Gure Hitza | 2019ko Uztailaren 11a

Altxorren bidea

Peio Jorajuria

Santiagoraino heldurik hogeita hamahiru egunez, itzuliak gira etxera. Barkatuko dautazue berriz ere joan den aldiko gai beraz ari banaiz hemen. Alabaina, etxeratu berri huntan, ez dut oraindik bertzerik buruan. Egin dugun bost asteko ibilbide zoragarriak, nahiz batzutan neketsua izan, burua osoki betetzen daut. Aitortu behar dut ere denbora hortan guzian Euskal Herriko eta munduko gertakariez frangotto deskonektaturik egon girela. Noizean behin halere berriño batzuk pikorkatzen genituen, bereziki han hemenka bide bazterretako ostatuño zenbaitetan kafeño bat hurrupatzen genuelarik, tokiko diario edo egunkariari soako lasterra ematen geniola, tituluak gehien bat begiztatuz, artikuluetan gehiegi sartu gabe. Eta gure ibilaldia bururatzean, berri hau ere jin zaigu: Peio Jorajuria dela Seaskako lehendakari berria, Paxkal Indoren segida harturik. Eta berehala jin zaizkit telefonoz goresmenak, oraindik Santiagon nintzela. Hauxe argitu behar dut haatik: ene homonimo bat da Seaskaren buru izendatua izan, askoz gazteagoa, Senpere eta Azkaine arteko Serrestarra, ni baino aise talendutsuagoa hain segur kargu mota horrentzat. Ez otoi egin beraz eni merezi ez dutan konplimendurik!

Dena den, eta Santiagorateko bidera itzuliz, zinez esperientzia liluragarria izan da bizi izan duguna. Santiagora heltzea, segur, merezitzen da. Badira memento nekeak, zangoak zaurituak direlarik bereziki. Eta hondar egunetan ibiltariak sekulakoak baziren mainguka aitzinatzen, helburua juntatu nahiz, buruarekin dela orduan gehiago urratsa egiten zangoekin baino. Eta heltzearekin zer poza aurpegietan! Eta bihotzetan! Umiltasunaren eskola da kaminoa. Nekezia baino atsegin gehiago bada, haatik. Lurralde zoragarriak dira zeharkatzen. Nafarroako bazter ederrak ezagutzen genituen, haratagoko lurrak gutiago, eta badute denek beren xarma. Gaztela-Leongo Meseta famatua, gari landez bereziki apaindutako lurralde lehorra, ainitz gustatu zaigu. Harrizko etxe ttipiz osatua den Galizian ere loriatu gira. Husten ari diren herriak, baina badute arima bat, bihotz barneraino sendi dena.

Horiek horrela, kaminoko altxor handiena da bidean gurutzatzen dituzun jendeak, nun nahikoak, mota guzietakoak, sinesdunak, sinesgabeak, dudakorrak, errebelatuak, homosexualak eta nahi den guzia. Eta zenbaitekin zinez harreman sakonak ukan ditugu. Harreman iragankorrak, gehienak ez baititugu gehiago ikusiko, baina haien aurpegiak eta haiekin ibilitako solasak gure baitan ditugu, hazten gaituzte. Derrick ingelesa, Jennifer australiarra, Angelo lonbardiarra, Stéphane normandiarra, Luisianako Layni eta Zach bikote gaztea, Milango Pietro, Londres eskualdeko Janet, Torrontoko Glenn, Mexikoko Alejandro eta beste guziak, Connecticut, Guadalajara, Malaga eta nun nahikoak, zer altxorra! Ingelesez edo gazteleraz, kiskun kaskun, solasak aberatsak dira. Idekiduraren eskola da kaminoa. Banituzke kazeta hunen bete anekdota kondatzeko, baina gauden hortan. Kaminoak zernahi erakaspen ematen ditu, halanola Galiziako herri batean irakurtu dugun hauexe: “La vida es corta pero ancha. Se siempre tu mismo”. Bizia laburra da baina nasaia. Zaude beti zuhaur.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3507. zbk

Harritzen niz ikusiz badirela jendeak ez direnak sekulan deusetaz harritzen

Lucien Jerphagon

Gure Hitza | 2019/07/11

Altxorren bidea

Peio Jorajuria

Santiagoraino heldurik hogeita hamahiru egunez, itzuliak gira etxera. Barkatuko dautazue berriz ere joan den aldiko gai beraz ari banaiz hemen. Alabaina, etxeratu berri huntan, ez dut oraindik bertzerik buruan. Egin dugun bost asteko ibilbide zoragarriak, nahiz batzutan neketsua izan, burua osoki betetzen daut. Aitortu behar dut ere denbora hortan guzian Euskal Herriko eta munduko gertakariez frangotto deskonektaturik egon girela. Noizean behin halere berriño batzuk pikorkatzen genituen, bereziki han hemenka bide bazterretako ostatuño zenbaitetan kafeño bat hurrupatzen genuelarik, tokiko diario edo egunkariari soako lasterra ematen geniola, tituluak gehien bat begiztatuz, artikuluetan gehiegi sartu gabe. Eta gure ibilaldia bururatzean, berri hau ere jin zaigu: Peio Jorajuria dela Seaskako lehendakari berria, Paxkal Indoren segida harturik. Eta berehala jin zaizkit telefonoz goresmenak, oraindik Santiagon nintzela. Hauxe argitu behar dut haatik: ene homonimo bat da Seaskaren buru ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016