Gure Hitza | 2019ko Irailaren 12a

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunarenganik! Bortizkeriak jasaiten dituzten emazteak, gehienetan isilik egoiten dira ahalke direlakoz, beren falta balitz bezala! Jendarte hunek ez du oraino aski bereganatua, edozein terrorismo ekintza bezainbat iharduki behar dela holako gertakariak entzuterakoan, ez dadin gehiago holakorik gerta. Administrazio eta politika arloan ez dira aski kondutan hartuak holako gertakariak, egitura guti dira kasu horietaz arduratzeko. Diren bakar batzuk, hirietan kokatuak dira, behar litzatekelarik anitz zerbitzu gehiago ideki baserri munduan edo hirietan, emazte batek berdin bortizkeria larriak jasaiten ahal baititu. Lege aldetik Frantses estatua, beste estatu batzueri konparatuz, oso gibelatua da. Adibide bat gehiago ez direla gertakari horiek behar diren neurrian hartuak, emazteen kalterako. Eskola sartzeak direla eta, hezkuntza mailan ere bada zer egin, ttipitatik haur bati erakastea emazte eta gizonen arteko harreman eta jarrera zein nolakoa izan behar den, sexismo gutiago litzateke behar bada. Maiz entzuten da denen ahoetan emazteen lan baldintzak, bizitzeko ahalak, erasoak, parekotasuna... zaindu behar direla, gutitan da norbait zuzenki mintzatzen ez dela ados. Kontsentsu bat publikoki agertzen da, baina errealitatean gauza guti aitzina doa. Oroitarazten daut euskararen arloan ere ez dela gehiago nehor kontra agertzen... baina memento berean gutik dute indarra egiten euskaraz mintzatzeko, hor ere euskararen kalterako. Ene iduriko bi gai hauek uztartzen ahal dira, biek ihardukitze berdinak eta memento berean kalteak berdin jasaiten. Bururatzeko emazteen eguna kari kantatua den bertsu batekin bururatu nahi dut, hitz hauek erakusten baitute borroka ez dela bukatua, baina beti xutik egon behar dela! Apaldu eta zapalduak Saldu ta bortxatuak Etxe guzietan, emazte Mundutik baztertuak Zutik emazteak Hautsi gure kateak Zutik, zutik, zutik!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016