Han eta Hemen | 2019ko Irailaren 12a

Inxausetako jardunaldiak

Inxausetako%20jardunaldiak

Aurten ere, Bunuzen iragan den gogoeta egunak arrakasta ukan du, gai nagusia zen herriko bozak heldu direla eta, hirigintzaren ondorioak hiri batean. Egun horren lema zen “Gaur eraiki, bihar berriz hautetsi”. Alta duela zenbait urte Créteil-eko auzapezak zioen “eraikitzaile den auzapeza, galduko duen auzapeza da”. Formula hortarik abiatuz dituzte eztabaidak eraman, etorriak ziren auzapez batzuk beren esperientziaren emaitera etorriak ziren, gehienak hiri handietan kokatuak dira. Aguilera Fréderic Vichyko auzapezarentzat etxebizitzaren gaia lehentasunezkoa izan behar dela azaldu du. Karrikan bizi direnak, elbarritu eta prekaritatean diren pertsonak aipatuak izan dira. Bide beretik, François Orlanes, Fageko presidenteak(Fédération des Associations Etudiantes), sozial egoitzak gazteeri ideki behar direla azpimarratu du. Jean-René Etchegaray, Baionako auzapez eta Euskal Elkargoko presidenteak gehitzen zuela: “ez bada politika publikorik, sozial bereizkuntzak sortzen ditugu”. Eztabaida horietan entzun da ere etxebizitzarekin batean, garraioak ere antolatu behar direla kohesio bat izan dadin lurraldearen antolaketarako. Eguna bururatzeko, JulienDenormandie Hiri eta Etxebizitzako ministroak hitza hartu du: “Ez du buxetak gidatu behar politika, baina politikak buxeta”, gehituz “oreka bat atzeman beharko da hiri eta baserri erremuen artean”. Laster herriko bozak heldu direla eta, pentsatzekoa da etxebizitzaren gaia mahai gainean izanen dela, ikusiz hemen ere egoitza baten atzemaiteko arazoak badirela.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/09/12

Sartze klimatikoa: su gorria inakzio klimatikoarentzat

Sartze%20klimatikoa:%20su%20gorria%20inakzio%20klimatikoarentzat
Jadanik astekari huntan aipatua izan dugu, Greta Thunberg Suediako neska gazte baten iniziatibaz abiatu den dinamika mundu guzien, aldaketa klimatikoa babesteko. Hunen segidan lizeoetako ikasleen manifestazio batzuk antolatuak izan ziren, Baionan ere 2 aldiz karrikan ibili ziren. “Fridays For Future Euskal Herri” (Etorkizuneko ostiraleak) deitu taldea sortu zen eta geroztik ez dira geldirik egon. Uda huntan bi ekimen antolatu dituzte, nun Euskal Herriko gazte batzuk parte hartu duten, Bordelen eta Lausannen. Mundu osotik etorriak ziren, 450 bat parte hartzailek eztabaidatu dute, besteak beste Amazioniako sute handiaz, bai eta G7an agintarien adierazpenetaz. Gazte horien erranetan: “Munduan 5,8 milioi oihan hektare baino gehiago erre diren bitartean, ez da aterabide konkreturik hartuaizan aldaketa klimatikoari aurre egiteko”. Kezkatuak agertu dira oihanen suntsitzeak planetaren etorkizuna mehatxatzen duela, ekosistema hori aldaketa klimatikoaz babes...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/09/12

Aurten ere Xilaba abiatzen!

Aurten%20ere%20Xilaba%20abiatzen!
2018ko arrakasta ikusirik Bertsularien Lagunak erabaki du aurten ere berriz txapelketa abiatzea, irailaren 20an hasiko da Itsasuko Gaztetxean eta bururatuko da azaroaren 16an Izturitzen, bazkari handi batekin. Orotara 12 saio izanen dira, horietan 2 finalerdi eta finala. Aldi guziz 2 talde lehiatuko dira bat bestearen aurka eta finala arte epai mahaia osatua izanen da publiko pertsona batekin bai eta beste taldeetako bertsulariekin. Oroitarazteko Xilaba taldeka antolatua den txapelketa da, aurten 9 talde muntatu dira, orotara 34 bertsularik parte hartuko dute. Parte hartzaileek ariketa desberdinak ukanen dituzte, bertsutan arizan, gai emaile eta aurkezle… trukatuz eginen dena. Horra Xilaba saioak nun iraganen diren, Kanporaketak: Irailaren 20a: Itsasuko Gaztetxean (20:00). Irailaren 21a: Hazparneko Bob’s Beer tokian (19:00). Irailaren 28an: Sarako Irigoiena ostatuan (12:30). Urriaren 5ean, 2 saio: Aldudeko Alfaro jatetxean (19:00) eta Pausuko Xaian (...

Irakurri segida

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016