Azalekoa | 2019ko Irailaren 05a

Amikuze, Iholdi eta Oztibarreko C.L.E.S egiturak proiektuak hautatuak

Amikuze_%20Iholdi%20eta%20Oztibarreko%20C.L.E.S%20egiturak%20proiektuak%20hautatuak

Joan den astean Amikuze-Iholdi-Oztibarreko C.L.E.S (Club Local d’Épargne Solidaire) egiturak adostu du nori laguntza eman, 4 proiektu dira hautatuak izan. Bildu gira Janine Legarto eta Marie-Dominique Guillenteguy eskualde hortako C.L.E.S. elkarteaz arduratzen direnekin

C.L.E.S bat zer da? 1991n sortu ziren CLEFE (Club Local d'Épargne pour les Femmes qui Entreprennent) delakoak, RACINES (Réseau d’Accompagnement des Créations et Initiatives avec une nouvelle Epargne de Solidarité) elkarteak zuen bultzatu, Frantses estatuan banatuak dira. 1997an Hemen egiturak RACINES-eko kide batzuen ezagutza egin zuen eta erabaki zuen horiekin partaidetzan lan egitea, xede batekin, lekuko emazteek beren enpresa sortzeko ahalak ukan zitzaten. Hortarako diru zama bat prestatzen da ondotik ordaindu behar dena, gehienetan 4 urteko epea dute. Geroztik emeki-emeki CLEFE desberdinak abiatu dira, bakoitzak bere independentzia du baina denek araudi berdinak dituzte. Proiektu anitz abiatu dira, sortu zuten “ACCEA-Lan Berri” formakuntzaz arduratzen den kooperatiba, emazte horieri enpresa baten kudeatzeko ahalak emanez. Bide beretik dira sortuak izan C.L.E.S egiturak, tokika antolatuak dira, bakoitzak behar du atzeman pertsona kopuru bat hilabetero diru zama bat emaiten duena. Urte baten buruan eskuratua den diru zama Joan den astean Amikuze-Iholdi-Oztibarreko C.L.E.S (Club Local d’Épargne Solidaire) egiturak adostu du nori laguntza eman, 4 proiektu dira hautatuak izan. Bildu gira Janine Legarto eta Marie-Dominique Guillenteguy eskualde hortako C.L.E.S. elkarteaz arduratzen direnekin. adosten da nori prestatu, jakinez eskuratzen duenak ez duela interesik ordaindu behar. C.L.E.S baten helburua Amikuztar bi arduradunek esplikatzen zaukuten beren taldea mistoa zela, laguntzen dituzten proiektuak emazte ala gizon baten esku izaiten ahal zirela. Heientzat lehentasuna da senditzea pertsona horrek nahikaria bat baduela bere xokoan lan baten sortzeko. Bere lantegia sortu nahi duen batek ez dituela baitezpada beti bankuen languntzak eskuratzen, C.L.E.S egiturak posibilitate hori eskaintzen du. Gehienetan langabezian diren pertsonek dute proiektua pausatzen, bai eta ere langile den batek bere lantegia hestera doalarik, nagusia erretretara abian delakoz, laguntza horri esker ahalak ditu bere gain plantatzeko. Helburua izanez tokiko garapen ekonomikoa sustatzea, elkartea oinarritzen da enpresaren aktibitatea lotua izan dadin sozial, ingurumena eta lekuanlekuko ekonomiari. Bestalde C.L.E.S bat proiektu eramailearen arazoen entzuteko, laguntzeko eta formatzeko gune bat da. Amikuze, Iholdi eta Oztibarreko C.L.E.S Lehenik sortua izan zen aitzin aipatu C.L.E.F.E bat emazteen proiektuen laguntzeko bakarrik zena, ondotik erabaki zuten gizoneri ere behar zela ideki. 1998an, lehen proiektua abiatu zen 13 aldaratzailek (épargnant) diru laguntza eman zutela, lehen enpresa finantzatua izan zen. Geroztik 4 urtetarik beste 10 bat lantegi sortu dira eskualde hortan sistema horri esker. Joan den astean 18 pertsona bildu dira hautatzeko proiektu berriak. 45 aldaratzaileri esker, 4 proiektu hautatuak izan dira, bakoitzak 1500 eta 3000€ artean eskuratuko du: ile-apaintzalea, hunek beste 2 lanpostu sortuko ditu (Amikuze), maiasturua (Amikuze), sendabelar saltzailea (Iholdi) eta jatetxe-ibilkaria (Amikuze). Janine Legarto eta Marie-Dominique Guillenteguyk erraiten zaukuten, diruz laguntzeaz gain, segipena eginen dutela jakiteko pertsona horiek hautatu duten sailean pozik dauden, hori baita ere C.L.E.S baten xedea. M.O.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3513. zbk

Gero eta gauza gehiogo ikasiz gero eta dudakorrago zitaizke.

Aristotele

Gure Hitza | 2019/09/05

Norat ari gira?

Isiltzen ari da azkenean Miarritzeko G7 delakoak ekarri burrunba ikaragarria. Oroitzeko gertakaria izan dela, hori nehork ez du aise ukatzen ahal. Jendea beti mintzo da funtsean tar-tar-tar eta mar-mar-mar ikusmolde desberdin frango agertuz. Batzuk badute espantu, beste frangok nahiko arrangurak... Gisa guziz, kondu xuxenak geroxago egin behar, pazientzia poxi bat hartuz. Zendako gira hoin presatuak? Bainan zernahi gisaz ez gira alde bat hortaz artzen ahal, besterik ere badauka egunean eguneko biziak. Aipatu nahi dut halere Miarritzeko gertakari berezi horri lotu gauza xume bat. Xumea bainan arras gogoetagarri kausitu dutana. Igande aratsaldea zen, agorrilak 25. Lau lagun autoz abiatuak ginen Baionarat urte betetze baten karietarat. Autoaren gidari 22 urteko mutiko gazte bat. Poliza eta jendarme bazen nun nahi zer nahi. Bainan zendako hoinbeste? "Zer gerta ere" omen. Dena den, Donibane Lohizunen autobiderat sartzen ari ginelarik sei jendarmek geldiarazi gituzte. Ai...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016