Han eta Hemen | 2019ko Uztailaren 13a

“Zazpi senideko” antzerkia ikusgai interneten bidez

a€œZazpi%20senidekoa€%20antzerkia%20ikusgai%20interneten%20bidez

Manex eta Ximun Fuchs anaiek eman “Zazpi senideko” antzerkiak Zestoan bere itzulia bururatu du, azken emanaldia zela. Artisten erranetan, berriz beste obra baten ikusteko parada ukanen dugu irailetik harat. “Zaldi Urdina” sorkuntza berri baten prestatzen ari dira Larzabaleko semeak. Anartean antzerkia ikusia ez duenak edo berriz ikusteko nahian, youtuberen bidez ahal du.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/07/13

Giristino eskolen zuzendaria aldatu

Giristino%20eskolen%20zuzendaria%20aldatu

Joan den ekainean jakin zen Jean-Marc Aphaulek hemengo eskola giristinoko zuzendaritza uzten zuela, izendatua izan da Hérault departamenduko eskola giristinoen kudeatzeko. Vincent Destais-ek hartuko du hunen segida, Lyon-etik heldu da, jatorriz Mayenne eskualde koa da, 52 urte ditu, 5 haurren aita. Agorrilaren 19an etortzekoa da Euskal Herriko eta Biarnoko eskolen ezagutza egitera, ofizialki irailaren 1ean hasiko da.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/07/12

Medaille de l’éducation nationale SEASKAri

Xipri Arbelbide

Manifestaldi bat ederra egin du aldi bat gehiago Seaskak Biarritzen ez dizkiotelakotz behar dituen irakasleak eman nahi. “ Seaska Kexu” oihala ikusi dugu aitzinean. Baina gure arerioak isilarazteko beste ttanttorik behar da. Zer dute beren tripako mina? Zer aitzakirekin dute Seaskako murgiltze sistima gaitzesten? Hain zuzen azken hilabete hauetan mintzatu dira gai hortaz hiru ministro eta horietan hezkuntza ministroa bera. Huna zer erran dien senatariei: “Le fait d'apprendre une langue régionale en immersion pourrait n’être pas si bon que cela, à fortiori si l'enfant est mis dans la situation d'ignorer la langue française”. Ikastoletako haurrek ez lekikete frantsesa ministroaren arabera! Horrelakorik entzun behar ginuela! Lauki honek frogatzen du, hori gezur larria dela. Hameka urtez, ala departamendu mailan, ala Frantzia mailan, baxoa eskuratu duten ikastoletako gaztetxoak lehen ateratzen dira; handikap bat daukatelarik bizkarrean: ikasketak euskaraz egiten dituzte et...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/07/12

Elgetako ikusgarria

Joakin Ortzi Acheriteguy

"EASAC - Ecole d'Acrobatie du Spectacle et Arts du Cirque" (akrobazia eta ikusgarri eskola) Hendaian kokatua den eskola bat da nun akrobazia eta mugimendu artistikoak ikasten diren. Ekainaren 19an Elgeta hiriak gomitaturik, akrobazia eskola horrekin joan naiz hiri hartara ikusgarri baten egitera. Elgeta hiri txiki bat da 1000 biztanlekoa eta mendian da 500 metro gora. Larunbat goiz hartan ikusgarria errepikatu dugu eta arratsaldean Hendaiatik Elgetara joan gira. Han giro euskaldun eta biziki ona sentitzen zen. Baziren kontzertuak, zintzur bustitzeak eta beste hainbat gauza. Ikusgarria egin eta gero, akrobazia eta zirko tailerrak izan dira eta arratsean afaria egin dugu. Esperientzia horrek Iparraldeko eta Hegoaldeko loturak indartu ditu, hango jendea eta giroa hobeki ezagutu dugu eta haien bizitzeko manera ere. Egun aparta izan da.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/07/12

Epelondoren xokoa : ESKUTURREKOA

Batzuentzat, berantetsiak. Besteentzat, urteko egunik nardagarrienak. Baionako bestei dagokioenez, bakoitzak badu bere iritzia. Bost gau eta lau egun. Zuriz eta gorriz beztituak. Goitikin, alkohol, pixa eta esperma urrinez troxatuak. Musika karrikan, adin orotako festariak: amets ederragorik ba ote? Egia erran, euskaldunok, Baiona Txikian, xoko gerizatua badugu, kanpotik etorri eta Sustraiak, Mixu zenaren ahotsez, kantatzen zituen turista kospeiez osatu saldo likitsetatik urrun. Ez dakite besta egiten, mozkortzen, sozialismo askatzaileaz eta feminismo libertarioaz eztabaidatuz. Gainera, euskara da nagusi hor, estimatzekoa, you are entering now in free Baiona banderolak zehazten duen eremu osoan: datsegit. Baionako besten sarrera, ostiraletik igandera bederen, zortzi euro ordaintzen denez geroztik, alegrantzietan parte hartzea merezitzen da. Elkartasuna nabaritzen dugu eskuturretan brazaleta gorria behin, gaur berdea eta bihar zuria, eramaten dutenen artean, anaitasun moduko zerbait,...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/07/11

Kintoa xingarra Europar Batzordeak ezagutua

Europar batzordeak onartu du Kintoa xingarra sar dadin AOP (Appellation d’Origine Protégée) erregistroan. Zerri arraza horren abiatzea ez da oraikoa, 1990ean sortzen da “Aldude ibarreko euskal zerria” elkartea, 10 bat laborari Pierre Oteizaren inguruan biltzen dira, arraza berriz abiatzen dute, Laborantzako ministeritzak ezagutuko duena (1997an). Urte batzuk berantago sortzen da “Euskal Zerriaren Garapenerako elkartea”, laborariek aditu batzuen laguntza teknikoa dutela. Emeki emeki hazkuntza garatuz joan da etxeko transformazioa abiatuz. 2010 eta 2016 urte artean produkzioa handituz joan da, Belaun kooperatibaren abiatzea, apelazioaren eremu geografikoa finkatua dela. 2016an AOC Kintoaren sormarka eskuratu dute eta horrekin Kintoa xingar azpikoa. Oraingoan, beste urrats bati buruz joan dira, AOP Kintoa marka ezagutua izaitea. Zerri horiek 231 herritan kokatuak dira, 157 Euskal Herrian, 69 Biarnoan eta 5 Landesetan. Kanpoan bizi dira, errana da 1,5 kilo belar jaten dutela...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/07/11

Euskal Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak

2007an bi erakundeen artean partaidetza bat izenpetu zuten, euskararen sendotzeko eta azkartzeko xedea duena. Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako ordezkaria pozik agertu da akordio horri esker, diru laguntzak ekartzea Ipar Euskal Herrirat, euskararen alde lan egiten duten egitureri. Horrez gain, berretsi du Euskal Erakunde Publikoarekin duten lankidetza iraunkorra atxikia izan dadin. Hunekin batean azpimarratu du “lankidetza iraunkorra bada, jendartearen eta elkarteeri esker da, indar metaketa beharrezkoa da euskararen alde”. Beñat Arrabit EEPko presidentea pozik agertu da ere, Eusko Jaurlaritzarekin egina den partaidetza segitzeko asmoa erakutsiz. Lankidetzarako diru fondoa iaz bezalakoa da, 1.930.000€: 1.530.000€ EEPren partea eta 400.000€ Eusko Jaurlaritza. Diru laguntza horien eskuratzeko bi erakundeek arauak finkatu dituzte: eskatzen duen elkarte edo/eta egituraren esperientzia eta garrantzia, aurkeztutako proiektuak koherentea izan behar du EEPk eta Eusko Jaurlaritzak...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/07/11

Seaskako presidentearen esku aldatzea

Seaskako%20presidentearen%20esku%20aldatzea

Paxkal Indok erran zuen bezala kargua utzi du eskola urtea bururatzean. Azken Seaskako Ikastolen Kontseiluak bozkatu du Peio Jorajuria azkaindarra presidente berria. Baliatzen gira informazio hunen agertarazteaz zuzenketa baten egiteko, bi Peio Jorajuria badira, bat Herria astekari huntan anitz urtez lan egin duena eta bestea orain Seaskako presidente dena. Beraz kasu egin, Seaskako presidentearekin mintzatu nahian denari!

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/07/11

Ateraldi kulturala Zarautzera: Euzkaltzaleen Biltzarra

Ateraldi%20kulturala%20Zarautzera:%20Euzkaltzaleen%20Biltzarra

Huna zer ateraldi gustagarria proposatzen duen, aurten ere, Mizel Jorajuriak kudeatzen duen elkarteak. Azpimarratu dauku gain gainetik eskertu nahi zuela bidaiaren antolatzen laguntza handia ekarri duen Gillermo Etxeberria donostiarra. Uztailaren 17an iraganen da, asteazkenez, huna egitaraua: (8:30) Autobusa Biarritzeko Halle d’Irati aparkalekuan, (8:45) Donibane Lohizunen, Carrefour saltegiari hurbil, usaiako tokian. (10:00) Bisita gidatua: Santa Maria La Real eliza eta ingurunea. Eliza XV. mendekoa da, gotikoa, eta inguruan arkeologi aztarnak dauzka, erromanizazioaren garaikoak eta erdi-aroko nekropolisa, besteak beste. Gaur egun, omen handikoa da. Ondoren herriaren bisita, bertan dauden monumentuen ezagutza eginez: Torre Luzea, Oteizaren monumentuak, Narros jauregia eta abar... (12:30) Malekoian (itsasbazterrean) ibil liteke lasai, ardo bat, txakolin bat jastatzen. (14:30) bazkaria Hotel Zarauzko jantokian: Santa Barbara ostatuan. Bazkalondoan: Frantziskotarren liburutegiaren b...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/07/11

Itsas bazterretik : Hau sorpresa ! Ttoni eta Ladix agur!!

Piarres Larzabal Kolalegioa

Ekainaren 17an, astelehen arratsaldez, arratsaldeko 2:45etan, alarmak jo du eta ikasle, irakasle eta langile guziek zuten hitzordua kolegioko ezker paretan. Txalapartaren erritmoan jarri dira denak. Egun berezia bai! Ttoniren azken eguna! Azken minutak! Ber momentuan, Ladix euskara irakaslearen azken egunak baitira ere bai, berak ere bazuen zer-ikusia. Lehen parte batean, kolegioko bertsu eskolakoek bertsu bat bakoitzari eskaini diete eta kuadro batean idatzitako letrak. Ondotik, Ilune, seigarreneko ikasle bat entzun dugu, Ttoniri emaiten berak idatzitako sorkuntza bat kantuz, denen aitzinean, boz eztiarekin eta kuraia handienarekin, a capella. Txalaparta pausa musikala egin ondoren, 32 neska eta muttikok aurresku bat eskaini diete. Bukatu aitzin, lore xorta bat eta xampomi botoila bat ekarri dizkiote beste ikasle batzuk. Ttoni eta Ladix-ek, emozionez beterik, ikasleak eskertu dituzte eta euskaraz segitzea bizitzen aholkatu. Amaitzeko, "Gure esku dago" kantua entzutean, ikasle eta l...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/07/11

Haziak Mintzo : Txotxongiloak Mauleko eskolan

Haziak%20Mintzo%20:%20Txotxongiloak%20Mauleko%20eskolan

Aurten deliberatü dügü lan egitea txotxongilo mündüaren üngürüan alde batetarik eta bestalde früitü eta baratzekien üngürüan. Hortarako, galtatü dügü BANAKIKE elkarteari lagüntza bat. Gure proiektüa hasi da ILARGI ARRANTZA ikusgarria ikustez: hori da Battitt Halsouet eta Maika Etxekopar-en sorkuntza bat. Ondotik, Maika Etxekopar jin da gelara egiazko baratzekiekin txostakatxeko: karrotak, baratxuriak, tomateak eta beste… mintzatzen, txostakatzen, istorio kontatzen hasi dira. Beste behin, Battitt Halsouet jin da gelala txotxongilo horien eraikitzeko. Hamahiru karakoil eraiki dütügü orotara. Eta berriz, Maika Etxekopar jin zaikü eskolara karakoil horier bizi emaiteko: nola etxeki, nola erabili, nola higiarazi, nola mintzarazi... emekiemeki antzerki baten muntatzeko karakoil eta baratzekien artean. Mementoko ari gira trebatzen bena gure helbürüa da antzerki horren erakustea etxekoer arramaiatz ürrentzean, eskolako bestarentako.

Irakurri segida

3507. zbk

Harritzen niz ikusiz badirela jendeak ez direnak sekulan deusetaz harritzen

Lucien Jerphagon

Gure Hitza | 2019/07/11

Altxorren bidea

Peio Jorajuria

Santiagoraino heldurik hogeita hamahiru egunez, itzuliak gira etxera. Barkatuko dautazue berriz ere joan den aldiko gai beraz ari banaiz hemen. Alabaina, etxeratu berri huntan, ez dut oraindik bertzerik buruan. Egin dugun bost asteko ibilbide zoragarriak, nahiz batzutan neketsua izan, burua osoki betetzen daut. Aitortu behar dut ere denbora hortan guzian Euskal Herriko eta munduko gertakariez frangotto deskonektaturik egon girela. Noizean behin halere berriño batzuk pikorkatzen genituen, bereziki han hemenka bide bazterretako ostatuño zenbaitetan kafeño bat hurrupatzen genuelarik, tokiko diario edo egunkariari soako lasterra ematen geniola, tituluak gehien bat begiztatuz, artikuluetan gehiegi sartu gabe. Eta gure ibilaldia bururatzean, berri hau ere jin zaigu: Peio Jorajuria dela Seaskako lehendakari berria, Paxkal Indoren segida harturik. Eta berehala jin zaizkit telefonoz goresmenak, oraindik Santiagon nintzela. Hauxe argitu behar dut haatik: ene homonimo bat da Seaskaren buru ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016