitalabak nagusitu dira Melina eta Alain Armendaritz aitalaber. Partidetarik landa, hor ziren buru handi eta ziganteak gaiteroekin, Izturitzen lehen aldikotz atsegin handirekin ikusi eta entzun direnak. Luzaz iraun duen hurrupaldiaren ondotik Denen Etxean bildu dira 160 bat bazkaltiar orotarat. Aratsaldean haur eta helduen arteko herri jokoek ere ukan dute arrakasta. Berriki berrantolatua eta aberastua izan den herriko parkean bazen mugimendu arastiri arte.

Anartean izan dira ere kontzertu interesgarriak eta ikastolako buraso eta haurren arteko mus lehiaketaren finala, Mehaineko Sallagoity aita s...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lasa (NB) | 2019/06/27

Ezkontza

M.G.

ekainaren 8an beren baia eman dute elgarri Herriko Etxean, Elizagaray Dominique eta Isabelle Marie Thérèse Bonnaille aitama gazteek. Beren urratsa segitu dute elizan beren baiak erreberrituz Jean Elizagaray familiako apezari. Baitezpadako urrats horiek beterik, egunari zoakon besta egiterat joan dira Gamia ostaturat Buzunaritzen. Urte multxo bat huntan Hiribehere kartierrean altxatu dute Etxekonia etxe pollitean. Luzaz uros bizi diten elgarrekin beren bi haurrak handitzen ikusiz diotegu desiratzen. Goresmenak zueri eta zuen etxekoeri.

Irakurri segida

Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2019/06/27

Kabalkada antolaketa haste

Kabalkada%20antolaketa%20haste

Ortzaizen, gazte multxo bat hasi da kabalkada bat antolatu nahian, hau 2020eko larrazkenean agertzeko gisan. Hortarako elkarte bat sortu dute, Urzaiz deitua (hau da Ortzaizeren lehen izen ezaguna). Dantza ikasketa batzuk hasiak dituzte jadanik igande guziez eta orain bertze urrats batzuk abiatzen dira. Holako ikusgarri batek antolaketa lan handia du arlo ezberdinetan eta lan talde batzuk eginak izanen dira. Ortzaiztar guziak gomitatuak dira lan talde horietan sartzea beren izena emanez heldu den ortziralean, uztailaren 5ean, (20:00) Denen-Etxea gelan eginen den bilkuran. Galdera guziak egiten ahalko dira eta bakotxak bere ahalen arabera bere ekarpena hautazen ahalko du.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2019/06/27

Baigorri

Baigorri

Kontzertu

Ortzegun huntan (27a) (18:00) elizan, Hazparne aldetik heldu zauku “Elgarrekin” gizon korua kantatzera. Hemezortzi urte sortua dela, gaur egun 35 kantariek osatzen dute Céline Ladevezek kudeatzen duen talde hau. Euskal kantuez bestalde beren errepertorioan dauzkate ere kortsikar, espainol, italiar eta errusiar kantuak. Sartzea 10€ helduentzat eta urririk 18 urtez petik.

Kermeza

Uztailaren 7an, igandez iraganen da parropiako besta hau. Hunen helburua da, besta hau izan dadin belaunaldi desberdinak elgarretaratuko dituen eguna eta ere Bil Etxea parropiako etxearen mantenua diruz laguntzea, bere gelak herriko elkarteen zerbitzuko uzten dituelako baita behingoz Iparralai musika eskolaren zerbitzurako ere. Eguna, usaian bezala iraganen da: igande goizeko mezetarik landa, bai Irulegin eta bai Baigorrin, bixkotxa saltzeak eginen dira; eguerditan aperitifa eta bazkari alaitua Plaza Xokon. Menua: salda, amuarrain xerra, ahatekia lursagarrekin, ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2019/06/27

Amikuze

Amikuze

Lur Berri kooperatibako langileak kexu!

Joan den ostiralean, Lur Berriko 100 bat langile (lehengoak eta oraingoak) bildu dira Aiziritzeko kooperatibaren egoitzan eta egun guzian hor egon dira. Beren kexua duela hogei bat urte abiatu zen auzigai bati lotua da. Orduan Lur Berrik langileeri eman behar zuen urte hondarreko saria baztertu zuen eta ondotik auzitegiak kondenatu zuen 1,2 milioi ordaintzera langileeri. Hori egin zuen 2014an baina gibelapen interesak gehitzea errefusatu zuen. Berriz, auzitegiaren manuz Lur Berri behartua izan zen 0,8 milioi gibelapen interes gehitzera eta langileeri hori ordaintzera. Lur Berrik, behar zena pagatu zuen bainan dei egin zuen eta urte hastapen huntan auzitegiak deliberatu zuen interesak bakarrik 2014ez goiti behar zirela kontuan hartu eta ez hogei urtez. Beraz, Lur Berrik langileeri galdegin du berrikitan, emana izan zen interes parte bat gibelatzera. Gauzak hortan dira. Joan den ostiraleko ekintzan langileek nahi zuten zuzendaria ikus...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016