Azalekoa | 2019ko Irailaren 12a

Eman... berriz emaiteko

M.O.

Eman...%20berriz%20emaiteko

Horra Geroa Fundazioaren lema bat izaiten ahal litzatekena: "Eman... berriz emaiteko. 2018an Claire Lacave eta Patxi Bergara bildu ziren kezkatuak baitziren ikusiz anitz gazte Euskal Herritik abian zirela ikasketen egitera, horren ondorioz beste eremu batean lan egiten dute. Bi pertsona hauek adituak dira ekonomia arloan eta pentsatu zuten egitura bat sortu behar zela, hortik 10 bat pertsona bildu ziren eta sortu zuten Geroa Fundazioa. Claire Lacaverekin bildu gira hobeki ezagutze

Geroa herritar ekimena Fundazioak bilatzen ditu mezenas batzuk, dirua emaiten dutenak, izaiten ahal dira enpresak bai eta ere partikularrak, horien emaitzeri esker laguntzen ahal dituzte proiektu edo pertsona batzuk. Claire Lacavek erraiten zuen “elkartasun kate bat” sortzen dutela, bereziki enpreseri buruz abian dira, diru baten bila. Harremanetan dira “Du Pays Basque au Grandes Ecoles” egiturarekin, hunek baititu saretuak eskola handiak egiten dituzten ikasleak. Geroa Fundazioaren xedetarik bat baita Euskal Herrian plantaraztea, hemengo ekonomiaren biziarazteko. Egituraren izenak dioen bezala geroari begira daude, hemen bildu dirua hemen baliatua izaiteko gisan. Hortarako beharrezkoa dute diru zama baten ukaitea, fundazioa izanez ez dute diru publikorik eskuratzen ahal, mezenasen emaitzak baizik. Emana den dirua zergen deklarazioan kondutan hartua da, horri esker mezenas batek bere emaitzaren parte bat Euskal Herriko proiektu baten laguntzeko emaiten duela azaltzen zuen Claire Lacavek. Fundazioaren oinarriak Beste fundazio modeloen gisara, Geroa fundazioa Euskal Herriko ekonomiaren garapenerako tresna bat da, 4 arloren inguruan kokatzen dena: enpleguaren garatzea, laborantza eta trantsizio ekologikoa, hezkuntza eta ikerketa, azkenik euskara eta kultura. Geroa fundazioko sortzaileak erraiten zaukun adibide bezala, 2018an lagundu dutela Enargia tokiko argindar hornitzaile kooperatiba, egituraren lan ildoan kokatzen delakoz. Bestalde Iban Garat ikasleak eskuratu du Geroa saria (3000€). Aurten ere proiektu batzuen laguntzeko xedea dute, lehena 2 ikasle gazteri, fundazioarentzat inportanta da ikasle baten sustengatzea, edozein beka edo ikasle laguntza eskuratzen ahal den bezala. Bilaka Konpainia ere lagundua izanen da, dantza talde hunek lanpostu bat sortuko du, Claire Lacaverentzat inportanta da euskal kultura ere lanbide bihurtzea. HIPIE kolektiboa, ortofonista talde batez osatua da, hauen helburua da euskaraduna den haur batek zailtasunak dituenean behar diren tresnak euskaraz eskaintzea, gauregun frantsesez bakarrik direlarik. Geroa mezenas bila Fundazioak segitzen du partaide berrien bila, Merkatal eta Industria Ganbararekin ere harremanetan dira. Laster diru bilketa kanpaina bat abiatuko dutela erraiten zaukun arduradunak, lurralde hunen ekonomikoki egituratzea beharrezkoa dela azpimarratuz. Interesatua denak harremanetan sartzen ahal da info@geroa.fr helbiderat mezu bat igorriz.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016