Berri laburrak
- Auzoak bestan: Herriko
besten ondotik, herriko
auzoetan ohidura dute besta
edo bazkari baten inguruan
elkarretaratzea. Hori jada
berriki egina zuten Erketa
eta Hergaitze auzokoek.
Joan den ibiakoitzean Apairi
auzogunearen aldi zen, eta
karia horretara 80 bat gazte
eta adineko bildu ziren, giro
goxoan, Ilundeiko aterpean.
Hemendik lster Zokoa auzoa
da bilduko eta urrian Aiherrako
Gainak auzoa.
- Kabalkada: hurbildua
zauku. Txartelak salgai
dira toki askotan, hala nola
Donibane Garazin (Paris janari
saltegian), Donapaleun (Bertso
Amikuze saltegian), Uztaritzen
(Hemengo saltegia), Baionan
(Elkar denda), Hazparnen
(Xuriatea ostatua) eta Aiherrako
Herriko Etxean. Hobe aitzinetik
tokia segurtatzea.
- Aihertarrentzat alokatzeko
etxebizitzak: Elixaldeberrian 6
apartamendu eraikitzen ari dira,
eta Herriko Etxeak jakinarazten
du hauetan bizitzeaz interasuak
direnek, Herriko Etxera igorri
behar dutela hauen alokatzeko
xedea, 2019ko urri hondarra
aitzin. Xehetasun guziak
aiherra.eus webgunean daude.
Joan den egunean etxera buruz ari nintzala
irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun
nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko
Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako
postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko
isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri
Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan
eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen
lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio
publikoan emazteek holako karguetan leku
gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte
edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi
mailako postuetan %60a baino gehiagoko
kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal.
Beste berri batek ere bazterrak inarrosi
dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko
neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan
den astean hasi dira emazteeri eginak diren
bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle
delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak.
Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte
hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan
dira beren bizi lagunare...