Euskal diaspora | 2019ko Uztailaren 13a

‘Anima Zaitez’, Ixelles, Eusko Jaurlaritzaren inkesta eta San Fermin

Joseba Etxarri

VILLA MARIA, ARGENTINA.

Joan den astelehenean hasi zuten Argentinako Villa Marian, Cordoba probintzian, 2019ko ‘Anima Zaitez!’ programa. Euskal Herriko hiru gazte --Gipuzkoako Irati Aranguren azpeitiarra eta Gasteizko Sara Chaves eta Paula González-- helduak dira Villa Mariako Euzko Etxera euskal kultura tailerrak emateko, bi astez, hala nola tartean euskal dantzak, mitologia, trikitixa, txalaparta, jantziak, sukaldaritza, txistua... Aurten laugarren urtez segidan egiten dute programa, eta beti nahi dituzte Euskal Herriko gazteak, euskal kultura tradizionala erakutsi edo irakasteko bertako haur, gazte eta helduei.

IXELLES, BELGIKA.

60 urte bete dira Belgikako Ixelles eta gure Biarritze hiriak ahaidetu zirenetik, eta ostiral huntan besta eta elgarretaratze berezi bat eginik ospatuko dute Ixelles-ko Place Flagey-n. Besteak beste, sokatira eta euskal indar-joko/ herri-kirolak ukanen dituzte eta baita euskal kantu eta musika ere, horrendako bost kantari eta Jean-Louis Bergara musikaria joanen direlarik, bazterrak alegeratzeko. Xehetasun gehiago, 02 515 69 38 telefonoan edo jumelage@ixelles.brussels helbidean.

DIASPORA INKESTA.

Heldu den urrian Bilbon eginen den euskal etxeen Mundu-Biltzarrari so, inkesta bat abiarazi du Eusko Jaurlaritzak, gure diasporaren ezaugarriak gehiago ezagutu nahirik. Diasporako pertsona bazira, biziki eskertzen dute inkestari arrapostu ematea, ondoren emaitzak euskal etxeen biltzarrean aurkeztuko baitituzte eta baliagarriak izanen baitira Diasporari buruzko plangintzak egin ahal izateko. Hemen ihardesten ahal duzu: https://recuest2.grupo-aei. com/index.php?r=survey/ index

SAN FERMIN.

Segitzen dute aste huntan munduko euskal etxeetan San Fermin ospatzeko bestek. Munduan famatuena den euskal besta izanen dira hain segur Sanferminak eta frango dira nazioartean barreiatu euskal etxeen artean gisa batez edo bestez ospatzen dituzten euskal elkarteak, Sydneytik Londresera, Vancouver, Shanghai, Madril, Mexiko Hiria edo Buenos Aires tartean. Aipatuko dugu gehiago heldu den astean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3507. zbk

Harritzen niz ikusiz badirela jendeak ez direnak sekulan deusetaz harritzen

Lucien Jerphagon

Gure Hitza | 2019/07/11

Altxorren bidea

Peio Jorajuria

Santiagoraino heldurik hogeita hamahiru egunez, itzuliak gira etxera. Barkatuko dautazue berriz ere joan den aldiko gai beraz ari banaiz hemen. Alabaina, etxeratu berri huntan, ez dut oraindik bertzerik buruan. Egin dugun bost asteko ibilbide zoragarriak, nahiz batzutan neketsua izan, burua osoki betetzen daut. Aitortu behar dut ere denbora hortan guzian Euskal Herriko eta munduko gertakariez frangotto deskonektaturik egon girela. Noizean behin halere berriño batzuk pikorkatzen genituen, bereziki han hemenka bide bazterretako ostatuño zenbaitetan kafeño bat hurrupatzen genuelarik, tokiko diario edo egunkariari soako lasterra ematen geniola, tituluak gehien bat begiztatuz, artikuluetan gehiegi sartu gabe. Eta gure ibilaldia bururatzean, berri hau ere jin zaigu: Peio Jorajuria dela Seaskako lehendakari berria, Paxkal Indoren segida harturik. Eta berehala jin zaizkit telefonoz goresmenak, oraindik Santiagon nintzela. Hauxe argitu behar dut haatik: ene homonimo bat da Seaskaren buru ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016