Gure Hitza | 2019ko Irailaren 05a

Norat ari gira?

Isiltzen ari da azkenean Miarritzeko G7 delakoak ekarri burrunba ikaragarria. Oroitzeko gertakaria izan dela, hori nehork ez du aise ukatzen ahal. Jendea beti mintzo da funtsean tar-tar-tar eta mar-mar-mar ikusmolde desberdin frango agertuz. Batzuk badute espantu, beste frangok nahiko arrangurak... Gisa guziz, kondu xuxenak geroxago egin behar, pazientzia poxi bat hartuz. Zendako gira hoin presatuak? Bainan zernahi gisaz ez gira alde bat hortaz artzen ahal, besterik ere badauka egunean eguneko biziak. Aipatu nahi dut halere Miarritzeko gertakari berezi horri lotu gauza xume bat. Xumea bainan arras gogoetagarri kausitu dutana. Igande aratsaldea zen, agorrilak 25. Lau lagun autoz abiatuak ginen Baionarat urte betetze baten karietarat. Autoaren gidari 22 urteko mutiko gazte bat. Poliza eta jendarme bazen nun nahi zer nahi. Bainan zendako hoinbeste? "Zer gerta ere" omen. Dena den, Donibane Lohizunen autobiderat sartzen ari ginelarik sei jendarmek geldiarazi gituzte. Aitzineko autoeri etzutelarik batere kasu egina. Gelditu girelarik, sei jendarme bagintuen beraz autoaren inguruan. Eta batek erran diote bere laguneri: "gidaria gaztea da, mia untsa auto hau". Eta untsa miatua izan da segur! Berek nahi zuten denbora guzia hartuz. Ni arras gogoetatua ene xokoan, isil isila ez bainuen nahi ene gatik gidariak gehiagoko istoriorik ukaitea. Gogoetatua ezin onetsia kausitu baitut jendarmearen solasa! Gidaria begietan hartua jende gaztea zelakotz! Bainan norat ari gira bestenaz? Autozain gazte bati hola behar ote zaio mendekatu gaztea delakotz? Beste arrazoinik batere gabe! Biziki gertakari xumea segur bainan ez dea halere doi bat bederen gogoetagarria? Geroztik jakina dut haatik beste toki frangotan ere, lau edo bost egunez segidan, G7 nahasi horren estakuruan, aise geldiarazten zituztela autoak, eta aiseago orobat gidariak gazteak zirelarik. Edo emaztekiak. Gutarteko jendeak, beren lanerat ari edo lanetik heldu. Funtsean zendako behar dugu hortaz harritu? Bistan da alabainan gazte eta emazte frango gure herrietan ere terrorista hutsak direla! Horiek hola, irailean gira beraz. Iratzeak gorritzen hasiak. Mahatsak ere ontuko. Intzaurrak eta gaztainak ere ba. Sasoina buruz beheiti ari bainan hitzordu frango ba oraino, bai guhaurentzat eta bai kanpotiarrentzat ere. Herriko bestak Haltsun, Ezterenzubin, Saran eta Lekornen besteak beste. Aurten, eta hau gauza berezia dugu, itxuraz biziki ederra, Aiherrak eskainiko duen kabalkada, jakinaren gainean aspaldian lotuak direla apailueri. Hori beraz hilabete huntako bi azken igandetan. Jinen da berriz ere Miarritzeko Maitaldia, bere dantza ikusgarriekin. Jinen ere Ondarearen egunak, hobeki prezia ditzagun gure ontasunak. Eskolak berriz hasi dira. Ravel festibalak segitzen du oraino aitzina. Ihiztariak ere erne, nun ote diren erbiak eta lapinak! Badira ere arras berotzen ari direnak herriko bozak gogoan. "Martxoan dira eta martxoa oraino urrun da" erran diot hautagai agertu nahi den bati. "Ez da hain urrun, ihardetsi daut, bospasei hilabete ohartu gabean joaiten dira. Artetik erraiteko, ez dela hautagai eskasik izanen, hobe segur! Denbora berean aditzen dugularik auzapez kargua gero eta pisuagoa izaiten dela. Gero eta lan gehiago, gero eta traba gehiago! Jende batzuk uste naski auzapez batek mirakuiluak egiten ahal dituela, edozoin arazorentzat aterabide egokiena tanpez kausituz! Eta halere anitz ba auzapez aulkia begistatzen dutenak, beren herritarren zerbitzuko. Janbattitt Dirassar
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3513. zbk

Gero eta gauza gehiogo ikasiz gero eta dudakorrago zitaizke.

Aristotele

Gure Hitza | 2019/09/05

Norat ari gira?

Isiltzen ari da azkenean Miarritzeko G7 delakoak ekarri burrunba ikaragarria. Oroitzeko gertakaria izan dela, hori nehork ez du aise ukatzen ahal. Jendea beti mintzo da funtsean tar-tar-tar eta mar-mar-mar ikusmolde desberdin frango agertuz. Batzuk badute espantu, beste frangok nahiko arrangurak... Gisa guziz, kondu xuxenak geroxago egin behar, pazientzia poxi bat hartuz. Zendako gira hoin presatuak? Bainan zernahi gisaz ez gira alde bat hortaz artzen ahal, besterik ere badauka egunean eguneko biziak. Aipatu nahi dut halere Miarritzeko gertakari berezi horri lotu gauza xume bat. Xumea bainan arras gogoetagarri kausitu dutana. Igande aratsaldea zen, agorrilak 25. Lau lagun autoz abiatuak ginen Baionarat urte betetze baten karietarat. Autoaren gidari 22 urteko mutiko gazte bat. Poliza eta jendarme bazen nun nahi zer nahi. Bainan zendako hoinbeste? "Zer gerta ere" omen. Dena den, Donibane Lohizunen autobiderat sartzen ari ginelarik sei jendarmek geldiarazi gituzte. Ai...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016