Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 05a

Gerla berriz Kolonbian

Hiru urte badu FARC taldeak armak utzi eta bake hitzarmen bat izenpetu zuela Kolonbiako gobernuarekin. Hara joan den astean gerla berpiztu dela. FARC-en izenean negoziatu zuen Ivan Marquezek aitzineko ostegunean bideo bat plazaratu zuen erranez talde armatua berriz abiatuko dela, gobernuak ez zuelako negoziaketetan hitzemana betetzen. Biharamunean berean Kolonbiako gobernuak berrogei eraso burutu ditu, horien kari aitortu du 12 presuna hilik izan direla, horietan 9 gerrillero. Nicasio Martinez Kolonbiako armadaren buruak adierazi du talde berezi bat sortu duela armadaren baitan errebeldeen borrokatzeko. Hara hiru urteko bake erlatiboa suntsiturik gerla berriz abiatu dela Kolonbian.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3513. zbk

Gero eta gauza gehiogo ikasiz gero eta dudakorrago zitaizke.

Aristotele

Gure Hitza | 2019/09/05

Norat ari gira?

Isiltzen ari da azkenean Miarritzeko G7 delakoak ekarri burrunba ikaragarria. Oroitzeko gertakaria izan dela, hori nehork ez du aise ukatzen ahal. Jendea beti mintzo da funtsean tar-tar-tar eta mar-mar-mar ikusmolde desberdin frango agertuz. Batzuk badute espantu, beste frangok nahiko arrangurak... Gisa guziz, kondu xuxenak geroxago egin behar, pazientzia poxi bat hartuz. Zendako gira hoin presatuak? Bainan zernahi gisaz ez gira alde bat hortaz artzen ahal, besterik ere badauka egunean eguneko biziak. Aipatu nahi dut halere Miarritzeko gertakari berezi horri lotu gauza xume bat. Xumea bainan arras gogoetagarri kausitu dutana. Igande aratsaldea zen, agorrilak 25. Lau lagun autoz abiatuak ginen Baionarat urte betetze baten karietarat. Autoaren gidari 22 urteko mutiko gazte bat. Poliza eta jendarme bazen nun nahi zer nahi. Bainan zendako hoinbeste? "Zer gerta ere" omen. Dena den, Donibane Lohizunen autobiderat sartzen ari ginelarik sei jendarmek geldiarazi gituzte. Ai...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016