Azalekoa | 2019ko Uztailaren 11a

Lehen euskarazko agregazioa

M.O.

Lehen%20euskarazko%20agregazioa

Bildu gira Baigorrin Karine Etcheverry Urepelen sortu emazte gaztearekin, lehen pertsona baita euskarazko agregazioa eskuratu duena. Euskal Irratietako entzuleek ezagutzen dukete, egonaldi bat ere egina baitu Irulegiko Irratian bai eta ere Xendarineko Ahizpak nork ez ditu entzun herriko plaza horietan kantuz.

Lehen urratsak

Karinek ttipitatik euskara bere hizkuntza naturala duela ez da dudarik, etxetik haste… Aldudeko eskolan lehen mailan ere kurtsoak izanez. Baigorriko kolegioan bai eta Donibane Garaziko lizeoan beti euskarazko kurtsoak segitu ditu. Bere baitan du euskararen atxikimendua, urepeldarrak zioen bezala, bere bidean erakasle batzuen kurutzatzeak oraino gehiago gogoa eman dako sail hortan segitzeko. Horren segidan Bordeleko Montaigne lizeoan, letretako ikasketetako (hypokhâgne-khâgne) saila 2 urtez egin zuen eta ondotik beste 5 urtez zientzia politikoak, Bordeleko zientzia politikako ikastetetxean (IEP) eta Madrilen, tartean gaztelerako lizentzia eskuratuz. Bi Master-ak bururatu eta lanean aritzeko gogoa ere zuela, hor zen sartu Euskal Irratietan eta ondotik Garabiden segitzen zuela. Hortarik erakaskuntza munduan sartuko da ordezko batzuen egiteko, ikasketak eta lanbidea elgarrekin eramanez.

Goi mailako ikasketak

Baionako unibertsitatean segitu ditu euskarazko agregazioa prestatzeko klaseak, Bordeleko Montaigne unibertsitateari loturik. Euskalkiak, sozio-hizkuntzalaritza, literatura, zibilizazioa… besteak beste landu dituen arloak izan dira. Agregazioaren azterketa bi partetan iragan dela esplikatzen zaukun, otsailean idatzizko frogak pasatu ditu, gaiak zirelarik: sozio-hizkuntzalaritza, historia Euskal Herrikoa bai eta Frantses iraultza, itzulpena eta literatura. Lehen froga eskuraturik ahozko azterketak pasatu ditu ekain huntan, hizkuntzalaritza, literatura eta kurtso baten prestakuntzarako ariketa. Laster Karinek emaitzen berri ukan du, plazer handiz eta satisfantxaz hartu zuen bere emaitzen berria, agregazioaren lortzea egin duen lanaren ezagupena dela nonbait sendituz. Urepeldar neska gaztea azterketa hori euskara sailean lortu duen lehena baldin bada, esperantza du beste batzuk ere izanen direla ondoko urteetan.

Euskararen egoera

Nola ez aipa euskarazko agregazioa lortu duen pertsona batekin euskararen geroa. Karinek pentsatzen du hizkuntzaren erabileraren gaia plazaratu eta landu behar dela. Bide horretatik, Euskaraldia bezalako ekimenek ondorio baikorrak izan ditzaketela dio, hizkuntza bat jendartean egunero baliatuz dela bizirik egonen adieraziz. Baina euskaraz sortzen, irakasten, ikasten, administrazioetan, hedabideetan lan egiten dutenak ere beharrezkoak direla dudarik ez du.

Bide berri bati buruz

Orain Karinek igurikatuko du nun izanen duen lanpostua heldu den sartzean. Harekin mintzatuz ohartzen gira erakaskuntza gostukoa duen lana dela, urepeldarrak dioen bezala ofizio hortan gazteekin arituz zerbait pasarazten da, beti ikasten da galde berriak sortuz aitzina joaiteko. Hartu duen bide hori egin ahala luzea eta emankorra izan dadin, geroan ere beste batzuk euskarazko agregaziodun izan daitezen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3507. zbk

Harritzen niz ikusiz badirela jendeak ez direnak sekulan deusetaz harritzen

Lucien Jerphagon

Gure Hitza | 2019/07/11

Altxorren bidea

Peio Jorajuria

Santiagoraino heldurik hogeita hamahiru egunez, itzuliak gira etxera. Barkatuko dautazue berriz ere joan den aldiko gai beraz ari banaiz hemen. Alabaina, etxeratu berri huntan, ez dut oraindik bertzerik buruan. Egin dugun bost asteko ibilbide zoragarriak, nahiz batzutan neketsua izan, burua osoki betetzen daut. Aitortu behar dut ere denbora hortan guzian Euskal Herriko eta munduko gertakariez frangotto deskonektaturik egon girela. Noizean behin halere berriño batzuk pikorkatzen genituen, bereziki han hemenka bide bazterretako ostatuño zenbaitetan kafeño bat hurrupatzen genuelarik, tokiko diario edo egunkariari soako lasterra ematen geniola, tituluak gehien bat begiztatuz, artikuluetan gehiegi sartu gabe. Eta gure ibilaldia bururatzean, berri hau ere jin zaigu: Peio Jorajuria dela Seaskako lehendakari berria, Paxkal Indoren segida harturik. Eta berehala jin zaizkit telefonoz goresmenak, oraindik Santiagon nintzela. Hauxe argitu behar dut haatik: ene homonimo bat da Seaskaren buru ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016