Inbido | 2019ko Uztailaren 11a

Saint-Vaast La Hougue, nun da hori?

Muslaria

Saint-Vaast%20La%20Hougue_%20nun%20da%20hori?

Badu orai zazpi urte frantses telebistak udari buruz akulatzen duela sail berezi bat, lehiaketa baten gisakoa nolazpait, jakin nahiz Frantziako herrixka guzien artean zoin duten jendek berek gustukoena kausitzen, pollitena delakotz edo zazi zu. Bigarren katearen kondu zen emankizun hori, aurten hirugarrenak hartua du segida. Bainan hoinbeste eta hoinbeste herrixkaren artean nola egiten da hautua? Hasteko administrazio mailean hamalau lurralde direla bakoitxak batto behar du berexi. Batzutan Herriko Etxeak egiten du galdea, edo berdin turismo-bulegoak. Batzorde batek aztertzen ditu gero galde guziak. Holakoetan ez da sekulan denen ara egiten, ez egiten ahal ere. Ez du iduri haatik eztabaida saminik izaiten dela. Dena den, berexia izaiteak anitz munta du jadanik eta untsa sail katua izaiteak oraino gehiago. Herri bat Frantziako maitatuena dela erraiten delarik, herri horren arrakastak goiti egiten du nahitez, urte hartan eta ondokoetan ere jende gehiago jiten da herri hortarat. 2013an Ezpeleta sartu zen lehiaketa hortan eta 2016an Sara. Etziren lehenetan sailkatu bainan ohorezki heldu halere. Denen buru, bozkatze batek du auzia trenkatzen. Bozak Internet sarearen bitartez emaiten dira

Portu tttipi bat

Eta aurten nor da beraz deneri aitzindu? Normandiako portu ttipi bat, Saint-Vaast La Hougue. Nik segurik izena bera arunt arrotza naukan. Eta ez nakien Vaast izeneko saindurik izana zela ere. Hola ikasi dut saindu hori seigarren mendean izana zela Arras hiriko apezpiku eta bertute handikoa zela. Saint- Vaast La Hougue, ardura Saint- Vaast deitzen dena, izena laburtuz, ez da handia. 1815 biztanle azken kondaketaren arabera. Biziki toki pollitean kausitzen da, itsas bazterrean. Denbora batez, bazen hor arrantzale asko. Orai aise gutiago dira eta duela berrogoi bat urte muntatua dute deskantsu-portu bat, sei ehun bat barku han kokatzen ahal. Badira familia zonbait ostra hazkuntzari emanak. Baratzezainak ere ba. Azpimarratu behar da turismoaren garapena. Ikusgai portua beraz eta herriko eliza, hemeretzigarren mendekoa dena, biziki pollita. Bainan ere bi dorre eskualde horren gerizatzeko eraikiak 17. mende ondarrean, Vauban famatuaren manuz, itsas-guduka bortitz bat izanik han berean, frantsesak alde batetik, ingeles eta holandesak bestetik. Frantsesek galdu zuten partida, orduan erabaki zen eskualde hori behar zela aise gehiago zaindu eta delako dorreak eraiki ziren. Batto Tatihou ugartean. Ugarte hori ez da hain handia, 29 hektara, eta Saint-Vaast herriaren kondu ekarria da. Itsas-erakustegi bat muntatua dute ez hain aspaldi, frango aberatsa dena. Portutik ugarte hortarat, frangotan oinez joan ditake itsasoa apalenean izaiten delarik. Itsasuntziz joaiteko ere badira errextasun guziak. Bereziki joan-jinka dabilan untzi berezi batekin. Untzi horrek baditu errota edo gurpilak. Itsas-behera delarik ibiltzen da autobus bat balitz bezala. Itsasgora delarik, beste edozoin untzi bezala. Itsas bazterrean ikustekoa ere kapera xahar bat; mariñelen kapera deitzen dutena, zointan ohoratzen baitira bizia itsasoan galdua duten itsasturiak. Oro har, bada beraz zer ikus Saint-Vaast herrian, bazterrak gisa hartakoak eta ondarea ere ba.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3507. zbk

Harritzen niz ikusiz badirela jendeak ez direnak sekulan deusetaz harritzen

Lucien Jerphagon

Gure Hitza | 2019/07/11

Altxorren bidea

Peio Jorajuria

Santiagoraino heldurik hogeita hamahiru egunez, itzuliak gira etxera. Barkatuko dautazue berriz ere joan den aldiko gai beraz ari banaiz hemen. Alabaina, etxeratu berri huntan, ez dut oraindik bertzerik buruan. Egin dugun bost asteko ibilbide zoragarriak, nahiz batzutan neketsua izan, burua osoki betetzen daut. Aitortu behar dut ere denbora hortan guzian Euskal Herriko eta munduko gertakariez frangotto deskonektaturik egon girela. Noizean behin halere berriño batzuk pikorkatzen genituen, bereziki han hemenka bide bazterretako ostatuño zenbaitetan kafeño bat hurrupatzen genuelarik, tokiko diario edo egunkariari soako lasterra ematen geniola, tituluak gehien bat begiztatuz, artikuluetan gehiegi sartu gabe. Eta gure ibilaldia bururatzean, berri hau ere jin zaigu: Peio Jorajuria dela Seaskako lehendakari berria, Paxkal Indoren segida harturik. Eta berehala jin zaizkit telefonoz goresmenak, oraindik Santiagon nintzela. Hauxe argitu behar dut haatik: ene homonimo bat da Seaskaren buru ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016